Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Nire feminitatea

Nire feminitatea

Leire Narbaiza 2013/03/08 15:51
Pasa den ostiralean otutakoa, gertaera bitxi baten ostean, sentitu nuelako. Gaurko aproposa izan litekeelakoan.

Nire feminitatea ez datza makillajean, ez takoien altueran, ez gonaren luzeran, ez titien biribiltasunean, ezta ugalkortasunean ere. Ez naiz emakumeago, ezpainak gorrik margotzeagatik edo hankak depilatuta eramategatik. Samurtasunak edota maite ditudanak zaintzeak ez nau egiten andreago. Ibilera baldresak edo ile laburrak ez didate femeninotasunik kentzen.

 

Sarritan, oso gizon sentitzen naizen arren, horrek ez du esan nahi oso emakume ez naizenik. Izan ere nire emakumetasuna maskulinoa ere bada. Bietatik dudalako, eta biak barik ez nintzatekeelako ni.

 

Ez dakit zer den emetasuna, jainkosa bat ez daroadala nire barnean ere badakit (edo bai, baina beste edozein pertsonak bezala). Printzesa ere ez naiz, errepublika aldarrikatzen baitut beti. Ez dut gizonezkoen aldean desberdina izan, ezberdina banaiz ere.

 

Ez dakit zertan datzan emakumetasuna, zer den ere definitzeko ez banaiz gai. Halere, emakumea naiz, femeninoa eta maskulinoa, pertsona, finean. Eta gustura nago emakume izanda!

etiketak: emakumeak, Txargainen, more
magali
magali dio:
2013/03/08 18:31
Asko guzta gazta zeure testu eta total identifikata sentiu naz. Nik sentiuten doten feminidadi ezin laike ipini eta kendu, makillajin, erropan eta, orohar, itxura fisikun morun. Feminidadi, sexy ixatin morun, aktitudin dule usten dot eta norbera zelan senituten dan.

On urte batzuk Helsinkin Erasmusen neuala generuai buruzko klase bat euki neban, total interesgarrixe. Feminidadi eta maskulinidiatxik gebizen berbetan, baine nik ez neukan argi zer zan. Ta ordun, andereñuai galdetu netzan: "Nik eztai zer dan femenini ixati". Ta berak erantzun ban: "Iñok be eztaki".
leire
leire dio:
2013/03/12 15:49
Aupa, Magali!
Eskerrik asko erantzutziagaittik, ez dakizu zelako ilusiñua egitten daben! Bai, neuk be esango neuke barru-barruan sortzen dan aktitudia dala, ez dakiguna nundik datorren baiña hala dana.
Zeure maistra horrekin be bat nator, ez dakigu zer dan, eta iñork be ez dakixala uste dot. Neri amorro haundixa emoten deste feminidadian atxakixakin kimerak saldu nahi deskuezienian bai makillajiakin, bai erropekin, bai labadorako jaboiakin. Ez dot onartzen
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua