Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne normalizazioa

Josu Leokanne

normalizazioa

Irainak euskaraz: metodo erraza

Hizkuntza bizi batek behar du balio izan lanerako, ikasteko, maitatzeko... eta baita hitzak erabiliz min egiteko. Nola lortu "tontolapiko" baino irain gogorragoak euskaraz? Metodoa erraza da.

Ni konbentzituta nago euskaraz iraintzeko tresnak hedatu beharraz. Joxerra Garziak beti aipatzen du Mitxelenak esaten zuena:

Hizkuntza aizkora da, eta aizkora ona da ebakitzen badu. Kirtena polita izatea ere komeni da, baina ez badu ebakitzen…

Joxerra Garziaren azalpen batzuekin ikasi nuen nola iraindu euskaraz. Taula bat egitea baino ez da, Kike Amonarrizek azaltzen duena, baina berak Antton Olariagari ikasitakoa dena:

Hiru zutabeen metodoa

Hiru zutabe osatu behar dira:

  1. Lehen zutabean, animalia desatsegien izenak.
  2. Bigarrenean, adjetibo iraingarriak.
  3. Hirugarrenean, indargarri bat. :
     Zerri   gezurti   halakoa
     Asto    lapur     madarikatua
     Zorri   zikin     alaena
     Zakur   alfer     ustela
     Putre   zital     nazkagarria

Gero, konbinazioak egitea da kontua: putre alfer ustela, asto zikin alaena, zakur zital halakoa...

  • Jarioak eta edukiontziak erabiliz ere prestatu daiteke taula bat:
     Lerde   ontzi       halakoa
     Muki    kupel       zornetsua
     Zorne   poltsa      zikina
     Zirin   zaku        ustela
     Kaka    kontainer   nazkagarria

Eta hemen ere konbinazio politak egin daitezke: lerde zaku nazkagarria, muki ontzi zikina, kaka kontainer ustela...

Taula hauek Kike Amonarrizenak dira, EHUren Campus aldizkarian argitaratutako artikulu batetik hartutakoak dira.

Artikulu hau Sustatun Maite Goñiri utzitako erantzun bat zen, hasiera batean, baina hona txorakeria handiagoak ekarri baditut, hau ere ekartzeko modukoa iruditu zait. Zutabe hauetaz baliatuz, tresna bat prestatu du Ander Goñik, irain bat aitaren batean automatikoki sortzeko. Berriro sartzen bazara, edo orria berritu/efrefrexkatzen baduzu (sakatu F5) irain berri bat ikusiko duzu, baina oraingoan honakoa egokitu zaizu:

 

 

Josu Mendicute 2009/11/13

Popatik gramatika

Bilbotarra da, hamasei urte ditu eta izen euskaduna du. Seguraski bere aitak ezin izango zuen izen hori izan, eta Joaquín izan zen. Semea, berriz, Jokin. Jokinek ez daki euskaraz.

Luze hitz egin dezakegu Jokini buruz. Aztertu dezakegu nola den posible 2008 honetan Bilbon jaio, hezi eta bizi den batek euskaraz tutik ere ez egitea. Kritikatu dezakegu bere interes falta, gurasoen erabakia, edo nahi beste, baina errealitate bat da, Jokin asko dago Euskal Herrian.

 

Jokin eskola minoritario horietako batean ibili da beti: A ereduan, guztiz espainola den eredu linguistikoan. Euskara, Jokinentzat, ez da hizkuntza bat. Beste barik irakasgai bat da, bere gurasoek latina ikasi behar izan zuten moduan. Jokini euskarak ezer gutxirako balio dio: txakurrari izena jartzeko, enpresa bat sortzen duenean rotulo elebiduna jartzeko, eta lagunak agurtzeko. Epa!

 

Egunero doa eskolara. Astero-astero hiru ordu pasatzen ditu eskolan euskara estudiatzen. Ikasi, baina, beste kontu bat da. Jokinek ez du orain arte euskararik ikasi, estudiatu baino ez du egin. Gramatika irakasten diote. Aditz taula batzuk buruz ikasiko ditu eta datorren asteko azterketan buruan gordetako taula guztiak irauli. Hor geratuko da dakien guztia, paperean. Burua hustuko du eta ez zaio euskararen arrastorik ere geratuko.

 

Euskara klaseak ez du Jokin euskarara hurbildu. Jokinek hesiak eraiki ditu bere inguruan: euskara zaila da eta ez dio ezertarako balio. Eta, egia da, orain arte ikasarazi diotenak ipurtzuloa garbitzeko ere ez dio balio Jokini. Horixe, ba: popatik gramatika.

 

Josu Mendicute 2008/02/08

Elebitasunari agur

Orain arte hainbat elkartetatik egin ditudan prentsa oharrak euskaraz eta gaztelaniaz egin ditut, edo ahalegindu naiz beste baten batek itzul zitzan. Sanjuanetan GASTEkook prentsaurrekoa eman genuen euskara hutsean, eta Oier Araolazak erantzun zidan Dantza Taldeak aspalditik bidaltzen zituela prentsa ohar guztiak euskara hutsean.

Ba probatu dut: Ustekabetik prentsa oharra euskara hutsean. Eta notizia El Correo eta DVn (behintzat) agertu da. Enpresaren politikaren aurka ez doan bitartean, eta salbuespenak salbuespen, nire ardurapeko prentsa oharretan itzultze lanak aurreztuko ditugu hemendik aurrera.

ETB eta euskara, itzulpen eta guzti!

Sinistu ezinik, benetan haserre nago. ETB1ean Eibar-Real partida osteko elkarrizketak ematean, lehenik eta behin Asier Riesgo, Errealeko atezaina, euskara hutsean. Ondo. Gero Jon Urzelai Eibarren jokalaria gazteleraz, inolako itzulpenik gabe. Hurrengoa Jaime Barriuso presidentea gazteleraz. Eibartarra eta eibarzalea izanez, ezin nion lotsari eutsi, eta lotsa haserre bihutzeko, Errealaren entrenatzailearen hitzak. "Itzulpen eta guzti, noski" esan eta hara non jarri duten tipoa berbetan eta gainetik beste ahots bat GAZTELERAZ! Baina zer demontre da hau?

PSOEri gutuna

PSNk atzo eman zuen ezagutzera IU eta NaBairekin akordioa lortua zuela, eta gaur Berrian irakurri dudanez PSOEk betatu egin du erabakia. Pena eman dit eta, ezertarako balio ez badu ere, idatzi egin diet. Sikiera lasaiago geratzeko, edo.

Estimados socialistas,
Me gustaría que vieran este vídeo, impecable a mi juicio, de Iñaki Gabilondo en la introducción de informativos de CUATRO el pasado junio:


No comparto su decisión sobre Navarra. No por el contenido, lo cual me parece más que aceptable, si no por que se vete en Madrid la decisión tomada en Navarra, una muestra sobre su visión del Estado.

Entendiendo que con el panorama político español no tenían un papel fácil y desde la mayor sinceridad, con todo el respeto... hoy me siento más lejos de su proyecto. Me he llevado una gran desilusión.

Un saludo.

Lizartza

Regina Otaola dagoeneko bada Lizartzako alkatesa. Zorionak, harro egongo da-ta!

Argazkiak begiratzen, Ikurriña eta Udal banderak makil bana dute (lehenagotik egongo zirela suposatzen dut), baina España-koa, modu txabakanoan lotu diote egurrezko armarri bati. Azken finean, Madrid-en edo Lizartzan, guztiaren gainetik todo por la patria.


Irudia: eitb24.com

Txarrena da, Francoren bidea jarraituz, ez direla konturatzen instituzioak konkistatzeagaitik ez direla herriaren jabe izango. Eta horrek izen asko izan ditzake, baina ez demokrazia ezta askatasuna ere.

Gazteleraz galdetzerik badago

Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok duela zenbait urte San Blas hotelean izan zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko, Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure mitina bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko aukera eskeini ostean, "gazteleraz ere galdetzerik baduzue, nahi izan ezkero" eskeini diet, baina ez dute galderarik egin.

Pena komunikabide guztiak erdaldunak izatea, baina gutxienez euskararen normalizaziorako bidean urratsa eman dugula sentitu dut. Kazetari izateko euskara ezagutu behar. Orain eman berri dute KTBn, Vocentoren Eibarko telebista erdaldunean, elkarte berriaren informazioa. Titularretan eta albistegian lehen albistea, eta nahiko luzea. Erreportaje osoa, goitik behera, euskara hutsean. Nolabaiteko irribarrearekin noa orain, berriro ere, Portaleara, irribarre horrekin ea zeozer estudiatzen dudan.

PP erakarri beharra

Duela zenbait hilabete Amatiñok Eibartarrak Zerrendara idatzi zuen bakearen lorpenarekin alderdi guztiek bere burua txalotuko zutela, bakea lortua izango genuela, eta "denok pozik". PP ez zuen aipatu, baina. Erantzun nion PP gabe hankamotz geratzen zela bere ideia hura, eta sarri egin ohi duenez, "bapo" erantzun zidan.

Madrilen bonba bat lehertzearekin batera, zenbaitek -askok- lehertutzat eman zuten baita ere bake prozezua, eta hara non, Amatiñoren jefe den Josu Jon Imazek esaten duen EAJ prest egon zitekeela 2008an Congresuan Rajoiren alde egiteko.

Askok, mundu abertzalean batez ere, hitz horiekin polemika egin nahi izan dute, EAJren espainoltasuna salatu eta Imaz kritikatu hori esateko gai izan delako. Atzo irakurri nuen Bilboko PPren zinegotzi Antonio Basagoiti esaten gizarteari entzun behar diotela, euskal herriak prezezua begi onez ikusten duela. Gallardón indarberrituta irten da udal hauteskundeetan eta bere alderdi barruan beste filosofia bat ordezkatzen du. Ez dut esango gero, PPren politika txalotzen hasi behar dugunik, baina hemen aldaketa politikorik izango badugu PPren inplikazioaz (ere) izango dela sinistuta nago. PSOEk eskuak lotuta izango ditu beti -demostratu digu azken urtean zehar- baina ez da alderantziz gertatuko PP gobernuan badago -demostratu zigun Aznarren bigarren legealdi ilunean-.

Estrategia zikina PPren aldetik, baina noizbat seduzitu beharko ditugu euskaldunok popularrak ere, haiek onar dezaten hemen herri bat dagoela eta, demokrazian eta biolentziarik gabe, herri honek erabakitzeko eskubidea duela. Ez ditut ahazten Aznarren bigarren legealdian egindako guztiak, baina PP aldatzen ari da eta aldaketa horretara bultzatu behar dugu, bere postura reakzionarioen kaltetuenak garen heinean, are gehiago aldatu dadin.

Bidarrixa

"Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian." Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Josu Mendicute

Youtube channel

Flickr photos

josu.mendicute.net CV

Facebook profile

Ustekabe Fanfarre

Romilar jarabe on Facebook
Azken erantzunak
Eskerrik asko Alaitz Zubiaurre, 2010/02/19
kontzertuan ez nintzen egon Mikel Orozko, 2010/01/02
MMM Markel, 2009/12/03
MMM Markel, 2009/12/03
Azalpen eske Markeli Josu, 2009/12/03