Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Euskara ikasi zenuen herri honi hezkuntza bere hizkuntzan emateko

Euskara ikasi zenuen herri honi hezkuntza bere hizkuntzan emateko

Josu Mendicute 2016/09/12 22:22
Langile publiko euskaldunak ematen dio aukera-berdintasuna herritarrari ematen dion zerbitzuan. Harro nago zure ahaleginaz, Ama.

Galdetzen diot nire buruari (galdetuko nioke Idoia Mendiari) eta posible dudan Administrazio Publikoan lan egin eta espainola ez jakin. Edo jakingo ez banu bezala egin.

Datorrela herritar bat zerbitzu-eske, eta ea erantzun ahalko nion "barkatu, ez dut espainolik hitzegiten, niri euskaraz edo zoaz beste batengana".

Nola ulertuko luke hori Mendiak? Inposizio gisa ala aukera-berdintasunaren izenean defendatuko luke nire jarrera?

Hegoaldeko euskaldunak transbertsalak gara Hego Euskadin, Iparraldekoak Ipar Euskadin diren bezalaxe. Prest gaude bertako hizkuntzan zein Estatu osoan ofiziala den hizkuntzan lan egiteko. Langile publiko euskaldunak ematen dio aukera-berdintasuna herritarrari ematen dion zerbitzuan.

Eta... gaur egun herritarrok aukera-berdintasun dexente zabala daukagu euskara ikasteko. Halaxe egin zuen gure amak (eta asko eskertzen du horretarako eman zioten aukera): gogor saiatu zen euskara ikasten, herri honi hezkuntza-zerbitzua bere hizkuntzan emateko gai izan zedin. Ama, harro nago zutaz.

ganbaratxotik
ganbaratxotik dio:
2016/09/19 09:49
Oso oso gutxik aipatzen du asuntu honen muina, Konstituzio espaiolak dioena alegia: Hizkuntza Espainola jakitea espainiako herritar guztien OBLIGAZIOA da, aldiz euskera eta pereferiako gainontzeko hizkuntza ofizialak jakitea herritarraren ESKUBIDEA da.

Zergaitik ez egin pedagogia jendea errealitate horretaz jabe dadin? Espainola ikastea DEBALDEA da, euskera ikasteko dirua JARRI egin behar da.

Zoritxarrez euskera ez da normalizatuko BERA ere LURRALDE-EREMU zehatz batetan bederen DERRIGORREZKOA ez den artean (ARNASGUNEA?). Hau da, herritar euskeragabe gehientsuenak beharra sentitzen ez duen arte ez du ahaleginik egingo euskera ikasi edo dakien apurra erabiltzeko. Eta jakina hori egun ilegala DA, KONSTITUZIOAREN AURKAKOA.

Gure gurasoek egin zuten modura gu ere ausardia piska bat izan ezik jai dugu. Ezin gara etengabe gure egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren inguruko mezu ezin baikorragoak ematen aritu. Bestela danok ere sinistuko dugu ez dugula EZER aldatu behar.Zertarako aldatu ezer DENA ondo badago? Konformismoa haizatzea eta aldaketarekiko beldurra sustatzea(ni edo kaosa) kaltegarriak dira besteak beste, euskeraren normalizazioaren prozesuan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.