Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Koronabirusaren aurrean Eibarren hartutako neurriak

Koronabirusaren aurrean Eibarren hartutako neurriak

Josu Mendicute 2020/03/13 16:00
Jarduera publikoa geldiarazteko neurriak hartu ditugu Udalean. Guztiok arduraz jokatuta, gutxitu ahal izango dugu Koronabirusaren eragina.

COVID-19 (Koronabirus) birusaren inguruko informazioa nahi baduzu joan Osakidetzaren webgunera

 

Prebentzioa helburu, neurriak hartzen ari gara Eibarko Udalean, jasotako gomendioak jarraituz zein inguruko udalek egiten dutena erreferentzia hartuta. Kasu batzuetan, aurre hartzen ere. Helburua da pairatu dezakegun eragina ahalik eta txikiena izatea.

Iragarri diren neurri guztiei babesa adierazi nahi diet. Adostutako neurriak ez dira nahikoak, baina adostutakoak aho batez hartu ditugu udal taldeetako bozeramaileok. Hartutako erabakietan mantendu dudan posizioa izan da zalantza ororen aurrean neurririk prebentzionistena hartzea eta irizpide horren arabera neurri gehiago hartzea proposatu dugu. 

 

Oraingoz hartutako erabakiak: 

PUBLIKODUN JARDUERARIK EZ 

Kultur egitarau osoa bertan behera. Berdin bestelako jendaurreko ekintzak.

 

INSTALAZIOAK ITXITA

Itxi egingo dira: Portalea Kulturetxea (museoa eta liburutegia barne), ludoteka, gaztelekua, musika eskola, zeramika eskola, euskaltegia, dibujo eskola, Coliseo Antzokia eta kiroldegiak.

 

JENDAURREKO ZERBITZU PUBLIKOAK, MUGATUTA

Zerrendatuko dira zein zerbitzu mantendu behar diren eta zeintzuk itxi daitezkeen aldi baterako, salbu eta jendaurreko zerbitzu guztiak ixteko gomendiorik jasotzen badugu.

 

BIDE PUBLIKOEN OKUPAZIOA, MUGATUA 

Asteazkeneko markadillorik ez da egongo. Terraza kentzea gomendatu zaie tabernei (kentzen dutenei ez zaie tasa kobratuko). 

 

INFORMAZIO PUBLIKOA

Osakidetzaren gomendioak zabaltzeko lana egingo du Udalak: webgunean eta sareetan jartzeaz gain, gomendioak paperean inprimatu eta espazio publikoetan jarriko dira (eraikin publikoetarako sarreran, igogailu publikoetan, jendea pilatzen den lekuetan eta Eibarko etxeetako atari guztietan).

 

TELELANA ETA MALGUTASUNA 

Harrigarria bada ere, Eibarko Udala ez dago teknikoki prestatuta langileei telelana eskaintzeko. Oraingoz ordenagailu portatil gutxi batzuk prestatu dituzte telelana eskaintzeko. Ahal den neurrian eskainiko zaie, lehentasuna jarriz etxean norbait (haurrak, nagusiak…) zaindu behar dutenei. Eginkizunen arabera posible den neurrian, ordutegi malgutasuna emango zaie langileei. 

 

PREBENTZIO NEURRIAK

Udal bulego guztietan erabili eta botatzeko zapiak eta gel desinfektanteen dispensadoreak jarri dira. Dispensadore horiek udal eraikinen sarreretan jarriko dira, baita informazio kartelak ere.

 

HEMENDIK AURRERAKO ERABAKIAK

Mahai tekniko bat eratu da koordinaziorako. Hartzen dituzten erabakiak Bozeramaileen Batzordeak berretsiko ditu. Bozeramaileen Batzordeak kasuren batean Koordinazio Mahaiak gomendatutakoa baino haratago hartu du erabakiren bat, prebentzioa helburu.

 

EIBARKO EAJ-PNV UDAL TALDEAREN POSIZIOA

Egin ditugun proposamen batzuk indarrean daude, beste batzuk oraingoz ez. Besteen proposamenik ez dugu ukatu. Uneoro gure posizioa da ahalik eta prebentzionisten jokatzea. Proposatu dugu Udalak edozein agintaritzatik jasotako gomendioak zuzenean aplikatzea betebeharrak izango balira bezala. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.