Josu Leokanne
greba
Greba automarjinatzailea
Batasunak automarjinaziora kondenatu du bere burua. Gaur greba deitu du, egindako atxiloketak salatzeko. Eta grebara deitzeko, beharrezkoak ez ziren hitzak erabili ditu.
Bagaude asko eta asko, gure burua alderdi horretan ikusi gabe, atxiloketarekin bat ez gatozenak. Hala ere, alderdi horretakoek nahiago dute eurek bakarrik manifestatu. Preokupatu dira deialdi selektiboa egiteaz: "Greba orokorraren erantzunean metatuko dugun indarra hauteskundeetako indarra izango da" (Karmele Uribe). Ba ez, hauteskundeetan zeuei bozkatzea, eta zuen buruzagien atxiloketa salatzea, ez dira gauza bera.
Dagoeneko Batasunak ez du PP kritikatzen. Zapatero, EAJ eta Nafarroa Bai dira gaitz guztien errudunak. Horiek dira herriaren etsaiak. HBkoa izan barik ez dago abertzale izaterik, ez dago demokrata izaterik, ez dago herria maitatzerik. Ongia da Batasuna eta gaizkia beste guztia. Guztiak ari dira elkarlanean Euskal Herria suntsitu nahian. Guztiak, Batasunako salbatzaileak izan ezik. Salbatzaileak, baina, ez ditu mehatxatutako zinegotzi eta enpresariak salbatzen. Erahilketak ikusten ditu, eta isilik geratzen da. Baina gero nahi du guztiok alderdi demokratikoen aurka oihu egin dezagula.
Agur bat hemendik atxilotuei, baina baita oihua altxatu ez duten langile eta ikasle ausartei. Nik greba egin beste erremediorik ez dut izan. Unibertsitateko gauzak.