Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne copyleft

Josu Leokanne

copyleft

Googlek ez ditu Egoibarraren erabilera baldintzak betetzen

Webgune berria du orain Egoibarrak, eta nire ustez txukun geratu da. Beharra ere bazuela esango nuke. Elegante. Baina, ze pena! Harrigarria badirudi ere, halaxe da... ohar legalari kiratsa dario.

Gipuzkoa2.0, Eusko Jaurlaritza Irekia edo Obamaren Open Government bezalako ekimenen garaietan, Eibarko Udalak ezin zituen erabilera baldintza itxiagoak jarri Egoibarraren webgunean?

"Webgune honetan dagoen informazioa ezin da inon erregistratu eta bertan agertzen diren argazkiak zein idatziak ezin dira informazioa batzeko sistema batean jaso; inongo modutan eta inongo formatan."


Eibarko Udala, edo Egoibarra, edo erabilera baldintza horiek idatzi dituena ez da enteratu Interneten hori inposiblea dela. Ezinezkoa da. Debekatzen dit Bloglinesen harpidetzea, debekatzen dio Googleri webgunea indexatzea, debekatzen dio aurki.com-i Egoibarraren zabalkundea egitea. Nora goaz honekin? Ezin dira Interneten muga horiek jarri, baina inposiblea izateaz gain, filosofia guztiz desegokia da, are gehiago difusio kulturala helburutzat duen entitate publiko batentzat.

"Webgune honetako informazioa eta  argazkiak  ere ezin dira inon berragertu, ez zatika ez osorik."


Ba oso gaizki. Nik uste askoz interesgarriagoa dela alderantziz egitea.

  • Oier Araolazak nahi baldin badu auskalo zein urteko dantzari batzuen argazkiak erabili artikulu bat osatzeko, egin dezala.
  • Tagzaniak egin nahi baldin badu Ibilbideen informazioa berrerabili mapa batzuentzat, egin dezala.
  • Josu Mendikutek nahi baldin badu jai bat antolatu Eibarko industria giroan eta kontestualizatzeko erabili Egoibarran datorren X informazio, erabili dezala.
  • Asier Sarasuak nahi badio auskalo zein difusio eman Eibarko Ahozko Ondareari, egin dezala.
  • Sustatuk nahi baldin badio albiste bati erreferentzia bat egin, egin dezala.


Egin dezatela Egoibarrari erreferentzia eginda, bale, baina egin dezatela baimena eskatzen ibili barik ere, demontre! Badakit egongo direla kasu batzuk zeintzuetan informazioa ezin den ireki: agian argazkilari batek Copyright baimenarekin eman diolako Egoibarrari... ba jarri Copyright lan zehatz horri. Baina ez jarri horrelako hesiak Egoibarraren webguneari, arren.

Eta orain eraman nazala Udalak auzitegira, Egoibarra.com-etik bi paragrafo kopiatu ditut-eta.

Oh: :-) artikulu honen url motza: http://tinyurl.com/egoibarra

Josu Mendicute 2009/11/05

Copyleftaren erabiltzaile gida

Madrilgo Traficantes de Sueños elartze-liburudendak Copyleftaren erabiltzaile gida kaleratu du. PDFan deskargatu daiteke manualcopyleft.net helbideari esker. Formatu tradizionalen maitalok helbide beretik liburua erosteko aukera duzue 10 €ren truke. Liburuaren portada, manualcopyleft.net guneari esker gureganatua.

Honen inguruko informazio zabalagoa hemen.
Iturria: Gaztesarea.net


FUNDACIÓN COPYLEFT
Bestalde, Copyleft Fundazioak bere bidea formalki aurtengo urrian hasteko intentzioa zuen, bere webgunean jakinarazi zuenez. Elkarte honi buruzko informazioa hainbat hizkuntzatan aurkituko duzue fundacioncopyleft.org gunean.
Berriemailen argitaratua.
Josu 2006/10/20

Bidarrixa

"Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian." Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Josu Mendicute

Youtube channel

Flickr photos

josu.mendicute.net CV

Facebook profile

Ustekabe Fanfarre

Romilar jarabe on Facebook
Azken erantzunak
Eskerrik asko Alaitz Zubiaurre, 2010/02/19
kontzertuan ez nintzen egon Mikel Orozko, 2010/01/02
MMM Markel, 2009/12/03
MMM Markel, 2009/12/03
Azalpen eske Markeli Josu, 2009/12/03