Urte berri on
Oso ondo gogoratzen dut nola enteratu nintzen 1998-1999 urteko su-etena bukatu zela. Oso ondo dut gogoan iltzatuta nola ikusi nuen, etxean, bi hegazkin tupust egiten New York-eko dorre bikien aurka. Edo Madrilgo martxoaren 11ren berri nola jaso nuen. Lehenengoa, kioskoan izan zen, igandeko periodikoei begira, 1999ko azaroaren amaieran. Bigarrena, telebistaren aurrean, bazkaltzen nuen bitartean. Hirugarrenaren berri lankide batek eman zidan.
Atzokoa, berriz, ohean, oporretako larunbat goizari dagokion goxotasuna alferrarekin borrokan, irrati bidez. Radio Euskadi nuen jarrita. Sadam Hussein exekutatu zutela esan zutenean, buelta eman nuen, deseroso. Javier Vizcaínok bonba bat lehertu egin zela Barajaseko aireportuan adierazi zuenean, altxa egin nintzen ohetik.
Galdera asko idatz ditzaket hemen, baina batean laburbilduko dut: nori egiten dio mesede sarraski honek?
Urte berri on!
Entzun nuenean pentsatu nuen, ez bada ETA izan, COPE izan da. Baina ETA izan da. Sorpresa gutxi, dena den.