Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Eibarren daukagun eguraldia

Eibarren daukagun eguraldia

Gari Araolaza 2007/12/18 20:13
Eibar.org webgune honen sarrera orrian elementu berri bat badago (beste batzuen artean): eguraldi aurreikuspena Eibarren. Baina zergatik atera dugu Instituto Nacional de Metereologiatik eta ez Euskalmetetik?

Eibar.org-eko sarrera orria

Informazioa erabiltzeko lizentzia

INM -ren kasuan:

© INM. Autorizado el uso de la información y su reproducción, citando al INM como autor de la misma

(Hau da, Creative Commons BY baten antzera)

Euskalmeten kasuan gauza ez dago oso argi. Orain gutxi arte guztiz debekatuta zegoen informazioa beste inon erabiltzea. Orain abisu hori desagertu da, baina ez dago argi zein kondiziotan kopiatu daitekeen.

Eibar? non dago hori?

INM-ren kasuan badugu Eibarko informazioa. Euskalmeten kasuan, Eibarren estaziorik ez dutenez, ez. Gertuena Aixolako presa da. Metereologia zientzia aldetik seguru informazio zehatzago eta fidagarriagoa dela Euskalmetekoa, (gertutasunagatik bakarrik bada ere) baina guk Eibarko informazioa nahi dugu! 

Gaztelu handia, baina oinarrizko biderik ez

Euskalmetekoek lan handia egin dute informazioa SMS, WAP eta beste bide batzuk erabiliz jasotzeko, beti ere modu itxian, baina oinarrizko bidea ahaztu zaie: API ireki bat!  API honi esker programatzaile batek nahiko erraz integratuko luke edukia gurea bezalako webgune batean adibidez. INMkoen kasuan,  HTML orri sinple bat da informazio osoa ematen duena, eta horrek asko errazten du  informazioa modu automatikoan irakurri eta berrerabiltzeko unean. (Bai, baliteke txiripa izatea, INMren webgunea nahiko zaharkituta dutelako, baina horri esker egoera hobea da.)

Plonek INM-tik irakurtzen du

Eguraldia Eibar.ORG atarianAste batzuk dira gau batean telebista ikusi ordez INMtik datuak jasotzeko programa txiki bat sortu nuela. Errali pasatu nion, Ploneren barruan integratzeko aukera azter zezan. Berak egun gutxiren buruan erantzun zidan esanez jadanik Sevillako Plone garatzaile batek sortua zuela tresna:  Meteo. Nire lana zakarrontzira beraz! 

Bukatzeko, Sevillako Sergiori ez zitzaion bururatu norbaiti tresna euskaraz jarri nahiko zuela, baina Erralek lagunduta egun gutxiren buruan eleanitz bihurtu dute! Software libreari esker hau ere.

 

etiketak: eguraldia, eibarorg
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon