Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / 200 Euroko kabia

200 Euroko kabia

Gari Araolaza 2009/07/19 23:55
Gaur goizean ur berogailu bat ordezkatu dugu. Izorratuta zegoen.

Duela hilabete bat inguru gure udako egoitzan geundela, zarata arraroa entzun nuen kanpoan jarrita daukagun ur berogailu barrutik. 20 urte izango zituen Otsein markako berogailuak, baina bazebilen:


Argazkiak.org | Ur berogailua © cc-by-sa: garaolaza

Ixil-ixilik karabana barruan sartu eta leihotik begira gelditu nintzen. 5 minutu baino lehen ikusi nuen zer gertatzen zen. Txori txiki bat tximiniatik sartu eta atera zebilen, honelakoa zen:

Kaskabeltza

Argazkia: Sławomir Staszczuk

Ogi apur batzuk jarri eta ur berogailu barrura sartzen zituen guztiak. Nahiko garbi zegoen kabia zutela barruan. Asierrek esan zidanez kaskabeltzak ziren, eta 21 egun egoten ziren txitak kabian jaio ondoren. Barruan txioka entzuten nituenez, ez zen asko falta eta zai egon gara, okupak joan diren arte.

Pasa den astean saiatu nintzen ur berogailua garbitzen, baina oso gaizki erretzen zuen, sua kanpora ateratzen zitzaion berogailuari.

Gaur ur berogailu berria jarri behar izan dugu beraz. Alboan bizi den ojalateroak lagundu dit lan horretan eta asko ikasi dut, baina 150-200 Euro kostatuko zaigu kabia! Hala ere esperientzia polita, baina hurrengo urtean plastiko batekin babestuko dugu ur berogailua.


Argazkiak.org | Txori kabia ur berogailu barruan © cc-by-sa: garaolaza

etiketak: txoriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon