Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ubuntu: Jarri /home karpeta aparteko partizio batean

Ubuntu: Jarri /home karpeta aparteko partizio batean

Gari Araolaza 2007/04/19 16:29

ana m.-ri esan diot :

Komeni da /home aparteko diska partizio batean muntatuta edukitzea. Horrela, Ubuntu bertsioa berritu, sistema guztiz berriro instalatu, edo baita Ubuntutik beste distribuzio batetara pasatu nahi duzunean, partizio hori ikutu gabe egin ahal izango duzu, zure konfigurazio, datu eta horrelakoak ikutu gabe. Oso aukera garrantzitsua da.

Bai, benetan komeni da hori egitea. Nik, 240GBtako partizio bat erreserbatua nuen arren, azkenean Ubuntuk ez zidan /home partizio horretan instalatu, eta geroago eskuz egin behar izan dut. Pasatu dira hiru bat hilabete balorea eta animoak hartu eta egin dudan arte. Horretarako ondorengo How-To hau erabili dut:

Howto: Move /home and secure your files and configuration

Pausoak laburtuz:

  • Prestatu partizio berria
  • Fitxategiak toki zaharretik berrira eraman (interesgarria rsync tresna, oso entzuna baina inoiz erabili gabe neukan)
  • Aldatu muntaia puntua partizioz

Kontutan izan, hori dena egiteko ez dugula leiho sisteman erabiltzaile kontu batekin sartuta egon behar, bestela akabo konfigurazio kontuak!

Hala ere, arazo bat izan dut, nire kasuan behintzat partizioei erreferentziak ez bait zaizkie /dev/sda7 moduan egiten, baizik eta erreferentzia kode luze edo UUID horietako baten bidez. Aurkitu nuen ere zegokion kodea eta listo!

Animo Pravda!

PS: Gaur Ubunturen azken bertsioa atera da. Hor dabil Erral bittorrentari tiraka.

etiketak: software librea
ana m.
ana m. dio:
2007/04/19 19:20

hums. gaur goizean egin dut eguneraketa etxetik atera baino lehen eta ez dut arazorik izan. hori bai, berandu egiten zitzaidanez, ez dut begiratu ere egin gehiegi sistema berrabiatu denean. etxera bueltatzean egingo dut. ea zer topatzen dudan. oraindik ez dakit /home-a ezta nun dudan ere...

ai ene... i'm totally newbie.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon