Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Eutopia eta distopia

Eneko Astigarraga 2006/02/09 03:33

Utopiak aldaketak eta iraultzak bultzatzeko indar ahaltsuak dira, baina Jordi Serra prospektibista katalandarrak dioen bezala normalean balore karga handia daramate eta ondorioz, iritzi biszeralak sortarazten dituzte.

Utopiak etorkizuna aurreikusteko elementu interesgarriak diren arren, ez dute zerikusi handia prospektibarekin. Prospektiba, utopia ez bezala, etorkizuneko ziurgabetasunak murriztu eta kudeatzeko erabiltzen da.

Utopiek etorkizuneko irudiak, etorkizuneko ezenategiak eta, beharbada, helburuak definitzeko balioa izan ditzakete, egia da. Baina, azken boladan distopia (utopia negatiboa) eta eutopia (utopia positiboa) termino eta kontzeptuak bereizten dira etorkizunari buruzko lanetan, Future Studies delakoetan.

Zientzia-fikzioak nagusiki distopiak jorratzen dituen bitartean, prospektibak eutopiak errealitate bihurtzeko lan egin beharko luke.

Wikipedian begiratu eta termino biak ageri dira. Eutopia sarrera utopia terminora berdideratuta dago ingelesez, esanahi berdina onartzen zaielako, eta distopia terminoa zientzia-fikzioari lotuta ageri da, batez ere espainolezko wikipedian : La ciencia ficción postapocalíptica se caracteriza por transcurrir frecuentemente en una distopía dio.

Besteak beste, Jack London-en El talón de hierro (The Iron Heel), Aldous Huxley-en Bai Mundu Berria (Brave New World) , George Orwell-en 1984, Ray Bradbury-en Fahrenheit 451, Anthony Burgess-en La naranja mecánica (A Clockwork Orange), Philip K. Dick-en ¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? (Do Androids Dream of Electric Sheep?) Blade Runner-en oinarria, Gibson-en Neuromante (Neuromancer) eleberriak, The Matrix filma, komikiak (Watchmen edo Akira) ... eta abar sailkatzen dituzte distopien artean.

Beno, eta utopien artean, onenak ... Patxitraperorenak jakina!!


Technorati Tags: , , , ,,

Memetika eta grid semantikoa

Eneko Astigarraga 2006/02/07 03:55

Ikerketa eta garapena oso garrantzitsuak dira guretzat . Etengabe aldatzen da gure sektorea eta oinarri teknologikoa duen enpresa garenez, beste sektore eta enpresa askok bezala, produktu berriak kaleratu, ikerketa, garapena eta berrikutzari garrantzia eman eta etengabe berritzea ezinbestekoa dugu.

Zeregin horretan, besteak beste Deustuko Unibertsitateko DEli taldearekin elkarlana egiten dugu.

Egun hauetan, Delikoak berritze prozesuan dabiltza eta ikerketa ildotean erabateko haustura egin gabe, Hizkuntza teknologia eta edizio digitala ordezkatzeko Memetika eta grid semantikoa izen eta lan eremu berriak aztertzen dabiltza .

Joseba Abaituak dioen moduan, interesgarria Memetic eta meme wikipedian kontsultatzea (Gaztelerazko wikipedian memetica eta meme ).

Ez dut inoiz jarraitu blogosferan hain modako diren memeak, baina aipatutakoen terminoen jatorria eta kontzeptuei kontsulta egitea interesgarria iruditu zait.

 

Technorati Tags: , , , ,

 

Fon: ametsak egia bihurtzen

Eneko Astigarraga 2006/02/05 22:17

Sekulako albistea iragarri du Martin Varsavsky-k bere blogean:

Fon proiektu ezagunerako Google, Skype eta bere venture capitalists diren, Sequoia Capital eta Index Ventures-en laguntza/aliantza lortu duela. Eta akordioak lortu omen ditu Internet sarbidea ematen dituzten SpeakEasy amerikarrarekin eta GlocalNet suediarrarekin.

Aurreko sarrera baten kontatzen nuen Varsavsky ameslaria dela, behintzat horrela erakutsi zuen ESTE-en egon zenean baina badirudi wifi estaldura unibertsala lortzeko ametsak egia bihur daitezkela.

Fon-en bidez edo beste modu baten izango den ez dakit, baina nere ustez, ez dago dudarik Fon ekimenak wifi estaldura arindu eta mugitu egin duela.

Gainera, Tagzania aplikazioarekin Fon proiektuaren mapak eta estaldura foneroa lantzen ari garenez, albiste pozgarria guretzat.

Info gehiago:

UN SUEÑO HECHO REALIDAD

Argazkia: Julen Bazterrica


Technorati Tags: , , , ,

Goienkaria berriaren aurkezpena

Eneko Astigarraga 2006/02/04 00:53

Goienkaria

Goienkaria berritua, 56 orrialdekoa, edizio bakarrekoa, goitik behera diseinuz eta edukiz aldatua aurkeztu da Bergaran. 19.000 ale banatuko dituzte eskualdeko bederatzi herrietan.

Goienkaria Berritzen blogean, argitalpen berriaren edukia eta diseinua nola berritu den kontatu dute Goio Arana eta Eneko Azkaratek. Esperientzia ona izan omen da, bezero eta lagunen iritziak jaso omen dituzte blogaren bitartez. Zuzenean, blogaren bitartez edo mezuen bidez.

Giro ona eta pozik agertu dira berrikutzataz arduratu den jendea. Eta era berean, etorkizunari aurre egiteko, euskal medioen inguruko hausnarketa egitea eskatu dute arduradunak.

Bitartean aro berriari ekin dio Goienkariak. Zorte on!

Argazkia eta info gehiago: Goiena.net


Technorati Tags: , ,

Prospektiba, Utopia eta Zientzia Fikzioa

Eneko Astigarraga 2006/02/01 02:43

Batzuen eta besteen utopiak bereizten ditu Xabier Mendigurenek, eta kasualitatez PROSPECTI...VA CONSTRUYENDO FUTUROS prospektiba jorratzen duen aldizkari mexikarrak kaleratu duen azken zenbakiak (eta hurrengoak) zerikusi handia du gaiarekin.

Kaleratu eta kontsultagai dagoen zortzigarren zenbakiaren izenburu orokorra PROSPECTIVA, UTOPÍA Y CIENCIA FICCIÓN da. Eta prestatzen ari den zenbakia, adi Xabier, gustukoa izango duzu eta, Prospectiva electoral, política y de gestión da.

Ikusiko dugu datorrenak zer dakarren, baina kaleratu berri den zenbakiari begirakada ematea merezi du: idazle eta gai interesgarri ugariak, nere ustez behinik behin.

Prospecti... va Construyendo Futuros


Technorati Tags: , , ,

Web 1.0 Tailerra Gasteizen

Eneko Astigarraga 2006/01/22 23:20

Montehermoso Jauregia

Web 1.0 Tailerra ospatu da egun hauetan Gasteizen eta antolaketa lanetan ibili den Mentxu Ramilo -k gonbidapena luzatu zigunez, bertatik pasa gara Tailerrean parte hartzeko.

Lan bilerak alde zaharreko Montehermoso zentroan egin dira eta antolaketa ezin hobea izan dute. Leku ezberdinetatik etorritako ehun pertsona inguru hartu dute parte.

Bi fasetan antolatu da. Lehenengoa web bidez egin da, wikiaren bidez: Tailer Birtuala deitu izan dena. Bigarrena, Gasteizera bertaratuz, esan bezala Montehermoso Jauregian egin da. Tailerrean zenbait web aztertu dira (Gasteizko Udala, Jaurlaritza, Arabako Batzar Nagusia, Eusko Legebiltzarra, ...) hiru taldeetan bilduz eta lan eginda: hobekuntzarako proposamenak, hausnarketa eta proposamenak eginez.

Horrelakoetan gertatzen den bezala, beharbada ondorioak oso orokorrak (oraindik argitaratu gabe daude), eta nabariegiak izan dira agian: sarbide unibertsala, irisgarritasuna, komunikazioa, ... Baina, wikian kontsulta daitekeen materiala eta proposamen asko daude.

Ikusten den bezala, lan asko eta gende askorena egon da tartean. Baina, Web 1.0 Tailarreko proposamenak egiten ibili garenok, Internet munduko gendea eta administrazioko gendea izan gara. Montaia ona, baina luze samarra. Web asko zeunden aztertzeko, egia esan.

Beharbada administrazioak - dela Udala, dela Foru Aldundia, dela Amankomunazgoa edo Jaurlaritza -, bilera errazagoak egin ditzake eta hiritarren lagina batekin Internet atariek behar dituzten hobekuntzak aztertu. Beste zenbait arloetan bezala, administrazioa hiritarrarengan hurbiltzeko moduak bilatzea ezinbestekoa da.

Administrazioak erabiltzaileen iritzia jaso behar du, ezinbestekoa da, eta administrazioak web atarien erabilera eta bideragarritasuna neurtu behar du. Zeintzuk diren atal bisitatuenak, zeintzuk orri bisitatuenak, zeintzuk zerbitzu erabileenak, zer den hiritarren interesekoa, etabar.

Baina, lantaldean atari baten arduradunak esan zuen bezala web atariak ez dira, gaur egun kasu askotan gertatzen den legez, informatika sailaren ardura, baizik eta administrazioko langile guztien ardura: hiritarrekin hartu emana izateko beste bide bat, eta oso eragingarria izan daitekeena.

Eguneraketa, 2006-01-23

Gazteizko dekalogoa argitaratu da: DECÁLOGO DE VITORIA-GASTEIZ 1.0

Gainera, sarean blog ezberdinetan agertu diren erreferentziak aurkitu ditut:

Katalanez:

Galegoz:

Espainolez:

Seguru kontakizun gehiago daudela hortik zehar ...

Argazkia Euskalerriaren Adiskideen Elkartea -rena da.


Technorati Tags: , , ,

Informazio Gizartea eta Teknologiaren papera Europako etorkizunean

Eneko Astigarraga 2006/01/21 16:35

Future Information Society

Informazioaren Gizartea eta Teknologiak Europan gaiari buruz prospektiba eta hausnarketa egiten duen FISTERA proiektu zabalaren barnean, pare bat liburu interesgarri kaleratu dituzte. Biak Interneten eskuragarri.

Informazioaren Gizartearen etorkizuna Europa handituan

Lehena, Corina Pascu eta Florin Gheorghe Filip-en VISIONS ON THE FUTURE OF INFORMATION SOCIETY IN AN ENLARGED EUROPE e.

Bucaresten egin zen Visions of the future for IST, challenges and bottlenecks towards Lisbon 2010 in an Enlarged Europe lan bileraren ondorioa da eta IKTei dagokionez Europako herrialde berrien gehiketaren ondoren sortutako egoera aztertzen du batik bat.

Baina, prospektibari dagokionez, tresna metodologiko eta eszenategien berri ematen du. Horrela, Tools for Pictures of the Future atalean:

Lawrence Green eta duela gutxi Bilbon izan den Ian Miles-en Applying IST to European Goals - Developing and Deploying Alternative Scenarios (adi .pdf-a) artikulua dakar, eta Prospektiba arloan nahiko lan egin dituen Romanian Academy-an inguruan diharduten Florin Gh. FILIP, Horaţiu DRAGOMIRESCU, Rolanda PREDESCU, Romeo ILIEren Vision-Building for the Knowledge Society – The experience with a Romanian foresight exercise (adi .pdf-a)

IST 2020

IKTen tokia 2020eko Europako bidean.

Bigarren argitalpenak IST at the service of a changing Europe by 2020: Learning from world views artikulu eta ponentzien bilduma bat da. Adibidez:

  • A Futurereality (a retrospective from 2025) (Geoff WOODLING) (eszenategi eraiketa interesgarria)
  • New Ethics for nanosciences and the future information technology? Let the limits move (Françoise ROURE)
  • The end of the internet rush (Theodore MODIS)
  • Introducing the big next thing: the transactional internet (Jean-Marc LEVY-DREYFUS, Patrick CORSI)
  • ICT security stakes and identity management in the future Europe (Alain ESTERLE)
  • IST at the service of the people in a changing society (José L. MONTEAGUDO, Juan REIG, Rafael LAMAS)
  • The future of IT and media technologies and their use in Baden-Würtenberg (Simone KIMPELER, Thömas DÖBLER)
  • Regional strategy of the information society in Extremadura (Luis Millán Vázquez DE MIGUEL)
  • Information Society Technology policy options and strategies for changing Europe by 2020: lessons from Asia (Pranov N. DESAI)
  • IST trends and CEE boosters (Plamen NEDKOV)
  • L’Europe de 2020: la construction d’une économie territoriale de la connaissance (Laura GARCIA VITORIA)
  • Scenarios for measuring the impact of ISTs of human life (Juan Hernández HERNÁNDEZ)

Eta gainera beste hiru ataletan (Visions and The Economic Dimension, Trends in Technologies and Aplications eta ICT Policies Around The World) sartutako artikulu laburren bilduma dauka. Egile askorenak dira eta denak daude eskuragarri .pdf formatoetan.

Faltan bota dut, artikulu bakoitzaren izenburua argiago ez ipintzea. Dena den eskertzekoa da material guztia on-line egotea.


Technorati Tags: , , , , ,

Albiste onak: neurona helduak berritu egiten dira

Eneko Astigarraga 2006/01/08 21:04

Ez galdu itxaropena, MIT edo Massachusetts Institute of Technology famatuko Picower Institute for Learning and Memory zentruko ikertzaileek neurona helduak berritu egiten direla iragarri dute.

Orain arte zerebro heldu bateko neuronak ez zirela eraberritzen uste genuen. Baina, ez omen da horrela eta bide berriak zabaltzen dira Parkinson, paralisiak edo Alzhehimer gaixoentzat.

Helduen buruak eraberritu: hara, zenbat onura.

Info gehiago:


Technorati Tags: , , ,

2016: etorkizuneko eszenategiak Parisen

Eneko Astigarraga 2006/01/03 12:55

Parisko Zientzien eta Industriaren Hirian (Cité des sciences et de l'industrie , www.cite-sciences.fr ) etorkizunari buruzko hitzaldi zikloa hasten da gaur: 2016 : scénarios du futur izenekoa.

Urtarrilean zehar lau hitzaldi izango dira. Denak Joël de Rosnay-ek emango ditu eta gure etorkizuna baldintzatuko dituzten lau gai nagusien inguruan izango dira:

Hitzaldi sorta interesagarria, ondo aukeratuta eta eraginkorrak izango diren gaien inguruan.

Hasteko, gaurkoan eta laburpenean irakur daitekenaren arabera, Internet bidez datorren iraultza, aldaketa eta erronkak jorratuko dira.


Technorati Tags: , , ,

2006 urteari begira: zer berri?

Eneko Astigarraga 2005/12/27 16:30

Azken urteetan, Sustatun edo blog honetan hurrengo urterako sarean ikusi ditudan iragarpen teknologikoak jaso, eta ahal dudan neurrian Internet euskaldunari egokitzen saiatu naiz. Horregatik, denbora gutxiagorekin egia esan, aurten ere zeozer idaztera animatu naiz.

Uste dut iaz Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi -kin batera egin genuen zerrenda ez zela hain oker geratu eta, gutxienez datorren urterako erreferentziak aipatu beharko ditugula aurten ere.

Iragarpenak Internet eta IKT-en arloan

Asko daude sarean, baina pare batekin geratzearren:

Iragarpen teknologikoak maila orokorrean,

The Futurist-en urtean zehar jaso dituzten 10 ideia eta iragarpen nagusiak aipatzen dituzte: Top 10 Forecasts from Outlook 2006 . Maila orokorrekoak dira, nanoteknologiak, energia berriztagarriak, hezkuntza, osasuna, ... Baina, hamargarrenean Internet eta IKT-ekin zerikusia duen apunte bat, Software Libreak enplegu mailan izango duen eragina, alegia: 10. The open-source phenomenon will transform employment as radically as blogging has changed the fields of media and journalism.

Honetaz idatzi nuen aurrerago The future is Open gazteleraz egindako sarreran eta bai nik En el 2030..., y ¿trabajando? saiakeran eta bai Josu Azpillaga lankideak Etorkizuneko lana: software librearen mugimendutik ikasten , saiakeretan aipatu izan dugun gaia da. Ez dakit noraino eman daitekeen aldaketa, ez dut uste urte baten ikusi eta nabaritzeko modukoa izango denik, baina enpresa kudeaketaren arlotik hartuta oso interesgarria eta berritzailea izan daitekela iruditzen zait.

Internet Euskal Herrian 2006an?

Iazkoak kopiatzekotan egon naiz, indarrean izango direlako iaz aurtengo aipatutako joerak, baina zerbait nabarmentzeagatik, hone nere bi zentimokoak:

  • Blogen hedapena jarraituko du, euskarazko blog gehiago zabalduko dira. Hezkuntza, kirola, musika edo elkartegintza eremu aproposak dirudite blogen sorrerarako, baina gaiei dagokionez ez dut ikusten mugarik. Ah! eta urte hasieran, CodeSyntax-ek blog plataforma bat kaleratuko du, euskaraz eta blogak erraz-erraz sortzeko balioko duena :-)
  • Bilakaera honetan audio eta bideo formatoen erabilera goraka egingo du, badaude adibide batzuk baina euskarazko edukiekin Podcasting edo Bideocasting gehiago ikusiko dugu.
  • Iaz esaten genuen bezala, Software soziala deitu izan denaren erabilera gehitu egingo da (wikiak, del.icio.us, blog kolektiboak, feed-ak, tagging-a orokorrean, ....) eremu guztietan: hezkuntzan, enpresan, erakundeetan, ... Ezaguera kudeatu, konpartitu eta praktikan lantzeko tresna egokiak direlako. Horren froga garbia, gero eta erabiltzaile euskaldun gehiago aurki daitezkela flickrren, del.icio.us-en edo bloglinesen. 2006an gehiago. Ez dakit 2006an horrelakoren bat euskarazko interfazearekin ikusiko dugun (ez dut uste egia esan) baina gutxienez bai Tagzania .
  • Sareko neurketak. Orain arte ez dira larregi neurtu Interneterako egindako ahaleginak. Oinarrizko marketinerako ahaleginak izan dira, baina gero eta gehiago neurtuko dira bisitak, errentagarritasuna, ea ... Hau da, optimizazioa bilatuko da sarean egindako ahaleginei. Eta horretarako tresnak eta teknologiak erabiltzen hasiko dugu.
  • Emakumeak eta Internet, orain arte datu guztiak zioten gizonekin konparatuz emakumeek oso gutxi erabiltzen zutela Internet. Joera aldatzen hasi da lurralde askotan, eta gurean ere emakume blogari edo Internet bidez erosketak egiten duten emakumeen kopurua goraka doa, eta goraka egingo du 2006an.

Iaz aipatutakoen arteko beste zenbait joera indarrean jarraituko dutela iruditzen zait:

  • Internet lehen informazio iturria izango da gazteen artean.
  • Software librea aurrera joko du.
  • Sarerik gabeko Internet-en erabilera gehitu egingo da. Seguruenez, banda zabalerako sarbidea, oinarrizko azpiegitura bezala aldarrikatuko da eta horretarako, toki askotan, WIFI sareek ematen dute aukera errazena.
  • Web zerbitzuak ugaritu egingo dira: protokolo ezberdinak erabiliz, XML-an oinarritutako aplikazioak landuko dira.

Seguruenez, gauza asko geratu dira aipatu gabe, joango gara zerrenda betetzen datozen egunetan eta pixkanaka, iaz esaten genuen bezala, hiztun kopuru oso mugatu izan arren, Interneteko eremu euskalduna osatzen.


Technorati Tags: , ,

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.