Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Fon: ametsak egia bihurtzen

Fon: ametsak egia bihurtzen

Eneko Astigarraga 2006/02/05 22:17

Sekulako albistea iragarri du Martin Varsavsky-k bere blogean:

Fon proiektu ezagunerako Google, Skype eta bere venture capitalists diren, Sequoia Capital eta Index Ventures-en laguntza/aliantza lortu duela. Eta akordioak lortu omen ditu Internet sarbidea ematen dituzten SpeakEasy amerikarrarekin eta GlocalNet suediarrarekin.

Aurreko sarrera baten kontatzen nuen Varsavsky ameslaria dela, behintzat horrela erakutsi zuen ESTE-en egon zenean baina badirudi wifi estaldura unibertsala lortzeko ametsak egia bihur daitezkela.

Fon-en bidez edo beste modu baten izango den ez dakit, baina nere ustez, ez dago dudarik Fon ekimenak wifi estaldura arindu eta mugitu egin duela.

Gainera, Tagzania aplikazioarekin Fon proiektuaren mapak eta estaldura foneroa lantzen ari garenez, albiste pozgarria guretzat.

Info gehiago:

UN SUEÑO HECHO REALIDAD

Argazkia: Julen Bazterrica


Technorati Tags: , , , ,

Eneko
Eneko dio:
2006/02/06 00:45

Bada, zoritxarrez ez dut uste diru pizarrik aterako dugunik, baina horrela bada, ongi etorria eta lasai, abisatuko dugu :-)

Baina landu dugun aplikazioa erabiltzen dela ikusten dugunean: dela Tagzania, Bitakora , Blogak, Aurki, ... poza hartzen dugu, nola ez.

Beste aplikazio edo web batzuekin, ordea, erabilpen gutxi dutenean, eta berdin-berdin ilusioz landu ditugunez, bada pena hartzen dugu, zer egingo diogu ...

Horregatik, Fon-en bitartez Tagzania gehiago erabiltzen bada, poza guretzat, eta honetaz bizi garenez, dirua badator hobeto.

Beste batek Varsavsky piraña bidetan sartuta baino arriskutsuagoa dela esan zidan, nik ez dut hainbestarainoko ezagutzen :-)

iturri
iturri dio:
2006/02/06 00:25

Kaixo Eneko:

Varsavsky-rengatik galdetu nion lehengoan tipo bati eta honek "Farsavsky" deitzen ziola erantzun zidan. Haserre aurpegia jarri zuen, gainera. Giroa lasaian geundenez (kontzertu batean geunden, tabernako barraren inguruan), solasaldiaren gaia aldatzea erabaki nuen.

Enpin ea CodeSyntax-ek diru pizarra ateratzen dio Martini.

Eneko
Eneko dio:
2006/02/08 01:41

Hola Javi, nos vemos dentro de poco, sí.

saludos

Javi
Javi dio:
2006/02/07 14:21

Muy buenas Eneko! Como ves, estabamos convencidos de que la idea iba a salir adelante. La verdad es que es una muy buena noticia y espero que Martin se acuerde de nosotros ;-) Saludos y suerte con Tagzania y Code Sintax!

Me parece q nos toca vernos este cuatrimestre.... jeje

Saludos,

Javi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.