Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Memetika eta grid semantikoa

Memetika eta grid semantikoa

Eneko Astigarraga 2006/02/07 03:55

Ikerketa eta garapena oso garrantzitsuak dira guretzat . Etengabe aldatzen da gure sektorea eta oinarri teknologikoa duen enpresa garenez, beste sektore eta enpresa askok bezala, produktu berriak kaleratu, ikerketa, garapena eta berrikutzari garrantzia eman eta etengabe berritzea ezinbestekoa dugu.

Zeregin horretan, besteak beste Deustuko Unibertsitateko DEli taldearekin elkarlana egiten dugu.

Egun hauetan, Delikoak berritze prozesuan dabiltza eta ikerketa ildotean erabateko haustura egin gabe, Hizkuntza teknologia eta edizio digitala ordezkatzeko Memetika eta grid semantikoa izen eta lan eremu berriak aztertzen dabiltza .

Joseba Abaituak dioen moduan, interesgarria Memetic eta meme wikipedian kontsultatzea (Gaztelerazko wikipedian memetica eta meme ).

Ez dut inoiz jarraitu blogosferan hain modako diren memeak, baina aipatutakoen terminoen jatorria eta kontzeptuei kontsulta egitea interesgarria iruditu zait.

 

Technorati Tags: , , , ,

 

Joseba
Joseba dio:
2006/02/08 05:02

Hau transmisio memetiko azkarra! Ia ez dugu denbora izan gure artean eztabadaitzeko eta blogosferan hedatzen hasi da. Eskerrik asko Eneko igarotze prozedura honetan laguntzeagatik. DELiko aldaketa hau Deustuko TFD-en (eta honen barruan dagoen MoreLaben eskutik) gauzatzen ari diren aldaketek eraginda izaten ari da. Ikusiko dugu guzti hau nora eramaten gaituen!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.