Copyleft - copyright, etorkizuna - iragana?
Ez dakit tokitik aterata edo ez, baina egun hauetan pil-pilean dago Bill Gatesek elkarrizketa batean Copyleft-a eta soft librea komunismo moderno direla esan duenean, sortu den eztabaida.
Denetik ikus daiteke sarean:
- Artikulu interesgarriak, esate baterako Instituto de Empresa delakoaren irakaslea den Enrique Dans -ena: Bill Gates y el comunismo , Copyleft-a defendatzen du eta alderantzizkoa dio: "estoy bastante lejos de ser comunista", edo Manolo Almeida polifazetikoarena El sexo del copyleft artikuluan, eztabaida antzua dela esaten, Copyleft-a ez dela ez komunista ez kapitalista edo liberala, bata edo bestea erabileraren arabera izango dela dioenean.
- Artikulu barregarriak, esate baterako Republica Internet blogean ageri den Marx anaien parodia: Confirmado: el copyleft es marxista : jeniala Groucho-ren idatzia A night in Casablanca titulua erreibindikatzen.
- Eztabaida beroak, Barrapunton Gates: El copyleft es una especie de comunismo moderno edo ZDNet frantziarran Pour Bill Gates, restreindre la propriete intellectuelle s'apparente a un communisme d'un nouveau genre elkarrizketaren itzulpenak sortu duen erantzun sortak ikustea baino ez dago.
Zaila da ezer berririk gehitzea, copyleft -ak garapen teknologiko endogenoa eta garapen soziala bideratzen duela, ezagueraren garapena eta ezagueraren zabalkundea, gehitzea eta biderkatzea azkartu eta bideratu egiten duela, nahiko argi dago nere ustez. Baina, mundu guztia ez dago copyleft-a erabiltzera derrigortuta, aukeraketa librea da, Copyright-a erabili dezakegu.
Beharbada, Manolo Almeidak dioen bezala: "el copyleft viene a ser algo así como un arma cargada de futuro"... eta seguruenez copyright-a gehiago lotu behar dugu iraganarekin. Gogor idazten du Enrique Dans-ek Gateseri zuzendutako karta ireki batean: "Con suficiente tiempo y perspectiva, la Humanidad te verá a ti y a los otros Caballeros de la Orden del Copyright como algo parecido a la Inquisición Española" ... esandakoa, gehitzeko askorik ez.
Erretrospektiba: Interneteko 100 dominio zaharrenak
Noizean behin atzera begiratzea komenigarria denez: My kingdom for a time machine! dio Andrew Moulden-ek, eta 17 urte atzera botatzeko aukera izatea nahiko luke. Music.com? libre, Games.com? libre, Cars.com? libre, dominio guztiak libre!
Interneteko 100 dominio zaharrenen zerrenda prestatu du. Zaharrena 1985 martxoaren 15ekoa, symbolics.com omen da.
Interneten garapenarekin zerikusia izan duten izen famatuak lehendabizikoen artean: Xerox, HP, IBM, SUN, INTEL edo ATT. Hor ageri da, zerrendako laugarren tokian, hemen ezaguna den MCC izena. Baina ez da Arrasatekoa, ez.
Que Bilbao sarean. Blogez egindako sareko egunkaria
Egunkari tradizionalek beste erronka bat dute aurrean: doako egunkariak sarean eta ... kalean. Aurreko mezuan aipatutako munduko editoreen editorsweblog.org blogean (Que Madrid: the continued spread of free papers ) eta Periodistas 21 blogean ( Que ya esta en la Red ) Que Madrid (www.quediario.com/madrid kalean dagoela irakur daiteke.
Que Madrid Recoletos enpresarena da, argitalpen askoren jabe (Marca, Expasion, Actualidad Económica, ...) : "Recoletos aspira así a convertirse en uno de los líderes de la información digital con Marca.es y Qué" irakur daiteke Periodistas 21 blogean.
Julen Gabiriak Bertan Bilbao izeneko zutabea daukala iragarri du bere blogean , baina Que Bilbao egunkari osoa izango omen da. Eta..., oraindik erdi-biluzik, baina Que Bilbao sarean dago, http://www.quediario.com/bilbao/ helbidean. Guztiz espainolez egina dago, ez dut euskararen arrastorik ikusi eta ez dirudi izango duenik. Bilboko kaleetan El Nervión-ekin leiatu beharko da.
Sareko atalean blog edo bitakorek indar handia izango dute. Madrilekoa blogetan oinarrituta dago (Blogs de Madrid , Blogs de actualidad , Blogs de tecnologia , Blogs de salud, Blogs de educación, Blogs de ocio, Blogs de deportes, Blogs dev motor, Blogs de empleo, ..) Bilbokoa antzekoa izango da eta irakurleek beraien blogak sortu ditzakete : Crea tu propio blog atalean. Baina ez dute feed jariorik...
Egunkari askok jarraitzen hasi duten eredua da. Le Monde egunkariak bere kazetarien blogekin hasi zen eta, duela gutxi, baldintza jakin batzuek betetzen dituzten irakurleei eman die aukera hori Devenez votre propre editeur en ligne lemapean.
Informazio eta Komunikazio Teknologiei esker irakurlea informazio emailea bihurtuko beharko dela joeraren seinale argia, nere ustez.
Euskarari dagokionez, blogena euskal Internetean hasi baino ez den fenomenoa da. Baina, bere neurrian, blog edo bitakora euskaldunak gehitu eta indartu egingo dira, seguru. Jarraitu beharreko joera, nola ez.
Newspaper 2.0: Blog iraultza
Etorkizunari begira, toki guztietan horrela diote, blogak gero eta garrantzi gehiago izango dute: halabeharrezko joera dirudi.
Azken bizpahiru urteetan, milaka artikulu, aipamen eta erreferentzia izan dira blogen indarra eta eraginari buruz. Era berean, komunikazioa eta hedabide tradizionalen aldaketan blogak jokatzen ari diren rol edo eginkizuna sarri aipatu izan da.
Gaur Jean-Pierre Cloutier kazetari eta argazkilari kanadiarraren bidez, Jesse Oxfeld-ek Editor&Publisher famatuan Newspaper 2.0 izenpean blogen inguruko kronikak idazten dituela jakin dut.
Ikusi dudanez, kronika interesgarriak egiten ditu Oxfeld-ek Newspaper 2.0 delako horretan, eta The Blog Revolution. Part II izenekoan gauza aipagarriak zioen. Esate baterako, Doug Feaver, Washington Post.com-eko (http://www.washingtonpost.com ) zuzendariak blogak rol garrantzitsua jokatu dezaketela on-line kazetaritzan uste duela, baina media tradizionalen arazoa edo erronka nagusiena horren kudeaketan dagoela, eta bestalde, bere iritziz, terminologia arazoa ere badagoela: beste izen bat topatu beharko da, zerbait gehiago, erredakzio-buruetan hitzak daukan baggagea dela eta. Bitxia...
Baina bitxikeri honetaz aparte, Oxfeld-en The Blog Revolution. Part II artikuluak merezi du. Argi dago, aipatzen dituen egunkarietako zuzendariek garrantzi handia ematen diete blogei, eta etorkizun hurbilean gero eta toki gehiago eskeintzeko asmoa dute.
Blog deitu edo ez, gero eta gehiago dira blog egitura duten atalak egunkari garrantzitsuenak: Washington Post, Wall Street Journal, USA Today, Le Monde, Liberation, ... edo doako egunkari berrietan
Bost kontinenteetako 18.000 argitalpen batzen dituen World Association of Newspapers - WAN (www.wan-press.org)elkarteko editore talde batek (World Editors Forum (WEF) blog kolektibo bat dauka editorsweblog.org izenekoa, non lehen kategoria Is blogging journalism? den ( besteak beste, Global/Local trends atala interesantea ere), gaiaren garrantziaren seinale.
2005 Internet euskaldunaren etorkizunari buruz Irratia.com-en (2)
Aurreko mezuari (1) ipini nionez, bigarren bat idaztera derrigortuta nengoen, baina Jabi Zabalak Berria egunkariko Tartea atalean eta Sarean.com-en 2005erako iragarpen teknologikoak artikuluan baino hobeto egingo ez dudanez, gaia lantzeko informazio iturri batzuk emango ditut.
Experimento bezela blog honek, eta eibar.org -eko beste batzuek, duen gaztelerazko atalean jasota daude, nahiko bisitatua den mezu batean: Googlen gazteleraz, Predicciones para el 2005 bilatu eta lehen tokian Prospectiva - Outlook 2005: 10 predicciones para el 2005 izeneko mezua ageri da. Egun hauetan, jende dexentek bilatzen ditu horrelako gauzak eta horregatik hainbeste bisita.
Mezu horretan dauden informazio iturrien laburpena hemen:
- The Futurist, Urtean zehar jaso dituzten 10 ideia eta iragarpen nagusiak . Azaroa-abendua zenbakian.
- Red Herring, The Business of Technology 2005erako iragarpen eta joerak .
- Fast Forward 2005. Azaroan aurkeztu ziren 2005erako 101 ideia eta etorkizunerako joerak
- eWeek, astekariaren Top Products , 2004 urteko produktorik onenak, 2005erako tendentziak markatuko dituztenak. Antzeko zerbait, beste eremu baten, New York Times egiten duena bere urteko ideen zerrenda rekin.
- Quebec-etik, vdl2 kanadiarren iragarpen eta joerak, gainera eskertzen den balantzea eginez.
- Jose Luis Orihuela-ren eCuadernon: Predicciones 2005: Blogosfera , non Atalaya -ko Juan Julian Merelo-renak jasotzen dituen. Bertan Predicciones 2005: Web Design diseinuari buruzko aurreikuspenak, apur bat absurdoak. Baita, blog berean: Predicciones 2005: Media .
- John Battelle-ren: A Look Ahead
- David Galbraith: Predictions for 2005
- Internet Actu, Enjeux 2005 (gehituta, 05/01/13)
Nola jarraitu guztiak? del.icio.us, Bloglines
Beste informazio iturri asko daude, Science aldizkaria bezala eta abar, seguru, baina aurten gainetik bada ere, nik begiratzen ibili naizenak aipatu ditut, ez gehiago.
Baina nola jarraitu guztiak eta dauden beste asko?
Nik bi bide erabiltzen ditut.
- Alde batetik, jendeak publikoki modu konpartituan del.icio.us (http://del.icio.us ) bezalako tresna kolaboratiboak erabiltzen du gogoko edo interesgarri iruditzen zaizkion erreferentziak uzteko apuntatuak. Eremu honetako erreferentziak identifikatzeko jendeak hitz-gako, marka edo "tag" ezberdinak erabiltzen ditu, baina oso erabilia da future, eta jendeak horrela identifikatzen dituenak del.icio.us/future -en jasota daude. Begira daitezken beste "tag" batzuk: trends, futures eta horrelakoak.
- Interesgarrienak edo aldez aurretik lokalizatuta ditugunak jarraitzeko, Bloglines bezalako tresnak erabili.
Alikamentuen kontsumoa gorantz
VGZ aseguru etxe holandarrak, Becel pro-activ produktuak (margarina, yogurra eta bestelako esnekiak) hartzeagatik urtean 40 euro emango dizkie kolesterola duten bezero aseguratuei. Dirudienez, horrelako janari funtzional bat finantziatzen den lehen aldia da.
Aste honetan esan du hori VGZ aseguru etxeak, Holandan 2,1 miloi pertsona aseguratuak biltzen dituenak. Albistea, "Un assureur néerlandais encourage la consommation de margarine" , Reuters Frantzia , Regards sur l'innovation edo Yahoo fr -en.
Ikerketen arabera, Unilever NV/Plc multinazioanalak egiten duen Becel pro-activ produktuek (margarina, yogurra eta bestelako esnekiak) kolesterola jeisten dute, beraz aseguru etxe horrek bestelako botika batzuk finantziatzen dituen bezala, janari-produktu hauek finantziatuko ditu.
Normalean botikak finatziatzen dira, baina, esan bezala, lehen aldia da janari bat finantziatzen dela.
Sendatzeko birtutea duten janari funtzional hauentzat izen berria asmatu da: alikamentua, alicaments frantzesez. Eta alikamentoen kontsumoa gorantz doa etengabe.
Gero eta gehiago kontsumitzen ditugu horrelako janariak, gaur egun gure jakitoki edo despentsetan gordetzen ditugun janarien %5etik gora mota horretakoak omen dira. Miloika euroetako negozioa dago atzean, aurrean eta inguruan. Beti izan dira oso eztabaidatuak , baina holandar aseguru etxearen jarrera zabaltzen bada, sekulako bultzakada izango dute alikamentuek: etorkizuneko janariak.
New York 2050
Europa 2010, Madrid 2014, Gipuzkoa 2020, ... aipatu dugu hemen, baina ez dabiltza txantxetan Newyorktarrak etorkizunari buruz ari direnean: ikusmuga urtea 2050ean ipini dute!
Ekimenak webgunea dauka New York 2050 ( www.newyork2050 ) eta atarian Robert F. Kennedy-ri egozten dioten esaldi politiko-prospektibo famatua: The future is not completely beyond our control. It is the work of our own hands: etorkizuna gure eskuetan dago.
Azken boladan, Ibarretxe Lehendakariak sarritan erabiltzen duen esaldia da, etxean naiz Santo Domingon. Ez dut uste esaldi originala Kennedyrena denik, baina berdin dio, nik behintzat gustokoa dut.
Antzerako zentzuan erabiltzen dute prospektibista frantzesek esaldi hirukoitz hau: L'avenir, domaine de liberte; L'avenir, domaine de pouvoir; L'avenir, domaine de volonte, Poitou-Charentes -en egin duten lurralde hausnarketan bezala. Etorkizuna ez dagoela eraikita, eraikitzear dagoela adierazteko.
Eraikitze horretan eragileen partaidetza ezinbestekoa da, eta webaren bidez horrelako zerbaitetan ahalegindu dira New York 2050 webgunean . Prozedura azaltzen dute eta etorkizuneko eszenategietarako egin duten zirriborroa irakur daiteke Daily Life in 2050 New York: Vignettes from the Future atalean
Baina, New York 2050 webgunearen kasuan edo beste batzuetan ikus daitekeen bezala, Internet tresna erabilgarria izan daiteke hausnarketa prozesu hauetan, ez bakarrik informazioa edo dokumentazioa zabaltzerakoan, baizik eta ideiak eta proposamenak jasotzeko orduan edo on-line inkestak egiteko orduan. Aldiz, aurrekaria izan zitekeen Buenos Aires 2050 ekimenari ikuspegi oso arkitektonikoa eman zioten, nere ustez.
Nahi izanez gero, norabide biko pasagune digital azkarra eskaintzen digute gaur eguneko webguneek.
2005 Internet euskaldunaren etorkizunari buruz Irratia.com-en (1)
Urte amaiera inguruan, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi lagunek Irratia.com 2.0 -entzat abenduaren 28an egin zen 3. saiora, prospektiba eta 2005erako aurreikuspenak , gonbidatu ninduten, izenburuak dioen bezala Prospektiba eta 2005 urteari begirako aurreikuspenei buruz hitz egiteko.
Irratia.com-en aro berri honetan, Bilbo Hiria irratian asteartero 18:00-19:00 bitartean irratsaio berriak egiten dituzte, Sareko Argia Saria irabazi zuen irratia.com sareko lehen irrati digitalaren ildotik baina erabat berria den irrati saio-bitakora proiektu multimediatiko batekin.
Ez dut uste ezer berri edo orijinalik esan nuenik irratsaioan, nire asmoa adituen iritzien bilduma egitea zen, baina ni behintzat gustora geratu nintzen solasaldiaren giroarekin. Gainera, lehendabiziko Irratia.com-ek bezala aukera hori ematen duenez apur bat txateatu nuen irratiz ari nintzen bitartean.
Hasieran, prospektibaren gainean aritu ginen apur bat, eta konturatu naiz, klaseetarako erabiltzen dudan Interneteko gaztelerazko gunean definizio, apunte eta material asko badago ere, ez dudala euskarazko blog honetan prospektiba definitu.
Beno ba hor doa sarri erabiltzen den definizioa: Prospektiba, OECD - Organisation for Economic Cooperation and Development -aren arabera, epe luzera zientzia, teknologia, ekonomia eta gizartearen etorkizuna aurreikusteko saiakera sistematikoen multzoa da, helburutzat onura ekonomiko eta sozial handienak eragingo dituzten teknologiak identifikatzea duena.
Prospektiba epe luzera zuzenduta egon arren, etorkizunean aldaketak ekar dezaketeen joerei adi egon behar du, gaurko joerak etorkizunerako aldaketaren haziak izan daitezkelako.
Beraz, bigarren zati batean 2005 urterako joerei buruz aritu ginen irratsaioan. Joeren kontua ez da bapatean ematen, bizpahiru urte behar izaten dute gertaera berriak finkatzen eta indarra hartzen. Beraz, 2004 urtean ezagutu dugunaren jarraipena ere izango dugu 2005ean.
Paperezko Berrian argitaratu eta Sarean.com-en jasotzen duen 2004ak sarean eman duena artikuluan urteko bilan egokia egin du egun hauetan Jabi Zabalak.
Internet 2005 urtean
Euskalerrian Internet geldo doalaren konklusioara ailegatu ginen Patxi, Jabi eta hirurok asteartean izandako solasaldian. Okerrago ere izan zitekeen, dudarik ez. Baina hemen ez gaude punta-puntan, ezta urrutikan ere ez. Asko espabilatu beharko dugu 2005ean.
Ez dut uste 2005 urtean, duela urte batzuk gerta zen bezala Interneteko boom-ik emango denik, baina aurrekoareakin konparatuz enpleguak, enpresak, blogak, ekimenak, erabilera, erosketak, ... ugariagoak izango dira.
Irrati saiorako Interneteri dagokionez han hemenka (1 , 2 , 3 , 4 , 5 ) , adituen blog edo webguneetan jaso izan nituen apunteak bildu eta horretaz jardun genuen gehien bat.
Orohar, eta baikorrak izanik, lurralde aurreratuetan 2004an eta baita 2003an hasitako joerak ezagutu, areagotu edo finkatu egin beharko dira Internet euskaldunean. Hona hemen apuntatuta neukana:
- Software soziala deitu izan denaren erabilera gehitu egin beharko da (wikiak, del.icio.us, blog kolektiboak, feed-ak, ....) eremu guztietan: hezkuntzan, enpresan, erakundeetan, ... Ezaguera kudeatu, konpartitu eta praktikan lantzeko tresna egokiak direlako.
- Blogak indartu egingo dira mundu osoan. Esate baterako Bacon’s Information-ek blogen jarraipena egingo du 2005etik aurrera Oso atzeratuak gabiltza Internet euskaldunean baina ugaritu egin behar dira blog euskaldunak.
- Internet jadanik lehen informazio iturria da erabiltzaileentzat AEB-etan eta Europako gazteen artean (15-25 urte tartekoak) media aukeratuena da . Hemen ezin dugu hain ezberdinak izan.
- Lurrezko Telebista digitala (TiVo eredua) errealitatea izaten hasiko da. Zergaitik ez Euskalerrian?
- Software librea aurrera doala dirudi. Firefox 1.0, Plone 2.0-Zope , Linux 2.6 , ... 2004 urteko produkturik onenak izendatu ditu eWeek-ek: Top Products of 2004 . Baina, ez dakit euskalerrian enteratu garen , ea 2005ean enteratzen hasten garen.
- Web zerbitzuak ugaritu egingo dira: protokolo ezberdinak erabiliz, XML-an oinarritutako aplikazioak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematen dituzten enpresak sortuko dira. Zergaitik ez Euskalerrian?
- Spam eta birus kontuak konpontzen joango dira. Hala dirudi azken aipamenen arabera... edo gehiago da amets bat? edo ohitu egin gara spam eta birus uholdeekin bizitzera?
- Sarerik gabeko Internet-en erabilera gehitu egingo da. Gutxienez, egindako inbertsioei etekina atera beharko diegu.
- Internet bidezko ahozko komunikazioa, IP bidez: VoIP voice-over-IP, erabiltzen hasiko dugu gero eta gehiago.
Gero eta gehiago ikasiko dugu euskaldunak internet erabiltzen. Euskara Interneten garatu eta areagotzeko dauden aukerak ondo aprobetxatzen baditugu, hiztun kopuru oso mugatu izan arren, Internetek hizkuntz komunitate bezala indartu egiten gaitu. Gainera, gurean espainolak edo frantsesak diren erreferente kulturalen menpekotasuna eta muga apurtzeko aukera ematen digu eta, horregatik, mundura zabaltzeko eskaintzen duen abagunea aprobetxatu behar dugu.
Bestelako joera teknologikoak 2005 urterako
Internetetik aparte, beste joera teknologiko batzuek aipatu genituen gainetik: ordenagailuen potentzia, energia zelulak, nanoteknologia, robotika, materialak, radio frekuentziak, RFID teknologia, ... eta apuntatuta neuzkan beste batzuk aipatzera ez ginen ailegatu ...
Aldaketa eta arazo globalak 2005 urtean
Teknologia alde batera utzita, datorren urterako
- Txinaren eta Asiaren hegoaldearen indartzea eta, era berean, ekialde eta medebalde garatuaren arteko soldaten parekatzea espero da.
- Ur edangarriari akzesoa lortzeko gatazka eta borrokak (Penintsulan badugu arazoa; israeldarrak, jordanoak, eta palestinoak dituztenak, hego-afrikan dituztenak , ... )ugaritzea.
- Era berean, desertifikazioaren aurkako borroka indartzea. Esate baterako, Tunez-en 40 milloi zuhaitz landatzen dira urtero.
- Kontaminazioa arazo globalekin jarraitzea...
Dena ez da teknologia
Ez nuen aipatu irratsaioan, baina adituek diotenez, gizakioi dagokigunez, indar gehiago hartuko dute automatizatu ezin daitezken habilitate edo gaitasunak: zaintzea, eritzi zuzena, kriterioa, intuizioa, inspirazioa, laguntasuna, imaginazioa,... eta hoien artean, gaur egun dagoeneko behar diren habilitate edo gaitasunak: lantaldean lan egin, komunikazioa, arazo konplexuei aurre egitea jakin, auto-motibazioa, denporaren kudeaketa,... Beraz, ez da dena Internet eta Teknologia!
Future Feature - Etorkizunari gauzak eskatzen
Ez dakit zein produktu, zerbitzu, pertsona, erakunde, enpresa edo ekimenean, zerbait berria gehitzea edo zerbait hobetzea gustatuko litzaizuke 2005 urteari edo aurrerago begira? Bada, Future Feature webgunera joan eta han duzu aukera zure proposamena egiteko.
Joan zen igandean, abenduaren 26an, inauguratu zen Future Feature . Bezero edo erabiltzaileek etorkizunari begira zer eskatzen duten jakiteko tresna ona izan daiteke.
Asmakizuna Philipp Lenssen -ena da. Item berriak proposatu daitezke, eta momentuz gehienak amerikanoak eta Internetekin edo teknologiekin lotura dutenak dira aztergai daudenak: Amazon 2005, Apple Computer 2005 and Beyond, Bloglines, Copyright and Creative Commons, Del.icio.us, FireFox, Gmail 2005, Google 2005, ... eta beste asko, baina hasi dira politiko ( Chirac, George Bush, ...), musikari edo lurraldeen gaineko proposamenak onartzen.
Asko ez bada aldatzen edo desmadratzen, zerbitzu erakargarria eta interesagarria jendearen nahiak ezagutzeko.
Mezua idazten nengoela, Ibarretxe plana onartua izan dela irakurri dut medio askotan: Sustatun, Berrian , Joxe Aranzabalen Faroan , Xabier Mendigurenen Egunen harian , Eitb24 eta beste medio askotan. Urte amaieran gaude, baina urteko albisteetariko bat izango da, seguru.
Momentu batez burutik pasatu zait Estatuto Berriari eta bere garapenari buruzko Future Features bat egon ziteekela. Zer eskatuko lioke jendeak Legebiltzarrean onartu den Estatuto Berriari? Orain proposamena Madrilera joan behar duenez, zer eskatuko lioke jendeak Espainiako Gorte Nagusiei? Jarraitzeko moduko gaia, dudarik ez.
Komunikabideak krisian
Le Monde Diplomatique aldizkariaren 2005 urtearen urtarrileko zenbakian Ignacio Ramonet-ek komunikabideen egoeraren azterketa kritikoa egiten du. Besteak beste, "irakurle askok nahiago dute asumitua den blogisten subjetibotasun eta partzialtasuna, zenbait prentsaren objetibotasun faltsua eta inpartzialtasun hipokrita baino" idazten du.
Beti interesgarria den Ramonetek, krisian edota oso zenbait enpresa interesei oso lotuak dauden komunikabideen inguru batean blogek dakarten aldaketei buruzko errefentziak egiten ditu Medias en crise artikuluan. Egia esan harritu egin nau TF1-eko zuzendariak telebista kate horren ofizio edo zeregina Coca-Cola-ri gehiago saltzen laguntzea dela!, esaten ikusteak.
"Il y a aussi le phénomène des blogs, si caractéristiques de la culture du web, qui ont explosé partout au cours du second semestre 2004, et qui, sur le ton du journal intime, mélangent parfois, sans complexe, information et opinion, faits vérifiés et rumeurs, analyses documentées et impressions fantaisistes. Leur succès est tel qu’on en trouve désormais dans la plupart des journaux en ligne. Cet engouement montre que beaucoup de lecteurs préfèrent la subjectivité et la partialité assumées des bloggers à la fausse objectivité et à l’impartialité hypocrite d’une certaine presse."
Aurrerago Le Monde-n fundatzailea izan zen Hubert Beuve-Méry-ren berbak gogoratzen ditu: Gertaerak sakratuak dira, iritzia librea da. Baina honen aurrean gero eta sarriago, kazetariek bere eritzia sakratua dela uste dutela eta gertaerak bere eritziei gustora egokitzeko ez dutela erreparorik dio Ramonetek.
Uste dut Ramonetek komunikabideei buruz egiten duen azterketa orokorrak merezi duela. Datu eta adibide asko eskaintzen ditu.
Egia esan prentsa idatziari buruz ematen dituen datuak ez dira batere baikorrak...
Le quotidien américain International Herald Tribune, par exemple, a vu ses ventes baisser, en 2003, de 4,16 % ; au Royaume-Uni, le Financial Times a chuté de 6,6 % ; en Allemagne, au cours des cinq dernières années, la diffusion a baissé de 7,7 %, au Danemark de 9,5 %, en Autriche de 9,9 %, en Belgique de 6,9 %, et même au Japon, dont les habitants sont les plus gros acheteurs de journaux, le recul a été de 2,2 %.
"Europar Batasuna orohar hartua, azken zortzi urteetan saldutako egunkarien ale kopurua 7 miloi txikiagoa da... Eta mundu mailan, ordaindutako egunkarien kopurua bataz beste urtero %2a jaitsi da. Askok galdetzen dute prentsa idatzia ez ote den izango iraganeko aktibititatea, agortzear dagoen aro industrialaren komunikabidea" irakur daiteke Ramoneten artikuluan.
Etorkizuneko joera bezela eman beharko dugu? Beste sektore asko bezala, eraberritu beharko da? edo krisialdia gaindituko du? Oraingoz, datuek sektorearen aldaketa iragartzen dute...