Copyleft - copyright, etorkizuna - iragana?
Ez dakit tokitik aterata edo ez, baina egun hauetan pil-pilean dago Bill Gatesek elkarrizketa batean Copyleft-a eta soft librea komunismo moderno direla esan duenean, sortu den eztabaida.
Denetik ikus daiteke sarean:
- Artikulu interesgarriak, esate baterako Instituto de Empresa delakoaren irakaslea den Enrique Dans -ena: Bill Gates y el comunismo , Copyleft-a defendatzen du eta alderantzizkoa dio: "estoy bastante lejos de ser comunista", edo Manolo Almeida polifazetikoarena El sexo del copyleft artikuluan, eztabaida antzua dela esaten, Copyleft-a ez dela ez komunista ez kapitalista edo liberala, bata edo bestea erabileraren arabera izango dela dioenean.
- Artikulu barregarriak, esate baterako Republica Internet blogean ageri den Marx anaien parodia: Confirmado: el copyleft es marxista : jeniala Groucho-ren idatzia A night in Casablanca titulua erreibindikatzen.
- Eztabaida beroak, Barrapunton Gates: El copyleft es una especie de comunismo moderno edo ZDNet frantziarran Pour Bill Gates, restreindre la propriete intellectuelle s'apparente a un communisme d'un nouveau genre elkarrizketaren itzulpenak sortu duen erantzun sortak ikustea baino ez dago.
Zaila da ezer berririk gehitzea, copyleft -ak garapen teknologiko endogenoa eta garapen soziala bideratzen duela, ezagueraren garapena eta ezagueraren zabalkundea, gehitzea eta biderkatzea azkartu eta bideratu egiten duela, nahiko argi dago nere ustez. Baina, mundu guztia ez dago copyleft-a erabiltzera derrigortuta, aukeraketa librea da, Copyright-a erabili dezakegu.
Beharbada, Manolo Almeidak dioen bezala: "el copyleft viene a ser algo así como un arma cargada de futuro"... eta seguruenez copyright-a gehiago lotu behar dugu iraganarekin. Gogor idazten du Enrique Dans-ek Gateseri zuzendutako karta ireki batean: "Con suficiente tiempo y perspectiva, la Humanidad te verá a ti y a los otros Caballeros de la Orden del Copyright como algo parecido a la Inquisición Española" ... esandakoa, gehitzeko askorik ez.