Vodafone. Komunikazioen etorkizuna
Etorkizuneko eszenategiak egiterakoan eszenategi oso baikorrak, miragarriak, txundigarriak egiteko arriskua izaten da, edo ... alderantzizkoa: ezezkorrak, pesimistak, ondagarriak, egoera ezin txarragoak isladatzen dituztenak egitekoa arriskua.
Vodafone's Future Vision lehenengoen adibide garbia da. Vodafone telekomunikazio etxeak etorkizun miragarria iragartzen digu, flash animazioak gustokoak duenarentzat oso ondo aurkeztua.
Izan ere, FWA-etan Site Of The Year - Urteko Webgunea izendatu zuten Vodafone's Future Vision webgunea. Eta egia esan, flash guztiak kargatzeko pazientzia izanez gero animazio oso ederrak ditu, Vodafonek proposatzen digun etorkizuna imajinatu eta aurreikusteko balio dizkigutenak.
Esan bezala etorkizun baikorra eta sinplea aurkezten digu, lehen mundu garatu batean, arazorik gabeko tokietan. Etorkizuna hiri ezberdinetan (London, Munich, Rome, Stockholm, ...) , egoera ezberdinetan (lanean, aisialdian, bidaian, erosketetan, ...) , eta elkar komunikatzeko tresna ederrekin osatutako egoretan azaltzen digute etorkizuna. Era berean gogaikarri eta gatzbarikoa .
Hori bai, jakin nahia asetzeko baino ez bada ere, Vodafonen etorkizunetik osteratxoak merezi du: www.vodafone.com/flash/futures
Baina uste dut ondorengo urteetan Vodafonek eta bestelako komunikazio konpainiak nahiko kezka izango dutela Skype eta hurrengo datozenekin borrokatzen, aliatzen edo erosten.
Txina, Txina, Txina.
Milaka tokitan irakurri dezakegu Txinan dagoela gure enpresen etorkizuna. Aurreikuspen guztien arabera, datozen urteetan Txinak ezagutuko ditu ekonomia hazkunde nabarienak, Txinak izango du kontsumitzaile kopuru handiena - kontsumitzaile solbenteak, noski, besteak ez dira kontuan hartzekoak -, Txinak kontsumituko du izugarrizko energia bere biztanleek eskatzen dituzten produktu eta zerbitzuak ekoizteko, Txinak ...
Z+Blog! emerging futures issues blogean ere, Boeing etxean prospektiba egin dutela, eta Boeing-eko Marketing buruak duen Randy's Journal blogean joan zen otsailaren 2an Txinaren etorkizunari buruzko beste adierazle ezanguratsua aipatzen zuela irakurri dut: 2023 urteari begira Europa eta Txinaren arteko egazkinez egingo diren bidaien aurreikuspenak.
Goiko eta beheko irudiak konparatuz, espero den aldaketa nabaria da: berdez gaur eguneko bidaiak, gorriz 2023 urterako aurreikusten direnak. Bataz beste, 20 urte barru trafikoa lau aldiz handiagoa espero da. Baina irudietan behinik behin, ez da aurreikusten Bilbotik aterako den hegazkinik.
BRIC: Brazil, Russia, India eta China etorkizuneko ekonomiak
Jakina da gaur egun Japon, Europa eta AEBak direla ekonomia indartsuenak munduan, baina Z+Blog! emerging futures issues blogean pare bat berri ikusi ditut etorkizunean derrigorrez ez dela horrela izan behar gogorarazi eta adierazten dituztenak.
Azkenengo G7 famatuen bileran, hau da munduko herrialde garatuenen bileran, beste herrialde talde garrantzitsu batzuen ordezkaritza egon zen, azkar garatzen ari diren herrialdeen blokea: BRIC delakoa.
BRIC taldeak Brazil, Russia, India eta Txina batzen ditu eta eremu askotan plazaratzen den aliantza da: ikerkuntza, osasuna, energia , etabar.
Finantzial informazioa eta albisteak eskaintzen dituen Bloomberg News -eko William Pesek-ek International Herald Tribune-eko artikulu batean komentatzen zuen energiaren arazoak eta gehiago.
Oraingoz G7-ko azken bilerara gonbidatu egin dituzte baina badago zeinek esaten duen hurrengo 50 urteetan BRIC taldeko ekonomiek G7-koekin lehiatu egingo dutela. Behintzat, Goldman Sachs finantzial etxe famatuko ekonomistek prestatutako Dreaming with BRICs: The Path to 2050 (adi, .pdf formatoa 580 KB) txostenean, horrelako aurreikuspenak isladatzen ziren.
BRIC delako taldean ematen ari den garapen ekonomikoa eta etengabeko produktibitate igoerak alde batetik, eta indar demografikoak eta energia kontsumoaren joerak bestetik, potentzialki behinik behin, 2050 urtea baino lehen BRIC taldea G6-aren (AEB, Japon, Britaina Handia, Frantzia, Alemania eta Italia), hau da munduko 6 ekonomi aurreratuenen aurretik ipini daiteke. Buru hauste geopolitiko bat baino gehiago ekarriko du, seguru.
Salamancakoek Euskadiko Txapeldunak
Aste honetan hasi dira klaseak Fakultatean eta postontzian pilatutako Unibertsitateko BIU Buletinak jaso nituen atzo. Urtarrilaren 17koan zeukan ESIDE -koek , RoboCup -aren antzera, abenduan antolatu zuten Mikroboten Euskadiko IV Txapelketaren berri. Goiko argazkian ikus daiteke finaletariko bat eta webean dute txapelketaren iragarkiak eta arauak
Urtero, Deustoko ESIDE Ingeniaritza Fakultateak antolatuta egiten den Euskadiko Mikroboten Txapelketak hiru kategoria ditu:
- mikrobot aztarnariak (Ikusi arauak )
- mikrobot sumo borrokalariak (ikusi arauak ) eta
- mikrobot garbitzaileak (ikusi arauak ) .
Aurtengo txapelketak 140 parte-hartzaile izan zituen eta Deustuko Campus-eko Auditorioan egin zen.
Euskadiko txapelketa Salamancako Unibertsitateko robot batek irabazi zuen. Hemen dituzue Salamancako Euskadiko Txapeldunak poz-pozik: Un robot de la Universidad, premiado en el IV Campeonato de Euskadi de Microbots : El robot "Noelia", diseñado por el Departamento de Informática y Automática, consigue el primer premio en la categoría de ‘Sumo’.
Noelia izeneko Euskadiko Txapelduna
Social Bookmarking enpresetan
Social Bookmarking -ari buruz hitz egiterakoan inguru elkargarri edo bateragarri batean pentsatzen dugu: komunitate zientifikoa, ikerketa zentroa, unibertsitatea, hirugarren sektorea, NGO-ak, ... baina, baldintza berdinak betetzen baditu ere, ez zaigu burura etortzen informazioa trukatzeak enpresa munduan duen erabilgarritasuna.
Baina, sozial bookmarking delakoak baliogarritasun handia dauka enpresa munduan, besteak beste barne-ezaguera trasmititu eta kudeatu ahal izateko.
Eremu honetan CodeSyntax -en tresnak garatzen ditugu eta, besteak beste, bookmarkak edo anotazioak garrantzia handia zuten RODA izeneko proiektu interesgarrian parte hartu genuen.
RODA, Red de Conocimiento Descentralizado a traves de Anotaciones delako proiektuan, Mozilla nabigatzailearen gainean instalatzen den Annozilla (annozilla.mozdev.org ) anotatzailearekin egindako marka edo erreferentziak inguru itxi eta kontrolatu batean gordez, W3C-Perllib Annotations Server delakoan, proiektuaren parte hartzen genuen enpresak gure bookmark-ak gordetzen genituen.
IBIT, Illes Balears Innovación Tecnológica, IAT , Instituto Andaluz de Tecnología, eta Robotiker izan ziren proiektuaren gidaritza eraman zuten teknologia zentroek.
Annozilla eta W3C-Perllib Annotations Server W3C barnean dagoen Annotea Projet (Annotea Projet ) delakoan kokatzen dira.
Kasu honetan, bookmark-ak edo anotazioak ez ziren publikoki ixten baizik eta zerbitzari pribatu batean.
Beraz, anotazioa edo informazioen erreferentziak partekatzeari dagokionez, enpresaren interesaren arabera, bizpahiru aukera posible daude:
- anotazio edo bookmarkak gordetzeko publikoki lan egitea, Soft libreko proiektuetan bezala. Nire ustez, kasu gehienetan hobe da: asko ematen da, baina askoz gehiago jasotzen da komunitatea handi batekin lan egiterakoan.
- anotazio edo bookmarkak pribatuan gorde, zerbitzari propio batekin lan egitea. Kostea handiagoa da, eta elkarlanean dagoen komunitatea askoz txikiagoa da. Bestalde, enpresan bertan ondo landu behar da lantaldeko partaidea eta informazio trukaketa, bakoitzarentzat informazioa konpartitzeak dituen onurak ondo azaldu behar dira.
- hirugarren aukera mix bat egitea da: zenbait proiektu komunitate publikoarekin landu, eta beste batzuk enpresaren barnean mantendu. Kasu honetan, porrot egiteko arriskua handienak sistemen bikoizketan, eta bestalde, jendearen artean sor daitezkeen nahasketetan daude.
Baina, eredu bat edo bestea hartu, argi dago anotazioa edo bookmark-ak konpartitzeak onura handiak dakarrela enpresa batentzat eta, nola ez, indibidualki enpresako langileentzat aberasgarria dela.
RODA-ren ondoren ANOTA izeneko proiektua ipini da martxan, eta bi produktu piloto garatzeko asmoa dago:
- Anotazio sistema bat (pos-its eta libreta digitala)
- Web semantikoan oinarritutako informazio sistema, turismo arloan oporretarako paketeak sortzeko. (Normala, proiektuaren lidergoa Illes Balears-en bait dago)
RODA-ren kasuan bezala , ANOTA proiektuaren jarraipena egiteko bloga edo katalanez esaten duten moduan bloc-a dago: http://anota.ibit.org/bloc/
Social Bookmarking - Interneteko loturak konpartitzen
Social Software delakoaren atalean, social bookmarking bezala ezagutu dena, beharbada, arrakastatsuenetarikoa da.
Zer da "Social Bookmarking"-a?
Bookmark edo esteka bildumak gorde eta sailkatzeko (ikusi folksonomia ) Internet zerbitzu mota berezia da. Norberak beste batzuek gordetako loturen bildumak ikusi eta norberaren bildumara gehitu ditzake, edo beste batzuen esteka-zerrendetara harpidetu daiteke. Era berean, norberak aukeratutako loturen bilduma publikoa da. (Ikus Wikipedian Social Bookmarking )
Social Bookmarking-aren abantailak
Denham Grey-ek bere Knowledge-at-work blogean, besteak beste honako abantailak ikusten dizkio social bookmarking-ari:
- Gure erreferentzia gogokoenak sarean gordetzen ditugu, gure ordenagailuan gordeta izan beharrean. Horrela edozein tokitik kontsulta ditzakegu: etxetik, lanetik, unibertsitatetik, herriko liburutegitik, gure bezeroaren bulegotik, ...
- interesatzen zaizkigun gaiak jarraitzeko oso modu azkarra da. RSS irakurtzaileei esker gure intereseko gaien berri izango dugu berehala.
- aukeratutako estekeei jendeak ezartzen dien "tag"-a edo komentarioak ikusterakoan, besteek gauzak nola "ikusten" dituzten ideia ematen digu, gure ikuspuntu propioarekin konparatu ahal izateko.
- etiketa edo "tag" sinpleak erabiltzerakoan, estekak karpetetan gordetzea baino askoz ere malguagoa da.
- jendeak gehitzen dituen esteka edo lotura berrien jarraipena egin daiteke. Edo popularrenak. Edo zure intereseko gaiarenak.
Sozial bookmarking-a orain hemen (web loturak konpartitzen)
Dudarik gabe, zerbitzu ezagunena eta erabiliena Del.icio.us da. Zenbaitek hasi dute gure artean erabiltzen. Luistxok, bere blog eleanitzean, ondo azaldu zuen nola erabiltzen dugun sustaturako tag-a Jamaika atalean: kolektiboki lotura edo esteka interesgarriak markatzeko eta biltzeko. Ingelesez, Using del.icio.us collaboratively in a Basque collective weblog artikuluan dago; espainolez, Tags convergentes, ideas convergentes artikuluan; eta euskaraz Jamaika ikusteko jaio gara: Sustatuko atal berria azaltzen Del.icio.us: ze tresna ona, dagoeneko zenbait euskaldunen eskuetan artikuluan.
Orain atal osoa du Aurki berriak bere jarioen artean: del.icio.us jarioa atala. Hau da, euskarazko tag ezberdinak (liburuak, argazkiak, blogak, euskara, hezkuntza, ...) erabiliz trukatzen ditugun estekak jasotzen ditu Aurki berriaren atal honek, del.icio.us zerbitzuak RSS bitartez banatzen dituelako, eta Aurkik jasotzen dituelako. Benetan gomendagarria.
RSS-en iraultzari buruz, joan zen astean hitz egiten zen Business Week aldizkarian All Your Info in One Place artikuluan, eta gure artean badugu informazio biltzaile baten adibide ona: Aurki berria, eta bereziki Jarioa atala.
Etorkizunerako joera: Sozial bookmarking espezializatua? Social bookmarkingaren gaineko zerbitzu berriak?
Del.icio.us ez da "social bookmarking" zerbitzu bakarra. Espezializazioak sortzen ari dira, batez ere ikertzaile eta ikasleei zuzendutakoak, bere erreferentziak gorde eta konpartitu ditzaten.
Horrela, esan bezala, erabiltzaileen arabera artikulu popularrenak edo berrienak ezagutu eta kontsultatu ditzakezu, eta zuk aurkitutakoak gorde, besteek ikus ditzaten jakina.
Zentzu horretan nahiko ezaguna zen Cite U Like eta orain Connotea zerbitzua sortu da. Oraindik hasi berriak dira zerbitzu mota espezializatu hauek, baina joera gero eta gehiago erabiltzekoa da, nik uste.
Aurrekoa bezala, Connotea komunitate zientifikoari zuzentzen dela dio bere aurkezpenean. Eta Cite U Like-kin elkartzeko tratuetan dabiltza, bien artean zerbitzu indartsuagoa egiteko. Ikusi behar nolako arrakasta lortzen duen.
Bestalde, del.icio.us-en arrakastari jarraituz, zerbitzu eta aplikazio berriak asmatzen dituzte ia egunero bere gainean edo beste aplikazio batzuekin lotzeko. Durl, Pasta, sid.vicio.us, avar.icio.us, nutr.itio.us, gre.gario.us, ... eta beste hamaika. Hona hemen zerrenda oso bat: Absolutely Del.icio.us - Complete Tool Collection , arrakastaren seinale.
Hasi-berrientzat gida erabilgarriak daude: ingelesez (Us.ef.ul A beginner's guide to The Next Big Thing eta espainolez (Us.ef.ul : La guia del principiante )
Sozial bookmarking tresnen arteko konparaketa
Estekak edo bookmarkak kudeatzeko tresnak kolaborazioa, trukaketa edo sareak eraikitzea izan dezakete helburutzat.
Esan bezala del.icio.us ez da tresna bakarra. Gaur aurkitu dut tresna ezberdinen arteko konparaketarako taula bat, pare bat orritan egina: Social bookmarks' charts version 1.0 (pdf formatoan, 73 kb)
Konparatzen dituen tresnak hauek dira:
- Furl (www.furl.net )
- Spurl (www.spurl.net )
- del.icio.us (del.icio.us )
- HLOM(www.hyperlinkomatic.com )
- Gibeov (gibeo.net. )
- CiteULike (www.citeulike.org )
- Connotea (www.connotea.org )
- Linkroll
- openBM
- Simpyv
- FeedMe Links
Zein da onena?
Ba ez dago guztiz argi, konparaketaren egilearen iritzia hau da:
This is a really difficult question. It depends on your needs. Personally I use del.icio.us combined with Spurl, but maybe you prefer another service combined with an off-line browser that keeps copies of pages interesting you. Working with LaTeX and BibTeX, Furl and CiteULike will probably be your favorites, and so on.
Baina, kasu honetan, beste zenbaitetan bezala, kontua ez da bakarrik onena izatea, baizik eta erabiliena izatea. Are gehiago informazioa trukatzeaz ari garenean, zenbat eta jende gehiago parte hartu hobe.
Ikusi behar zer ematen duen iragarritako CiteULike eta Connotea-ren arteko aliantza, baina, horretan, momentuz del.icio.us-ek abantaila osoa du.
Eguneraketa, 2006-09-19
Denbora pasa da hau idatzi nuenetik, urte t'erdi baino gehiago, baina Read/write web-en Alex Iskold-ek The Social Bookmarking Faceoff artikulu interesgarria idatzi du. Bertan Alexaren sailkapenean 100.000. postutik behera dauden Social Bookmarking proiektuen konparaketa egiten du eta aste honetan 3 urte bete dituen del.icio.us-en nagusitasuna ondoriotzen du, StumbleUpon (www.stumbleupon.com) delakoarekin batera. Azken hau errekomendazio edo aholkuetan oinarritzen den sistema bat da.
Markak beherantz
Artikulu eztabaidagarria argitaratu zuen Wired aldizkariak azaroko zenbakian: The Decline of Brands . Gaur berriro ikusi dut famatua egin den artikuluaren erreferentzia Tod Maffin kanadarraren Future File, blogging the future of business blogean.
Bihar, ESTE -n zuzendaritza estrategikoaren moduloaren klaseak hasten ditugunez, gai egokia iruditu zait blogera ekartzeko.
Tesia marka kontzeptuak gero eta balio gutxiago duela da. Gaur egun, produktua da balorea duena.
James Surowiecki artikulugilearen iritziz, Coca-Cola eta beste banakako batzuk kenduta, markek ez dute zerikusirik enpresak benetan egiten duenarekin. Horregatik, eta adibide ugari ipintzen ditu, markak eta markismoa hilda daude.
Esate baterako, CyberHome -k Sony -k baino DVD erreproduktore gehiago saltzen ditu, antzerako kalitatean askoz merkeagoak direlako. Jendeak markagatik gehiago ordaintzeko prest dagoela dio, baina errealitatean duela 5 urte Sony batek %44 gehiago kostatzen zuen bitartean, gaur egun bakarrik %16a gehiago balio du, eta hala eta guztiz ere jendeak CyberHome DVD erreproduktoreak erosten ditu.
Kevin Roberts, Saatchi & Saatchi (www.saatchi.com ) publizitatearen erraldoiaren zuzendariaren arabera, gaur egun kontsumitzailea da nagusia, agintzen duena, markek ez dute lekurik inon.
Printzipioz, ez da batere berri ona marketinarentzat eta marketing gizon-emakumeentzat. Markei eman zaien balorea, miloietan kalkulatutakoa, zalantzan jartzekoa, beraz. Baina, era berean, jende asko dago markek oraindik zer esana dutela diotenek, eta Surowiecki-k plazaratzen dituen tesiak zalantzan jartzen dituena. Ildo berean zihoan Harvard Business School-eko HBS Working Knowledge aldizkarian apur bat lehenago argitaratutako artikulua , How Consumers Value Global Brands: markek kalitatea ziurtatzen dutela, markek esanahia kulturala dutela, ...
Ez dakit topikoa den edo, baina betidanik entzun dugu beste herrialde batzuekin konparatuz, markak sortzen inoiz ez garela onak izan, aldiz produktu onak egiten ditugula. Kalitatea, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeak produktuaren aldeko lanak dira. Baina, topikoak topiko, polita Wired-eko artikuluaren azken esaldia:
The aristocracy of brand is dead. Long live the meritocracy of product. (Markaren aristrokazia hil da. Bizitza luzea produktoaren meritokraziari.)
SmartFutur. Eguneroko bizitza 2033 urtean
Duela gutxi, René Duringer-ek bloga hasi du idazten: SmartFutur Hypotheses de situations de vie quotidienne en 2033 izenekoa.
Aitortzen duenez Renék prospektiba maite du eta argi uzten du ez dagoela ideien faltan: bere blogean 2033 urtean eguneroko bizitza nolakoa izan daitekeen deskribitzen saiatzen da.
Momentuz, bostpasei artikulu idatzi ditu. Egun batean, hasieran atxilotuentzat pentsatuta zegoen Sleep programak populazio zibilaren artean izan duen arrakasta kontatzen digu zorroztasunez:
Une équipe de neurologue, de spécialistes de lhypnose et des chercheurs du labo Long Life Neuro-nutriment avaient mis au point une méthode révolutionnaire pour désactiver les prisonniers en sureffectif afin de pouvoir les maintenir en état de vie végétative (réversible) dans des silos réfrigérés. Le budget des prisons fut ainsi diminué par trois en 5 ans. Cest lagence de marketing et design Dragon Jaune qui proposa de revisiter le programme Sleep afin de létendre à la population civile, avec un concept enthousiasmant ! A partir de 2023 presque 20 % de la population avait adhéré à ce programme.
Beste batean, 2012an Parisko Joko Olinpikoetan erabiltzen hasi zen Pink Sky pilularen generalizazioaren onurak kontatzen dizkigu
Gaur, RAPPO legeari esker 2033 urtean lortu ziren emaitzen berri eman digu (RAPPO = Respiration-Alimentation-Plaisir-Pause-Obligatoire ).
Imaginazioa, umorea eta kritika ez zaio falta Réneri, gainera 2033 urteko irudi batzuk ekarri dizkigu.... hori bai zenbait irudi Vodafone-ren "Vodefone Future Site"-an oinarrituta dirudite.
Hizkuntz errekurtsoak itzulpen automatikorako
Atzo jakin izan dugu Eleka eta beste eragile batzuen eskutik, Espainieratik euskarara automatikoki itzultzeko asmoa 2006rako izango dela. Atzo ere, Europar Komisioaren IST Results aldizkariak argitaratu zuen artikuluan Creating linguistic resources for automated translation , 13 hizkuntzetan hiztegiak, corpora, eta lexicak batu dituztela LC-STAR (www.lc-star.com ) (Lexica and Corpora for Speech-to-Speech Translation Components) proiektuaren barnean. Momentuz, euskara ez dago 13 hizkuntza horien artean.
LC-STAR proiektua 2005eko urtarrilaren 31ean amaitu zen eta aipatutako hizkuntza datu-baseak itzulpen automatikorako sistemetan erabiliko dira. Izan ere, Siemens etxeak erabiltzen omen ditu jada ikerketa proiektuaren emaitzak eta Turismo eremuan (Hau da eremu mugatu batean, Turismo eremura zuzendutako hiztegiekin, alegia) Gaia izeneko telefono zerbitzarian ingelesa, gaztelera eta katalanera hizkuntzetan lan egiten duen itzultzaile automatikoa martxan omen dago.
Gainera, aipatutako LC-STAR proiektuan sortutako hiztegiak eta itzulpengintza automatikorako teknologia epe luzeari begira hasiberri den TC-STAR proiektura gehituko dira. TC-STAR proiektua (www.tc-star.org ) hurrengo sei urteetan ahots ahotsko itzulpen aurreratuan lan egingo du. Proiektuan enpresa handiak daude sartuta: Sony, IBM, Nokia, Siemens, ... eta Catalunyako UPC -Universitat Politècnica de Catalunya delakoa.
Saiakera ugari egin dira, baina itzulpen automatikoak oso eremu mugatuetan eta oso hitz kopuru mugatuekin funtzionatu dezake momentuz. Hala ere, batek daki zer lortu daitekeen etorkizunean... Comspeak eta VIVO-ak gero eta gertuago?
Testuen Trataera Automatikoaren Aplikazioak eta estandarrak
Aplikazioak
Testuen Trataera Automatikoaren teknologiari sarreratxoa eskaintzen dio Le traitement automatique des langues dans les industries de l'information Liburu Zuriak eta, adibide moduan, Testuen Trataera Automatikoaren zenbait aplikazio zehatzak aipatzen ditu.
Besteak beste, honako hauek:
- Zelata estrategikoa
- Zelata adimen ekonomikoan
- Web Atariak
- Sailkapen Automatikoa
- Patente kudeaketa
- E-merkataritza
- Enpresa Terminologia
- Lan eskaintzen kudeaketa
- Bilaketa motoreak
Testuen trataera automatikoaren aplikazioak aurrerakuntza eta errentagarritasun handia eskein diezaizkiete, beste beste, arlo hauei.
Estandarrak
Datuen trataeran estandarrak erabiltzean dago gakoetariko bat. Hau da, behar beharrezkoa da trukaketa eta interoperabilitatea arlo ezberdinetan:
- datu testualetan
- hizkuntz errekurtsoetan eta terminologietan
- meta data delakoetan
Ikerketaren arabera, de facto-ko estandarrak lortu ez direnez, soluzioa de jure-ko estandarrak definitzean dago.
ISO-k Hizkuntzaren Trataera Automarikoari zuzendutako arau familia definitu du, ISO-TC37-ren barnean. Bi mailatan:
- Maila bajuko arau edo norma batzuk: hizkuntz kodeak (ISO-639), script kodeak (ISO-15924), lurralde kodeak (ISO-3166), Unicode karaketeren kodeaketarako, etabar
- Maila altuko arau edo normak, askoz ere egiturauak: TMF (Terminological Markup Framework ISO-16642), enpresas terminologiei buruz elebakarrak edo eleanitzak; LMF (Lexical Markup Framework ISO-24613), hiztegiak hartzen ditu neurria handian; eta MAF (Morpho-syntactic Annotation Framework ISO-24611) Korpusen anotazioei buruz.
Hirurak XML lengoaian definituak daude, beraz interoperatibitate handia eskeintzen dute.