Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Social Bookmarking enpresetan

Social Bookmarking enpresetan

Eneko Astigarraga 2005/02/16 22:30

Social Bookmarking -ari buruz hitz egiterakoan inguru elkargarri edo bateragarri batean pentsatzen dugu: komunitate zientifikoa, ikerketa zentroa, unibertsitatea, hirugarren sektorea, NGO-ak, ... baina, baldintza berdinak betetzen baditu ere, ez zaigu burura etortzen informazioa trukatzeak enpresa munduan duen erabilgarritasuna.

Baina, sozial bookmarking delakoak baliogarritasun handia dauka enpresa munduan, besteak beste barne-ezaguera trasmititu eta kudeatu ahal izateko.

Eremu honetan CodeSyntax -en tresnak garatzen ditugu eta, besteak beste, bookmarkak edo anotazioak garrantzia handia zuten RODA izeneko proiektu interesgarrian parte hartu genuen.

RODA, Red de Conocimiento Descentralizado a traves de Anotaciones delako proiektuan, Mozilla nabigatzailearen gainean instalatzen den Annozilla (annozilla.mozdev.org ) anotatzailearekin egindako marka edo erreferentziak inguru itxi eta kontrolatu batean gordez, W3C-Perllib Annotations Server delakoan, proiektuaren parte hartzen genuen enpresak gure bookmark-ak gordetzen genituen.

IBIT, Illes Balears Innovación Tecnológica, IAT , Instituto Andaluz de Tecnología, eta Robotiker izan ziren proiektuaren gidaritza eraman zuten teknologia zentroek.

Annozilla eta W3C-Perllib Annotations Server W3C barnean dagoen Annotea Projet (Annotea Projet ) delakoan kokatzen dira.

Kasu honetan, bookmark-ak edo anotazioak ez ziren publikoki ixten baizik eta zerbitzari pribatu batean.

Beraz, anotazioa edo informazioen erreferentziak partekatzeari dagokionez, enpresaren interesaren arabera, bizpahiru aukera posible daude:

  • anotazio edo bookmarkak gordetzeko publikoki lan egitea, Soft libreko proiektuetan bezala. Nire ustez, kasu gehienetan hobe da: asko ematen da, baina askoz gehiago jasotzen da komunitatea handi batekin lan egiterakoan.
  • anotazio edo bookmarkak pribatuan gorde, zerbitzari propio batekin lan egitea. Kostea handiagoa da, eta elkarlanean dagoen komunitatea askoz txikiagoa da. Bestalde, enpresan bertan ondo landu behar da lantaldeko partaidea eta informazio trukaketa, bakoitzarentzat informazioa konpartitzeak dituen onurak ondo azaldu behar dira.
  • hirugarren aukera mix bat egitea da: zenbait proiektu komunitate publikoarekin landu, eta beste batzuk enpresaren barnean mantendu. Kasu honetan, porrot egiteko arriskua handienak sistemen bikoizketan, eta bestalde, jendearen artean sor daitezkeen nahasketetan daude.

Baina, eredu bat edo bestea hartu, argi dago anotazioa edo bookmark-ak konpartitzeak onura handiak dakarrela enpresa batentzat eta, nola ez, indibidualki enpresako langileentzat aberasgarria dela.

RODA-ren ondoren ANOTA izeneko proiektua ipini da martxan, eta bi produktu piloto garatzeko asmoa dago:

  • Anotazio sistema bat (pos-its eta libreta digitala)
  • Web semantikoan oinarritutako informazio sistema, turismo arloan oporretarako paketeak sortzeko. (Normala, proiektuaren lidergoa Illes Balears-en bait dago)

RODA-ren kasuan bezala , ANOTA proiektuaren jarraipena egiteko bloga edo katalanez esaten duten moduan bloc-a dago: http://anota.ibit.org/bloc/

etiketak: ESTE Deusto, Joerak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.