Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Mugikortasuna 2030

Eneko Astigarraga 2004/11/14 23:59

Eszenategiak_mugikortasuna

Mobility 2030 IAE eta WBCSD erakundeek Sustainable Mobility project barnean aurkeztu duten azken txostenaren izena da. 2030 urteari begira mugikortasun iraunkorra edo jasangarria aztertzen du, energia ereduak, energia politika eta etorkizunerako eszenategiak proposatuz.

IAE edo International Energy Agency OECD barnean dagoen erakunde autonomoa da eta mundu mailan energia sektoretaz arduratzen da: estatistikak, azterketak egin, txostenak kaleratu, aholkuak eman, eta abar.

WBCSD edo World Business Council for Sustainable Development mundu osoko elkarte eta enpresak osatzen dute.

Bi urteko lana eskatu dituzten txostenak WBCSDren webgunean daude eskuragarri eta garraioari buruzko alternatibak aztertzen dituzte.

World Changing blogean aipatzen den legez, agian espero ez dena txostenaren sinaduran ageri diren enpresak ikustea da. Esate baterako BP, Daimler Chrysler, Ford, GM, Honda, Hydro (Norwegiako energia enpresa), Michelin, Nissan, Renault, Royal Dutch/Shell, Toyota edo Volkswagen. Eta horrek, eszeptizismo kutsua ematen dio txostenari, baina egin den azterketa teknikoki benetan oso landua eta ona da.

Esan bezala, txostena 2030 urtea du helmugatzat eta eszenategiak landu dira.

Eszenategiak egiteko hiru galdera kritiko edo nagusi batzuk erantzuten saiatu dira Global Business Networkekoek:

  • Zer da garrantzitsuena hiritarrentzat?
  • Nork dauka aldaketa eragiteko indarra?
  • Nola egingo dira aldaketak?

Hausnarketa egin ondoren, hiru eszenategi nagusi hartu dituzte kontutan:

  • Lehena, mugikortasunaren prezioa edo kostoan ardatza duena, The Price is Right. Eszenategi honetan, erabakiak ekonomia globalean eragiten duten indarren arabera hartzen dira.
  • Bigarrena, The Global Citizen izenekoa da, eta balore eta akordio globaletan oinarritzen da Eszenategi honetan, baloreetan oinarritutako komunitatearen akordio globalak agintzen dituzte.
  • Hirugarrena, We'll Do it Our Way bataiatu dute, gure erara egingo dugu!. Eszenategi honetan, emaitza ezberdinak lortzen dira lurralde edo mundu erregio bakoitzean soluzio ezberdinak erabiltzen direlako.

Eszenategiak_mugikortasuna

Momentuz eszenategien egileek (GBN Global Business Network etxe famatua) behin behineko txostena (1.7MB PDF) kaleratu du, baina abendurako agindu du behin betikoa.

Eskualde askotan mugikortasunari buruzko ikerketak egiten ari dira, beharbada erreferentzia gisa interesgarriak izan daitezke World Business Council for Sustainable Development erakundeak kaleratu dituen txosten eta eszenategi orokorrak.

Fast Forward 2005. Etorkizunerako ideia eta joerak

Eneko Astigarraga 2004/11/12 08:53

Fast Forward 2005: etorkizunari begira joera zerrenda bat, urte amaierarako prestatutakoa. Fast Company-k atera du bere zerrenda : 2005 urtean gure bizitza eta lan aldatuko dituzten 101 ideia edo joera.

Here is our look at the surprising people, ideas, and trends that will change how we work and live in 2005.

Fast Company gunean zerrenda horretarako irakurleen aportazioak jasotzen ditu galdetegi baten bidez.

Joerak edo ideiak 10 ataletan daude sailkatuak :

  • Bioteknologia
  • Liburuak
  • Kudeaketa
  • Marketing-a
  • Produktu Berriak
  • Bulegoko bizitza
  • Merkataritza
  • Estrategia
  • Teknologia

Etorkizunerako 101 ohar hauetan denetik dago, noski, baina zeozer azpimarratzekotan: Open source innovation.

Software librearen eredua, software garapen eta erabilerarako egokiena izateaz aparte, berrikuntzarako aplikatu. Ildo horretan Global Ideas Bank . Idea on bat ez da berez sortzen, saila da ideia bat izan eta hori ona izatea, ideia askoren artean errazagoa da ideia on bat sortzea: to get a good idea you need to have a lot of ideas. A model for the future could be the open source software movement. Bestela, ikusi Richard Watson-en aukeraketa .

Next2004

Eneko Astigarraga 2004/11/11 20:24

Urte bukaeretan toki askotan ohi den bezala, Danemark-eko Innovation Lab ikerketa zentroak eta Alexandra Institute erakundeak etorkizunari buruzko hitzaldi eta erakustaldia antolatu dute, Next2004, non Teknologia Berriak eta bere inplikazio sozialak aztergai izango diren.

Abenduaren 1ean eta 2an egingo da ekitaldia. Alex Soojung-Kim Pang Institute for the Future erakundeko ikerketa burua eta Future Now blog interesgarriaren arduraduna eta aurreko batean aipatu nuen Frans Johansson, The Medici Effect liburuaren egileak parte hartuko dute.

Copenhagenera joateko aitzaki ona, aireportotik 5 minutura omen dago Base Camp, ... bestela, Soojung-Kim Pang edo Johansson-en blogetan jarraitzeko aukera izango dugu, seguru.

Etorkizunetik etorritako boto papera

Eneko Astigarraga 2004/11/11 19:44

Votestation.jpg


Argazkia: Eric Pawassar

Wired aldizkarian ikusitakoa: AEBetako hauteskundeak, botoa ematearen paperezko zertifikatuaren datarekin jolasean. 2012, etorkizunetik etorritakoa? :-)

Artifact from the Future - 2012 VoteStation paper receipt . Seth Kaplan.

Teknologia Berriak eta bizitza kalitatea

Eneko Astigarraga 2004/11/10 00:14

eurescom750

Eurescom (European Institute for research and strategic studies in telecommunications) erakundeak, kaleratu egin ditu E-living - Life in a digital Europe ikerketa luzearen emaitzak.

Ikerketa 2001eko urtarrilean hasi eta 2004an bukatu da.

Ikerketa sei estatutan (UK, Italia, Alemania, Noruega, Bulgaria eta Israelen) eraman da eta bataz beste urtero, lurralde bakoitzean, 1.700 pertsona elkarrizketatuak izan dira.

Helburua, teknologia berriekin izandako hartuemanen arabera, europarren bizitza moduen bilakaera aztertzea zen.

Ikerketak txosten eta azterketa ugari ditu, eta hemendik eskuratu daitezke.

Denak ez ditut irakurri, baina txostenen konklusio atal batzuk gainbegiratu ditut eta zeozer azpimarratzekotan, badirudi ikerketaren arabera aztertu dituzten teknologia berriek ez dutela gure bizitza kalitatea hobetzen: In no country did acquiring a mobile phone, Internet access or broadband internet have any positive effect on overall quality of life.

Egia da, dena den, ikerketa egin zen urteetan (2001-2003) zabalkuntza handiko teknologiek (telefono mugikorra, internet, ...) gure bizitzan kalitate orokorrean duten eragina aztertu zutela. Aldiz, medikuntzan, industrian, lantokietan, hezkuntzan, ... erabilera mugatuagoa duten teknologiek gure bizitza kalitatean duten eragina ez zuten aztertu.

Ikertzaileek onartzen dutenez aztertu gabeko ikerlerroa da, baina etorkizunean aztertu beharrekoa.

Prospecti... va aldizkariaren zenbaki berria

Eneko Astigarraga 2004/11/09 19:14

Educación eta Prospectiva dira sarean dagoen Revista Prospecti...va, Construyendo Futuros aldizkariaren zenbaki berriaren ardatz nagusiak.

Mexikon argitaratzen den Prospektiba aldizkariaren 3. zenbakia da gaur sareratu dena.

Hori dela eta, Guillermina Baena Paz (Dirección General) eta Miguel Angel Pérez Wong (editor responsable) arduradunek bidali duten mezua jasotzen dut:

Por primera vez en estreno mundial un conjunto de prospectivistas de reconocido prestigio reunidos en torno al tema de educación y Prospectiva. Tomas Miklos, Francisco Mojica, Fabio Grobart, Raúl Garduño visten nuestras páginas electrónicas.

También de peso y solidez académica son el conjunto de autores e investigadores que complementan la comprensión del futuro de la educación desde distintos puntos de vista.

Trabajos sobre la prospectiva integran otro bloque, en ellos dos interesantes ensayos que contribuyen a la comprensión del tema.

Por si esto fuera poco, tenemos una primicia. El inicio de nuestra investigación sobre Seguridad humana, inspirada en el trabajo conceptual realizado por el Nodo Latinoamericano con el delphi sobre el tema. La indagación se centra en la búsqueda de una infraestructura emocional que permita defendernos ante las amenazas dominantes que provocan inseguridad.

También hemos trabajado con la Comisión especial de la cámara de Diputados de México para promover a la prospectiva, incluimos las resoluciones, información sobre el futuro y el evento anual de la World Future Society. En particular y con gran orgullo, presentamos a nuestra revista hermana Aldea Global que inició su primer número en julio y con la cual compartimos espacio.

Todos y cada uno de los rincones ciberespaciales de nuestra revista están llenos de encanto y de prospectiva, así es como seguimosconstruyendo futuros.

Invitamos a todos a que hagan suya esta publicación.

Globalizazioa: 10x10

Eneko Astigarraga 2004/11/08 00:05

10 x 10 / 100 Words and Pictures that Define the Time izeneko tresna asmatu dute.

Vaya Semanita edo beste tokietako "asteko hitzak" saioen estilora, ez hain barregarria baina askoz potenteagoa: Orduero munduko ehun argazki eta hitz garrantzitsuenak edo gutxienez popularrenak ematen dizkigu. Tresna kuriosoa...

Informazio iturriak

Jakina, iturriek garrantzi handia dute hitz edo irudi popularrenak ateratzerako orduan. Momentuz, hauek dira 10x10 webgunean erabiltzen direnak:

Iturri errelebanteak, ezin ukatu.

Teknologia eta garatzaileak

10x10 garatzeko Perl, MySQL, PHP eta Macromedia Flash erabili omen dituzte, hau da gehienbat software libreko teknologiak.

Eta garatzaileak Jonathan Harris of Number27 eta Italiako Benetton etxearekin zerikusia duen the FABRICA communication research center izan dira.

Massive Change

Eneko Astigarraga 2004/11/07 20:51

Massive Change The Future of Global Design Bruce Mau eta Toronto City College-rekin lotuta dagoen The Institute without Boundaries -en (Mugarik gabeko Institutua) proiektua da.

Eta zertan datza proiektua ? Bada, interesgarria iruditu zait, baina ez da erraza azaltzea:

  • erakusketa , The Vancouver Art Gallery-n 2005eko urtarrilerarte. Erakusketa Vancouver Art Galleryn ikus daiteke
  • irrati saioak, Toronto-ko Unibertsitatetik eginak. Mp3 formatoan elkarrizketa eta irrati saioen artxiboa dute, jaisteko moduan.
  • etorkizunari buruzko hitzaldi interesgarriak . Visionaries Speakers Series: Alvin Toffler, Andrew Zolli, ... ,
  • edo produktuak . Oso kuriosoa nola lotzen duten produktu arruntak, hori bai oso ondo diseinatutakoak, eta etorkizuneko joerak: biodibertsitatea, hiri hazkundea edo telefono mugikorren erabilera.

Liburua (a Manifesto for the Future of Global Design) dago eta filma egiteko asmoa dute, proiektua beste toki batzuetara eramateko nahia eta konpromezua (Toronto, Chicago,...) baina, beharbada, interesgarriena gai ezberdinei buruz egindako design economies izeneko hausnarketak dira.

Orohar, proiektua diseinuari buruzko hausnarketa da eta garrantzia handia ematen diote diseinuari aldaketak bultzatzen duen indar gisa eta elementu globalizatzaile gisa:

We explore paradigm-shifting events, ideas, and people, investigating the capacities and ethical dilemmas of design in such systems as manufacturing, transportation, urbanism, military, health, living, energy, markets, materials, image, and information.

Design has emerged as one of the world’s most important forces, even nature itself has fallen to the regime of design. Design has placed us at the beginning of an unprecedented period of human possibility where all economies and ecologies are becoming totally global, relational, and interconnected.

Tele - Immersioa

Eneko Astigarraga 2004/11/01 01:02


Argazkia CITRIS proiektua

Tele-immersioa ingurune birtual berean talde ezberdinen arteko elkarlana bideratzen duen teknologia da. Berkeley Unibertsitatean horretaz ikertzen duen Gizarte Interesaren aldeko Informazio Teknologiaren Ikerketarako Zentroa dago: the Center for Information Technology Research in the Interest of Society, CITRIS

Eta CITRIS ikerkuntza zentroko talde ezberdinek aipatutako Tele-immersion teknologia garatzen eta lantzen ari dira. Hau da, denbora errealean irudian laburtzen diren hiru pausu egiten dira: objetu baten irudiak hartzen dira 48 kamara ezberdinekin; sare batera bidaltzen dira irudi horiek; mundu birtual batean sartu eta landu egiten dira irudi horiek.

Esate baterako, Campus ezberdinetako ikasle eta irakasleek birtualki bildu daitezke eta bisitatu zuzenean antzinako Sizilia, Grezia edo Erromako toki ezagunak.

Baina, teknologia honek balio dezake ez bakarrik ikerkuntza edo eztabaida zientifikoentzat. Teknologia honen bitartez etorkizunean, esate baterako, erizain batek diabetisak jota daukan gaixoari insulina txertoa nola ipini erakutsi diezaioke. Edo bilera birtualak egiteko, edo ... Baina, noski, horretarako kapazitate handiko sarea behar dugu.

CITRIS TELE-IMMERSION PROJECT ekimenari buruzko informazioa hemen

Bestalde, irailean Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako Enpresa Internetera Konektatzearen Ebazpenak: Oraina eta Etorkizuna jardunaldian CSIC, Centro Superior de Investigaciones Cientificas delakoaren Victor Castelo ikerlariak, Internet de Nueva Generacion. INTERNET 2, GEANT ponentzian gaiari buruz hitz egin zuen.


Irudia, CSIC-eko Victor Castelo. University of North Carolina delakotik hartua

Castelo-k CITRIS zentruan aipatzen dituzten antzerako adibideak ipini zituen, gaur egun Global Terabit Research Network, Abilene edo Geant bezalako sareak erabiliz, Internet bidez egin daitezkenak: mikroskopioak munduaren punta batetik bestera manejatu, errealitate birtuala internet bidez, gazteleraz teleinmersion izendatzen zuena, tele-operazioak, etabar.


Irudia, CSIC-eko Victor Castelo.

Gaur egun, unibertsitateek eta ikerketa zentroek ikerkuntzarako garatzen ari diren internet sare horren bitartez egin daitezke horrelako gauzak.

Baina, argi dago sareen kapazitatea gehitzen doala eten gabe eta era berean komunikazioen kostoa jaisten dela. Ikerkuntzarako Internet sare berriek horretara doaz, sare arruntak ere bai, baina seguruenez urteak pasatu beharko dira maila horretako sareak enpresa, erakunde edo hiritarren artean ohizkoak eta erabilgarriak bihurtu arte.

Europako ekimenei buruz gehiago jakiteko the eInfrastructures initiative in Europe: http://www.einfrastructures.org ataria bisita daiteke.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako jardunaldiaren dokumentazio guztia eskuragarri ipini du. Eskertzekoa.

Musika Industria

Eneko Astigarraga 2004/10/29 07:20

Ez naiz bereziki musika zalea, baina bazter guztietan entzuten dugu Internet eta musika, top-mantak, pirateoa eta antzerako gaiei buruzko eztabaidak. Eztabaida gehienak bezala, ekonomia eta enpresa inguruko ikerketetan eta aldizkari "serioetan" gaia plazaratzen ari da.

Horregatik, azken boladan Musika eta Internet inguruko eztabaida eta Musika industriako negozio ereduen aldaketak jasotzen duen The Economist aldizkari famatuaren The music industry. Music's brighter future artikulua aipatu behar dagoela uste dut.


Argazkia: The Economist

Argi dago, dio The Economist-ek, Internet zoragarria izango dela musika erosleentzat, baina gaur egun musika merkatua dominatzen duten makro-diskoetxeentzat mehatsu handia da.

Internet Federation of the Phonographic Industry delakoaren datuen arabera, lau enpresen artean, Universal, Sony/BMG, Warner eta EMI, merkatuaren %75a baino gehiago kontrolatzen dute (AEB-n eta Europan %80a baino gehiago) eta diskoetxe independiente guztien artean gainontzeko %25a banatzen dira.

Aipatutako makro-etxeek ez dute, orain arte, Interneterekin ezer jakin nahi, ohizko negozio ereduari eutsi nahi izan diote, baina musika salmentak %20a jaitsi dira 1999 eta 2003 urteen artean.

Azken boladan, pleitu, eztabaidak eta ipini dituzten oztopoei esker, badirudi salmenten etengabeko jaitsiera gelditu egin dela eta, era berean, badirudi Internetetik doan jaitsitako kopia kopurua jaitsi egin dela ere.

Gauzak aldatzen doaz Musika industrian

Dena den The Economist aldizkariak dioenez, diskoetxe handien Internetekiko joera aldatu egin da, batez ere aintzindari izan zen Appleren iTunes eta Ipod-ei esker, makro-diskoetxeetako direktiboek Internetetik jaitsitako musika ordaindu egingo dela uste omen dutelako (naiz eta merkatu osoaren %5a baino ez izan orain)

Beraz, gauzak aldatzen doaz. Ohizko negozio ereduan diskoetxe handiek:

  • ekonomia eskalaren abantailak zituzten,
  • artista askoren eskubideak,
  • behin eta berriz berrargitara daitezkeen katalogo handiak,
  • irratiekiko hartu eman handia (edo kontrola: New York-eko Eliot Spitzer fiskalak eskupekoak ote dauden ikertzen ari da),
  • musika inguruko kanal osagarrien kontrol ia osoa: CD banaketa, promozioak, zinema, iragarkiak eta publizitatea, zuzeneko musika birak eta abar.

Internet: musika disko-etxeen estrategia eta negozio eredu aldaketa

Internetek alda ditzake erabat aipatutako kanal osagarri horiek eta diskoetxe independientek edo artistek bere kabuz, handiek bezain erraz edo sail dute internet bidezko akzeso hori.

Normalean, musika industrian, diskoetxe txikiek askoz azkarragoak eta berritzaileak dira eta, ondorioz, handien ohizko estrategia independiente eta txikiak erostea, jatea edo irenstea zen.

IMPALA independienteen elkarte komertzialaren arabera, lau handien salmenten %65a duela 18 hilebete independiente batekin sinatu zuten artistetatik dator. Lehenago ere, independiente hauekin, indies hauekin, sinatu zuten Bob Marley, U2, Pink Floyd, Janet Jackson, Elvis Presley edo beste askok, lehen aldian.

Dena den, disketxe handiek ez omen daude, lehen bezain beste, diskoetxe txikien erosketa estrategia honen alde eta The Economist-aren arabera, etorkizunari begira hurrengo hamarkadarako handien estrategia arrisku teknologiko gehiago eta kreatibitate gehiagorekin jokatzean legoke.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.