Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Tele - Immersioa

Tele - Immersioa

Eneko Astigarraga 2004/11/01 01:02


Argazkia CITRIS proiektua

Tele-immersioa ingurune birtual berean talde ezberdinen arteko elkarlana bideratzen duen teknologia da. Berkeley Unibertsitatean horretaz ikertzen duen Gizarte Interesaren aldeko Informazio Teknologiaren Ikerketarako Zentroa dago: the Center for Information Technology Research in the Interest of Society, CITRIS

Eta CITRIS ikerkuntza zentroko talde ezberdinek aipatutako Tele-immersion teknologia garatzen eta lantzen ari dira. Hau da, denbora errealean irudian laburtzen diren hiru pausu egiten dira: objetu baten irudiak hartzen dira 48 kamara ezberdinekin; sare batera bidaltzen dira irudi horiek; mundu birtual batean sartu eta landu egiten dira irudi horiek.

Esate baterako, Campus ezberdinetako ikasle eta irakasleek birtualki bildu daitezke eta bisitatu zuzenean antzinako Sizilia, Grezia edo Erromako toki ezagunak.

Baina, teknologia honek balio dezake ez bakarrik ikerkuntza edo eztabaida zientifikoentzat. Teknologia honen bitartez etorkizunean, esate baterako, erizain batek diabetisak jota daukan gaixoari insulina txertoa nola ipini erakutsi diezaioke. Edo bilera birtualak egiteko, edo ... Baina, noski, horretarako kapazitate handiko sarea behar dugu.

CITRIS TELE-IMMERSION PROJECT ekimenari buruzko informazioa hemen

Bestalde, irailean Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako Enpresa Internetera Konektatzearen Ebazpenak: Oraina eta Etorkizuna jardunaldian CSIC, Centro Superior de Investigaciones Cientificas delakoaren Victor Castelo ikerlariak, Internet de Nueva Generacion. INTERNET 2, GEANT ponentzian gaiari buruz hitz egin zuen.


Irudia, CSIC-eko Victor Castelo. University of North Carolina delakotik hartua

Castelo-k CITRIS zentruan aipatzen dituzten antzerako adibideak ipini zituen, gaur egun Global Terabit Research Network, Abilene edo Geant bezalako sareak erabiliz, Internet bidez egin daitezkenak: mikroskopioak munduaren punta batetik bestera manejatu, errealitate birtuala internet bidez, gazteleraz teleinmersion izendatzen zuena, tele-operazioak, etabar.


Irudia, CSIC-eko Victor Castelo.

Gaur egun, unibertsitateek eta ikerketa zentroek ikerkuntzarako garatzen ari diren internet sare horren bitartez egin daitezke horrelako gauzak.

Baina, argi dago sareen kapazitatea gehitzen doala eten gabe eta era berean komunikazioen kostoa jaisten dela. Ikerkuntzarako Internet sare berriek horretara doaz, sare arruntak ere bai, baina seguruenez urteak pasatu beharko dira maila horretako sareak enpresa, erakunde edo hiritarren artean ohizkoak eta erabilgarriak bihurtu arte.

Europako ekimenei buruz gehiago jakiteko the eInfrastructures initiative in Europe: http://www.einfrastructures.org ataria bisita daiteke.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako jardunaldiaren dokumentazio guztia eskuragarri ipini du. Eskertzekoa.

etiketak: Prospektiba, Berriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.