Fakoiak
Gaucho bat ezin da imajinau be egiñ kutxillo fakoi barik. Esaten dan modura: "animalixa hiltzeko, haren okelia jateko, bere burua babesteko, herreminttak egitteko nahiz bizarra kentzeko..."botan, gerrixan edo beste edonun erabilliko dau, beti kertena eskumako eskutik hurre. Eta ez bakarrik antxiñako unai nomadiak: baitta gaur egunian lurrakin kontaktuan bizi dan edozein gizonek be. Argentinan ibilli nintzanian behintzat, batzukin eta bestiekin bazkaldu, eta beti errepikatzen zan errituala: mahaixan jarri eta... ttak, han etaratzen zeben altzairuzko labaña plater ondora. Gizonezko nagusiñak behintzat bai: ¡ez emon hari beste kubiertorik okela erria jateko!
Argazkiak.org | Eskuak © cc-by-sa: txikillana
Argazkikuak amama Isabelen lehengusuak dira: "Chiquito" eta "Pirucho" Berasueta. Hárek azaldu zesten zer zan ha -nik galdetu nebalako, bestela ezebe-, baitta erretraturako erakutsi be. Labañak eurak besain ikusgarrixak dira euren eskuak. Zelan zaindu bihar zan be erakutsi zesten, eta handik ekarri neban fakoia -zelan ez- ondo erabiltzen saiatzen naiz. ¡Ez da erreza, hamen okelia jateko dakagun formiakin!
Argazkiak.org | Chiquitonian © cc-by-sa: txikillana
The Organization zure zerbitzura
Sasoi bateko klandestinidadetik, armarixotik kanpora urten dabe gure mutxatxuak. Seguraski Luistxo Fernandezen "Kontaktua" irakorri eta gero konturatuko ziran, kontizu, Informaziñuan Gizartian "in" egoteko ez dabela lehengo sistemak balixo.
Hara Bratislavako kalian daken bulegotxua, odol barrixa erreklutatzeko aproposa.
Argazkiak.org | ETA-ko Ekialdeko bulegua © cc-by-sa: txikillana
Euren produktua be, nunnahi saltzen dabe.
Argazkiak.org | ETA-ko sekadoriak © cc-by-sa: txikillana
Eta Atlantikoko bestekaldian be, Buenos Airesen beste sukursala topau neban. Entzunda nekan bai, diasporako euskaldunak bildur barik agertzen zirala burruka armauan alde, baiña sekula halakorik!
Argazkiak.org | Atencion al Cliente © cc-by-sa: txikillana
More cake

Entzuizu hamentxe saiuori.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Bahiketak, manifak eta kontramanifak
Orduko prentsa errekortia
.
Argazkiak.org | Kontramanifak © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Manifa © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Kontramanifa © cc-by-sa: txikillana
Eta oin zer?
Gorotzen hautsa, egun batean...
Argazkiak.org | Erdi-erdixan © cc-by-sa: txikillana
Entzuizu hamentxe saiuori.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Azpimarra 2010-VII-9
Trepa baten erretratua

Batzutan gustatzen jata liburu bat itsu-itsuka hartu eta haginka egittia. Oinguan, Benjamin Disraeli izeneko morroi guztiz ezezagun baten biografixia: ¿zer zan politiko, aktore edo pioia? Lehelengua. Liburua hastiakin batera, trepa ridikulo eta atorrante horren historixia oso erakargarrixa egin jata, nere lagun baten erretrato ixa perfektua. Bere motorrak: anbiziño eta podere gose hutsa. Eurak asetzeko topatzen dittuan bidiak: liburuak idaztia, eta politikan sartzia. Beti be, bihar fisikorik egin barik. Gerora, azken bide honetan urte batzu emon eta gero, morbua alde batera geratu jata eta interes historikua ixotu. “Aro victorianuari” izena emondako Victoria erregiña ezagutu dot azkenian. “Zapatu ingles” famosua ezarri zeban gobernuan parte izan zan Dizzi. 1880 inguruko argazki geopolitiko politta agertzen da liburuan: koloniak, Errusia, Bismarck... Eta Disraelin azken urtietako ikasgai zaharra: egittura politiko zaharrak (urte háretako inperio britainiarra) ezin dirala aldatu, bakarrik erreformau. Zaldikume bigurrixendako aholku kontserbadoria.
Neguko egun haizetsu batez
Mezo Bigarrena: itzuleria
Ahaztura honi amaitzeko trazia hartzen detsat, zorixonez. Oin dala urte gitxi Javier Vizcaino lagunak -beti txikixen alde- saio bat eskindu zetsan Mezo Bigarrena algortarrari (benetako izenez Jose Luis Ugarte Mezo edo Mezo Ugarte, ez nago seguro). Ezin izan neban entzun, baiña jakitzia bera balsamo baten modura hartu neban. Gaur bai entzun dot, ostera, Algortako Koska Irratiko "Munduko sustraiak" saio bikaiñan ale bat. Mezo Bigarrenari oso-osorik eskinduta. Fabian Cabrera argentinarrari elkarrizketa luze baten, ezagutzen ez nittuan hainbeste kontu esatiaz gain, neretako barrixak ziran kantu asko ipiñi dittuez. Oso emozionantia izan da neretako. Hamen entzun zeinkie saio hori.
Argazkiak.org | Mezo Bigarrena © cc-by-sa: txikillana
Oin dala urte batzu interneten ez zan ezer agertzen beran gaiñian: ez irudirik, ez informaziñorik... Aro analogikoko relikia bat izanda, eskaneautako cassette baten azal inkietantia eta hiru-lau kantu baiño ez gerabixazen lagunartian. Gaur aprobia eginda, ostera... ¡zelako poza! Badirudi Algortako punki zaharra berpizten diharduala. Esate baterako:
- Hamentxe, bere disko bixak jaitsi leikez.
- Hamentxe, topau doten artikulorik onena (Pagina12 izperringian).
Igual batzundako bihar gogorregixa izango da. Eurendako, hamen muestrako kantua klik bakarrian:







