A cock
Si yo canto es por tí, Locomia

Entzuizu hamentxe saiuori.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Huinca onal
Oin dala gitxi entzun neban zeozer –ez dakitt ondo zer-, ez naiz akordatzen zehazki nun. Ederto beraz.
Baiña, azken fiñian, esaten zebana hau zan: maputxiak XXX herrixa balitzaz, beste zori batez ibilliko litzakezela. XXX horren lekuan, munduko elkartasuna jasotzeko kandidaturan arrakasta itzala lortutako herrixak ipiñi (antiglobi-buenrollítico bertsiñuan –zapatistak, saharauixak, etc- nahiz bertsiño ofizialistan –israeldarrak, esate baterako-). Maputxiak, ostera, ez dagoz modan. Hizkuntza arrarua dake, pizkat kakofonikua gure belarrixetara, eta euren arpegixak ez datoz bat Europako kanon estetikuakin...
Halan be, herri hau ausardixa eredua da: oin dala 100 urte eskas arte huincak (gizon zurixak) ezin izan zeben menderatu. Biharbada horrengaittik, beti sentitzen dot euren alde urtetzeko biharra, herri apal eta indartsu hori ezagutarazteko ahalegintxua egitteko gogua.
Asel Luzarraga be bihar horretan jardutiangaittik zapaltzen dihardue: ixa segurua dirudi Chiletik bialduko dabela azkenian. Hango agintarixak hala nahi dabe estrangulau nazioarteko elkartasuna: artaburuak...
"Huinca ona, blanco ladrón" diño kantu ezagun honek:
Eibar Ixuatik
Lau hartz kondenia betetzen
Patxi Andion (monografikua)

Entzuizu hamentxe saiuori.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Edurra
Lehelengo, Hondarbeltz. Berez Mutriku, nahiz eta Debako herrittik hurrago. Bertan, umetatik ezagutu neban eraikin eskeletua, zorixonez eraitsi zebena.
Argazkiak.org | Hondarbeltz © cc-by-sa: txikillana
Gero, Sasiolako komentu eta klaustruan ikuspegixa -berez Deban, baiña Astigarrabiko moltzo mediebalian-. Untzak jandako pareta ederrok ointxe dabiz konpontzen, azkenian.
Argazkiak.org | Sasiola © cc-by-sa: txikillana
Hamen, Debako zubi zaharran ikusten dirazen moilla eta palmeren irudi kuriosua. Berez Mutriku diraz, eta debarrendako "Urasandi" bada be, mutrikuarrendako "Urasamendi".
Argazkiak.org | Urasamendi © cc-by-sa: txikillana
Azken irudi honek ez daka ezer espezialik, baiña koloriak gustatzen jataz eta ze kristo, bloga neria da. Oizeko tontorretik behera gatoz.
Argazkiak.org | Oizetik Trabakura © cc-by-sa: txikillana
Aitor Egurenen argazkixak
Hamen agertzen da Aitor bera, erreminttiakin.
Hau da gehixen gustatzen jatana. Fotografuan abillezixia, eta aktore lan pizkat.
Eta hamen txotxoluana egitten, betiko moduan.
Perspektiba joko politta.
Saio horretan Ernesto be egon zan.
Beste egun baten Okamikako Bengoleara juan nintzan. Artian ola zaharra zihero abandonauta zeguan, eta ruinak erretratau nahi izan nittuan. Momentutxo baten Aitorrek nere kamaria hartu, eta argazki zoragarri hau ondu zeban.
Amaitzeko, artistian beste ikuspegi bat.
Kauterak Lekeittion
Argazkiak.org | Kautera © cc-by-sa: txikillana
Ba dago talde honen erreferentzia bat EKE-n webgunian, baiña ez dakitt ziberkanposantuko hondakin bat gehixago ez dan...
Hau entsaladia