Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Txakilletan

Oier Gorosabel 2010/10/16 21:50
1988 ingurua, kirol talde bateko gaztiak Eibarko taberna baten gagozak gu baiño taldekide nagusixaguekin. Halako baten nere pelukerua sartzen dok, gizon nagusixa ordurako, jubilatzeko gitxi, alaixa eta berbalduna. Gurekin barriketan geratu dok, eta tragua hartuta barriro joiak pelukerixara. Harek urtendakuan, guretako batek: “Ma-ri-cón!” jiñok poliki, modu zatarrian. Bere kautan baiña danok entzuteko moduan. Eta iribarria galdu barik, danok segidu juagu konbersaziñuakin.

http://www.loqueyotediga.net/UserFiles/1/Image/Seriales/50%20peliculas%20antes%20de%20morir/50pelisantesdemorirEspartacoLaurenceOlivierTonyCurtis.jpg

 

Etxakixat zertaz giharduan, ekipuaz eta entrenamentuetaz izango zuan, ahaztuta dakat. Haren berba ha gogoratzen juat bakarrik, danon aurrian pertsona ha iraintzeko apropos esandakua. Grabauta geratu jatak: batetik, gizon ha nere umetako pelukerua zalako eta, asko maitte ez baneban be –mutiko isilla ni, pelukero barritsuan autuak jarraitzeko ez oso zalia- etxeko moduan nekalakako. Eta bestetik, handik urte batzutara sorpresa makala ez nebalako hartu, komentarixo iraingarrixa egin zeban morroskua bera homosexuala zala jakin nebanian. Gauzak zelakuak dirazen gero.

 Gerora ikasi izan juat zergaittik daken ar batzu halako komentarixo gogorrak egitteko premiñia: normalian bere barruan gizonenganako joeria sentitzen dabelako izaten dok, eta honek eragindako panikuak hala jokatzera bultzatzen jittuk. Behiñ eta barriro ikusi izan doten gauzia izanda, onezkero maxima orakular bat emotera be ausartuko nintzakek: “Batek botatako komentarixo homofobikuen kopurua eta bere sexuko gizakixenganako dakan erakarpena, zuzenki proportzionalak izaten diraz”. Batzutan kasuak  benetan patetikuak izaten dittuk, “American beauty” pelikulan modu bikaiñian erretratau zebenan antzerakuak.

 Biharbada nere inguruko mutil ahoberuak kezkatuta geratuko ziran hau irakorri eta gero, bere buruan gaiñeko ikuspegi barri inkietantiakin. Lasai lagunak: erlaxatu eta begiratu zuen buruei zintzotasunez. Ez dago ezer hoberik norbere joerak onartzia baiño. Eta halan be dudiakin geratzen bazarie, errez-erreza da “algodoian aprobia” egittia: probau txakil tente ederra eta listo. ¡Erabagixak, hobe jenerua ikusi ta gero!

 Oharra: politikoki bape zuzena ez naizenez, uko egitten jetsat “homosexual” berbian ordez “homo/lesbo/trans” moltzua erabiltzera. Batetik zatarra dalako, eta bestetik ez dalako zuzena. Izan be, kasu honetan “homo-“ aurrizkixak ez jakak arra/emia kontzeptuakin zerikusirik (homo/femina), ezpada be eze berdin/desberdin esanguriakin baiño (homo/hetero).

Alperrik ez dok izan

Oier Gorosabel 2010/10/14 22:50
“Libertad y límites. Amor y respeto. Lo que los niños necesitan de nosotros”, Rebeca Wild.

Pozez berretsi jittuadaz lehendik intuiziñoz aplikatzen nittuazen arau batzu. Esate baterako, atentziño konszientia; edo joko representatibuetan parte ez hartzia (gogorik ez dakatenian); edo lekukotasun isilla; edo umiari bere limitiekin tope eta tope egitten lagatzia, ikasi deixan; edo mugak argi eta garbi ipintzia... Halan be, liburuan egitturiangaittik arriskua jagok norbere pentsakeriakin bat egitten datozen gauzak bakarrik kontuan hartzeko, ideia barrixak baztartuta. Pedagogia testuen ezaugarrixa emoten dok, baiña: dispertsiñua, kaosa itxuraz, astuna eta desatsegiña egitten jatana berez. Baiña agindua najetsan kontrarixiari irakorriko nebala, eta tira: leziño bat edo beste be etara juat behintzat. Ba najabik aprobia egitten, esate baterako: umian jolasa bapatian eten biharrian, aurreragotxuagotik abisatzia; edo olgetan ondiokan gitxiago dirijitzia; edo umian ulermenera egokittutako azalpenak –edo aginduak- baiño ez emotera... Eskola honetan proposatzen dan hezkuntza libre eredua balekua begittantzen jatak guztiz, baiña horren arduria eruango leuken pertsonian konpetentzian konfiantza osua biharko najeukek.

Beste kúrtiña bat gitxiago

Oier Gorosabel 2010/10/13 09:17
“Debarroko oasi liberala”, Gotzon Iparragirre.

 Debarroko Oasi Liberala

 

Erakunde batek emon leikian bekian dirua benetan ondo erabillitta dago, halako biharrak ekoizteko bada. Erosi nebanian pizkat atzeraka egitten zestan liburuak: totxo demasa da, politikian gaiñian, eta ixa irudi barik, dana letria. Baiña erronka pertsonal modura dakat, Eibarko historixiari buruz harrapatzen doten guztia irakortzia, eta beraz hor sartu neban irakorgaixen kolan.

 Amaitzen nabillen honetan, 180 gradutako iritzi aldaketia egin dot. Hasten dan momentutik amaittu arte, nere interesa mantendu dau liburuak. Beti da atsegiña gauzak deskubritzia, eta neretako oso argigarrixa izan da 1780 aldetik 1876rako tartian eibartarrak zertan zebizen ikustia. Neretako sasoi illun eta despertsonalizaua zan horretan, foko indartsu batekin sartzia lez izan da, izen-abizenekin eta eguneroko bizimoduan usaiñ indartsua hartuta. Izan be, sekulan ez neban irakorri halako historia libururik. Gotzonek azaltzen dabenangaittik, historiografia klase baten ezaugarrixa ei da “mikrohistoriak” aztertzia Historia panorama orokorra pinttatzeko. Hori erabilli dau hamen: artxibuak arakatu eta arakatu, gutunak, billera aktak eta beste milla papel eta informaziño soltietatik orduko Eibarren historixia harilkatu leike, izen-abizen konkretudun pertsonen ibilbidiak urtietan zihar aztertuta eta konklusiñuak etarata. Maiztegik Erdi Aroko liburua be artxibo lan garrantzitsua eginda idatzi bazeban be, guztiz modu diferentian egindako sintesisak dira, liburu bixak. Oso interesgarrixak, bakotxa bere estiluan.

 Herriko nere linea kronologikua badoia osatzen: oin dala urte gitxi 1880 aldian hasten zan nekixana (Toribio Etxeberria irakorritta). Gero, Maiztegin liburuakin XIV-XVI sigluak deskubridu nittuan (Egoko Jaunan sasoi nebulosuei kuku eginda, Erdi Aro Bajuan). Oiñ ostera, erdibideko urte batzu agertu jataz begi bistan, aittitta Akilino eta bere lagunen ibilbide politikuan aurrekari zuzenak hain zuzen be, idazliak hitzaurrian aittatzen daben lez.

Katanak gora

Oier Gorosabel 2010/10/11 23:15
Liu Xiaobo eta Pakean Nobel sari arbitrarixo hori, Frente de Liberacion de Judea eta Frente Judaico de Liberacion-en arteko demandak, Eudeleko sozialisten farola... "Ostran", Joana Falxa eta torturen egoera legala. Txapakumen zurizko platoan, Butanito eta Apokalipsiaren betiko Hiru Zaldunak egon gara, Asel Luzarraga ohoragarrixan konpainian.

 

Errealidade birtuala

Oier Gorosabel 2010/10/11 13:10
Momorro txiki bat sortzen (XIII)

 

Umian organismo fisiko birjiña izorratziaz gain (nagusixonakin parekatzeko), oso garrantzitsua da alderdi psikikua be ez ahaztutzia. Lehengunian, Markiñatik honako autobusian amama-illoba batzun aurreko asientuan tokau jatan, eta leziño politta emon zesten. Abots gozo eta apalezko konbertsaziñuan pasau zebezen biajiak irauten daben hogei miñittuak. Hobeto esanda: amandriak egin zeban berba denpora guztian, etenbako jarixuan. Berbak, esandako lez, maittakorrak ziran guztiz: “(..)Ikusten dozu behixa? Bai behi politta be. Han dago bere etxia. Eta etxian gora, mendixa. Bedar berde-berdiakin. Ene! Etxe politta hor. Eta gizona, atxurrakin biharrian. Zelako tomate ederrak, eh? Gure ortukuak lakotxiak. Eta hor basua. Eta zela ibitzen da aittitta basuan? Tra-tra-tra sasixak kentzen, ezta? Baaaai. Zeu be laster lagunduko detsatzu aittittari, ezta?(...)”. Eta segi eta segi eta segi, hogei miñittu. Paradan be hala topau nittuan, eta pentsatzekua da autobusetik jaitsi eta gero be segiduko zebela, batek daki noiz arte. Bere etxera alde egiñ arte igual.

 Orduan, hausnarkor (¡!) geratu nintzan. Etxerako bidian niñuan: zenbat dakagu, gero, gaztiok zaharrengandik ikasteko! Ume horrek, amandrian maittasun jarixuak ittota, ez zeban tautik be esan Markiñatik Lekeittiorako bidian. Aukerarik be ez zeban izan, egixa -amama hiru segunduan be ez zan isildu- baiña... izan izan baleu be, zer? txarto, ala? Zertarako erabilli garuna munduari zuzenian erreparatzeko, espikerra onduan izan bageinke errealidadia erretransmititzeko?

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Carlos Totorika jaun-andrearen eskutik...

Oier Gorosabel 2010/10/08 00:08
Extremeñuen kartela elebiz ikusi nebanian, poza hartu neban: "¡Joño! !Gauzak aldatzen doiazak ba!". Halan be, itzulpena irakorri nebanian... hori zan hori. Gaztelerazkua be ipiñi dot, bestela ixa eziñezkua da gauza batzu ulertzia. Batez be kartelan amaiera aldera (emoten dabenez, itzultzaillia nekatzen hasitta edo...).

Extremadurako VI Ferixa Itinerantia Urrixan izan barri da, Ermuan.

Kalearen taldearen teatro Guirigai-ren...

 

 

Orijinala, hobeto ulertze aldera

Jakuña, autu honek Euzkal Errian Euzkaras bilduman bere lekua merezi dau eta hantxe be ipiñi dot.

Entzun dotenez, hau da Carlos Totorikaguena alkatian arpegi barrixa:

http://1.bp.blogspot.com/_A9-I0uH_oS0/TBHcmqx_Z8I/AAAAAAAABgI/z1hyoWcvHUk/s1600/Baron+Ashler+-+Cromos+Panrico.jpg

 

Las Gobas

Oier Gorosabel 2010/10/04 23:30
1996 aldia izango zan ama hartu eta Trebiño aldera juan nintzanekua. VIII gizaldixan, Orientetik etorrittako errelijiño barri baten jarraitzailliak hasi ziran agertzen Euskalherrixan. Gaurko Faido, Fuidio, Laño eta beste herrixetako eremuetan orduko ermitta rupestre ederrak topau leikez.

 

Argazkiak.org | Las Gobas © cc-by-sa: txikillana

 

Labordeta euskeraz

Oier Gorosabel 2010/10/03 23:40
Aittitta maittagarrixa, kartzelako ordu illunetan guregaittik ahal hebana egitteko prest agertu hintzana. Ez haut sekulan ahaztuko.

http://www.culturamas.es/wp-content/uploads/2010/09/labordeta.jpg

Azken egunetan asko difundidu da kantu hau; batzuk Aragoneko ereserkitzat proposau dabe be. Bertsiño berezixa dozue hau: katalanezko eta euskerazko zatixekin, hain zuzen be.

Erremutan

Oier Gorosabel 2010/09/30 23:50
Antzarretako potiña Marea-Errotan izaten genduan urte osuan. Handik Ondartzabalera ekartzia zan lehelengo biharra. Arrantzalien artian, txaputxerua erretratatzeko makiñiakin. Hona Zakarin eskuak, arraunlarixanak; atzian Txakar. Bixak gaur egunian baiño ule gehitxuagokin.

 

Argazkiak.org | Eskuak II © cc-by-sa: txikillana

 

Barriro Euskal Te Despistan (Étebe Unon)

Oier Gorosabel 2010/09/29 23:18
Saio multitudinarixua: Mikel Izagirre, Joseba Barandiaran eta eibarnauta bixak (Rikardo Batelarixa, eta Oier Orakulua) Maddalenekin batera jakiña. Rosa Zufia Ñoñostiako zinemaldixaz. Gu gatobazkan "N"garren adierazpenaz, turnoko grebaz, politika pleno orokorraz, EAJ-Gobernu espainiarran arteko hojalatagintziaz...
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025