Oier Gorosabel
2011/03/31 10:31
“Veinte mil leguas de viaje submarino”, Jules Verne.

Hor ba, irakorri juat azkenian juan dan
100 urteko gaztetxuen abentura-liburu paradigmatikua. Veinte mil “lenguas” hau
nobela famosúa izanda be, oiñ arte ez najekan pasarte solterik be irakorritta; Nemo
kapittana eta Nautilus submarinuan izenak baiño ez najittuan ezagutzen. Liburu
eder eta mamintsua topau juat, karga zientifiko haundixakin, eta ediziño
honetako guztiak lez, grabau eta ohar interesantez beteta. Nautilus estetika
victoriarrezko mirari teknologiko erakargarrixa dok. Nemo kapittanan pertsonajia
barriz, misteriotsua eta melankolikua, bere tripulaziño
internazional-esperantistian aurrian erabateko protagonistia. Liburuan ez dok
guztiz azaltzen bere pentsakeria eta mundutik aparte bizitzeko arrazoiak; halan
be, pare bat pasarte motzetan sozialismua aittatzen dok modu esanguratsuan. Antza
danez, pertsonaje honen historixia hobeto azaltzen dok “La isla misteriosa”
nobelan, eta hori be irakorri biharko juagu ba.
Liburua irakorri ostian, Tagzanian
bidaiatzia etorri dok, berez faszinantia dan gauzia. Leku asko entzunda najittuan
(Hawai, Bahamas, Long Island, Fiji, Tahiti...) baiña ez nintzuan mapan
kokatzeko gai; oiñ sikieran ba jakixat ze zonatan billau. Halakuetan, beti
gogoratzen juat gure aitta zana: 40 hamarkadako Eibar frankista hartan, ume askoren
modura, liburu eta atlasak zittuan haren hegan iges egitteko modu
bakarrenetakua. ¡Zelan gustauko jakozen hari, gero, halako jostailluak!
Nautilusen biajia, mapa gaiñian.
Vingt mille lieues sous les mers map
Eta hamen, "Iñobez" kapittanan azken ibilbidia puntoz punto jarraittu heinke.
Oier Gorosabel
2011/03/29 10:45
Aste honetan, “google kulturako” gai rekurrente bat izan dogu saiuan: “Hassasin”-ak. Iran zaharrian oin dala 10 gizaldi bizi izan ziran sekta musulman misteriotsu honi buruzko argibidiak emongo doguz. Bertsiñuan jokuan, “People = shit” kantua emoten dogu euzkixa eta iratargixa besain desbardiñak dirazen Slipknot eta Richard Cheese-n bertsiñuetan.

Eta saio guztiak hamen
dakazuz entzuteko moduan.
Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala,
Eibarko
Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa
Sareko
podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Oier Gorosabel
2011/03/28 22:25
Joseba Barandiaran, Aintzane Bolinaga eta Ainhoa Larrañagakin. Kutxen bat egittiaz, Portugaleko debacle ekonomikuaz, "Sortu" legeztatziaz, erreskatietaz (21.20 Zierbenako itsas istripua eta espeleologia), Siriako iraultzak eta NATO, eta ostran Naiara Utiel, "Cuidadores" dokumentalaz.
Oier Gorosabel
2011/03/26 09:47
“Ekaitz aroa”, Joxe Iriarte “Bikila”

Liburuan lehelengo zatixa trepidantia dok,
ETAko sekuestrua, satorran asuntua, poliziakuen mobimenduak... euskal kakatzak, benetan be, thrillerrandako
ezinbesteko baldintzak jittuk eta gizon honek ba jakik zelan erabilli. Hortik
aurrerakuak, ostera, politika-fikziñua
dittuk, Bikilan optimismo kronikotik kutsauta, eta ritmua desagertziaz gain, etxataz
hain sinisgarrixak egiñ: EAJ-ko lehendakarixak ezker abertzaleko espiritu batek
poseidutakua emoten jok (“biolentzian monopoliua dakagunok be egitten doguz
gure pekatuak...” eta halakuak esanda); pertsonaje gehixenak katedratikuak emoten jittuek,
teorixa politikuaz berbetarakuan, filosofo klasikuen estiloko parrafada
dialogau luziekin; eta ETAzalien artian be ixa danak jarraittu biharreko bidian
dudetan jabizak, burruka armaua laga biharrian ixa-ixa, eta ortodoxixian
defendatzailliak faltan botatzen dittuk (españolisten aldetik ba dagozen moduan).
Oier Gorosabel
2011/03/23 23:22
Juan Carlos Egillorren kontura.
Komikizalia naiz. Nahiz eta E-gorren
onduan oso mailla apalian geratzen naizen, bizi osuan izan dot afiziño hau. Ez
dot, halan be, merkauan azken gorabeheren jarraipenik sekulan egiñ eta mundu
honetako deskubrimenduak modu erratikuan, kasualidade hutsez egin izan
dittudaz. Honen barruan, ez dot asko pentsau bihar gehixen-gehixen eragin naben
hiru marrazkilarixekin gogoratzeko.
Lusmore

Rober Garai

Eta, ume-umetako sasoittik Juan Carlos Egillor

Oier Gorosabel
2011/03/21 23:53
Atxurlari burutsu batek zirixa sartu detsa herriko abariari. Edo... zirixa sartu ez, guzurrik ez detsa esan-eta. ¡Baitta eskupeko ederra jaso be!
Entzun hamen ipoiña
.***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian
grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere
"Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik
eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli
dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910
inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu
eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2011/03/18 09:24
Umia jaixo eta gero auzoko atso guztiak ama barrixari egitten detsen bisittian konturako xelebrekerixia. Umiak zeiñen antza dakan-eta... politta dala bera-ta... ¡benetan dan edo ez dan asko ardura ez dabela, hala egixa!
Entzuizu hamentxe ipoiñori.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007
urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek
bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat
osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako
erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan
ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri
bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2011/03/16 22:14
Kherau folk taldia eta bere diskua ezagutu dogu, "Munduan ortozik". Bertsiñuen jokuan, klasiko bat: "Maritxu nora zoaz", Kherau eta Drindotsena. Josu Waliñon ipoiña, "Alburruna" izan da. Eta ahotsak.cometik auzolanan asuntua ekarri dogu Maria Pilar Larrañaga bergararran eskutik. Baitta Zaraitzuko eguberri kanta zaharra entzun be, Jose Landan abotsian.

Eta saio guztiak hamen
dakazuz entzuteko moduan.
Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala,
Eibarko
Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa
Sareko
podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Oier Gorosabel
2011/03/13 23:35
Ioar tabernia baiño pizkat gorago, Sabino Arana kale baztarrian, paisajismuan azken tendentzietako erakusgarri hau dago Lekeittion. Batek daki zelan allegauko ete zan horra... Baiña ale garaua da gero.

Argazkiak.org | Azelgia 1 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Azelgia 2 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Azelgia 3 © cc-by-sa: txikillana
Oier Gorosabel
2011/03/11 23:35
Gaurkuan, Patxitraperon puspillotxuan sartu gara; gero, marimatraka kritikatzaille baten ipoiña kontau dogu; eta bertsiñuan jokuan, Sandman pertsonaian harittik datozen lau kantu harilkatu entzun doguz: Metallica, Apocaliptica, Richard Cheese eta Andrew Sisters taldien ahotan.
*****
AITTITTA RADUGA irratsaiua; aktualidadiari insumisiñua.
Lekittoko Arrakala Irratijan (107.7 FM), ewastenero 8.00etan eta barijakuero 15.00etan.
Arrosa Sareko beste hainbat irratixetan, jangoikuak daki ze egun eta ordutan.
http://bitakora.arrosasarea.org/