Zeozer nahi badok... kontrakua egin
Kili-Koluak Ermuan egindako ikastaro harekin gogoratu nok behin eta barriro: Melodrama. XIX gizaldiko antzerki klabia, gaur egunian gehixenbat ziniangaittik ezagutzen dana. Gogoratzen dittudazen arauak: etenbako begiradak Pariseko Populuari (antzokiko “oillatokira”); tristura begixetan baiña irribarria ezpaiñetan (herixotzako momentuan batez be)... Hortaz gain, liburu gitxittan ikusi doten autorepresiño mallia topau juat hamen: pertsonai nagusi guztiak bere goguen kontra burrukan bizi dittuk, halako autozigor ariketa zoruan: gustoko pertsoniangana jo biharrian, bakardadia eta gabezixia aukeratzen juek (beste batekin enrollatzen ez diranian, penitentzia modura)... Zenbat kalte egin daben, gero, judu-kristauen herentzia txarrenetako honek.
Idazliak indar haundiña sentimentuen zurrunbillo horretan jartzen jok. Zoritxarrez. Izan be, eziñezko maittasunen zorabixo horretan, etxok asko sakontzen neri gehixen interesatzen jatan arluan: Argentinako basarrittarren bizimoduan, hots, gure aittitta Hilario eta Bautista moduko bakeanuen bizimoduan. Zentzu horretan, askoz be gehixago gustau jataan Desierto de Piedra.
Benetan txarto zahartu dan nobelia dok hau.