Victoriartasunak ez zeban literatura osua itto, antza
Pago enbor haundixa lez, irakorketian interesa luzaruan eta intentsidade onian mantentzen daben liburua. Ez neban uste prologo horren ostian (liburuko gauza gehixenak, dokumentuetan baiño, idazlian irudimenian oiñarritzen dirazela esanda) baiña nahikua konsistentia begittandu jata. Izan be, oin dala 4000 urteko historian hutsune asko dagoz, eta zer esan XIX gizaldixan; nobelia osatzeko, derrigorrez irudimenakin bardindu bihar (baiña hori gaur eguneko nobela historikuan bebai).
Gustau jata, halan be, liburuan planteamendua: onen eta gaiztuen arteko mugia ez dago garbi, antxiñako liburuetan besain argi ez behintzat (“Los últimos días de Pompeya” liburuko supervillano naifak goguan). Ezagun da Polonia aldian idazliak estun biktoriarretatik libre zebizela.
Anekdotetatik aparte, sekulan etxuat izan Nilo ibarreko zibilizaziño zaharra ondo ezagutzeko kilikilixa –urriñegi geratzen jata nunbaitt-. Halan be, garrantzitsua izan zala ulertzen dot eta, entretenimenduan atxakixan, liburu honek haxe ulertzen hasteko atarixan ipiñi nau. Zalantza barik, interesa gehixen ixotu destana Laberintuan kontuak izan dira, batez be 2008 urtian aurkikuntza esanguratsuak egin diralako (nahiz eta indusketak etenda egon, David Bisbalen eta arkeologia zalion zoritxarrerako).
Oiñ arte egipziuei buruz nekixan bakarra hauxe zan, gitxi gora behera.