Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Los ultimos dias de Pompeya

Los ultimos dias de Pompeya

orakulua 2006/09/12 23:16

Liburu honetako hizkuntzia (edo gitxienez, gaztelerazko itzulpena) korapillotsuegia dok nere gusto eta ahalmenetarako. Deskribapenetan galdu egitten dok Edward Bulwer-Lytton, emoten jok idazliari gehixago ardura detzala florituren eta metaforen “edertasuna”, transmitidu gura daben mezua baiño.

Beste gauza bat etxatana gustatzen (hau itzultzaillien errua): gorroto dot olerkixak gaztelerara errima eta guzti itzultzia. ¿Larramendik bere soneto harekin egindakua? Ba haxe. Eta liburu honetan, takian potian agertzen dittuk bertsuak, 40ko hamarkadako idazle espainiarren molde engolatuetan kaltzadorez sartuta.

Idazkeran be, ezin juat burutik kendu idazlian irudikapena: aberats jaixo eta bizi izandako dandy bat; moral victoriarran ordezkari fidela, bere topiko guztiekin (emakume ideala: argixa, ausarta, baiña era berian “bere lekuan” eta apalik egoten dakixana; gizon aberats guapo eta noblia, ohoria baiño ez daukana buruan...). Estamentuen defentsan garbi lerrokatzen dok idazlia, naturalezako irizpidiekin gaiñera (fisionomiak -arraziak- baldintzatzen dau pertsonian izaera, pasiño eta noblezia...). Bueno: ederra pajarua genduan Edward hau. Hain zuzen be, bere pertsonajien artian hain da txirriantia “maittasun galante” hori eze, e’ninduke harrittuko Edwardek emakumezko “picardias” batekin ipurdixan zigorkadak jasotzia gustuko zebala jakitziak. Victoriarrak...

Idazlian gainian zeozer gehixago jakin nahixan, internetera jo dot. Eta hara nun topatu naizen gauza kurioso batekin: ba ei jagok idazle zertamen bat “bere izenakin”: http://www.bulwer-lytton.com/ , idazkera estilo txarrena saritzeko. Honekin dana esaten dot.

Liburuan pasarte aspergarrixenak, duda barik, Glauco-Ione bikote zoriontsua eta Nidia-Arbaces euren pretendiente frustratuen arteko cuadrangulo amorosua eratzen danekuak dira. Hamen be, maittasun galantian topiko nekagarrixak nagusitzen dittuk: pertsonaje onak, euren maittian usaiñakin eta irribarriakin asetzen dittuk eta etxuek gehixago bihar zoriontsu izateko. Korputzeko plazerrak ¡oi korputzeko plazerrak! hori Pompeiako lujuria-gunietan gabia pasatzen daben gaiztuen gauzia baiño ez dittuk. Eta gizonezkuak, jakiña: andrazkuak nahikua okupatuta jagozak apaingarrixak aukeratzen eta nobixo dirudunen billa, ixa-ixa hori baiño ez dabe egitten-eta nobela hontan.

Narradorian papel omnipresentiak be, azkenian, pizkat gogaittu egitten jok: era nahikua pedantian, denpora guztian ekartzen jezkuk gaur egungo (XIX mendeko) adibidiak, Pompeiako bizimodua deskribatzerako orduan. Adibidez: “Pompeiako kalietan halako eta halako denda klasiak ikusten ziran, gaur egun London edo Parisen ikusten diran modura”, edo “Erromatarrak kiñu asko egitten zittuen eskuekin, gaur egungo italianuen modura”. Era honetan, nekez murgildu laeikek irakorlia sasoi historiko hartan.

Ulertzen juat bebai, Ivanhoeko Walter Scotteri legez gertatuko jakola Bulwer-Lytton honi: XIX mendian iñor gitxik izango juan interesa harri zaharretan (nahikua bihar bizirauten) eta hasibarrixa zan arkeológixía lau aberatsen denporapasia baiño ez zan izango. Horretara, morroi hau Pompeiako ruinetara juan zanian (1750 aldian deskubridu ziran) imajinaziñua jo-ta-disparatu egingo jakon, eta... Normala, neuri be hala gertatuko jatan seguru. Induljentzia pizkat beraz, Edwardekin.

Idazteko forma honekin beste gauza bat be etxatak gustatzen. Narradoria omnipresentia dok, bai: baiña ez dok kapaza kontestuak eta akziñuak azaltzeko. Hori biharrian, pertsonaiak eurak jartzen jittuk amaittueziñezko parrafada deskriptibuak botatzen. Adibidez, espektadore biren arteko berbak anfiteatroko gradan gladiádoriei begira: “Bien; nueve sestercios contra tres. “¡Qué! Se para Lidón y trata de cobrar aliento. ¡Por vida de...! ¡Ya está en tierra! ¡No, calla, se ha vuelto a levantar! ¡Bravo, Lidón! Tetraidas está animado..., mucho se ríe...; ya se arroja sobre él”, hau da, partidua retransmititzen legez.

Idazlia hain dok puritanua ze, protagonisten gaiztakerixen gaiñian dabillenian ez dittuk azaltzen: erromatarren orgia eta promiskuidade hain ezagunak “gauza lizun” modura izendatu eta milla eufemismokin sahiesten dittu, eta halan sekulan ez dakigu zegaittik eskandalizatzen zan Nidia itsu birtuosua Burbo ostalarixan parrandetan zerbitzari zebixanian. Eta parrandero kuadrilla barruan dagoan “afeminatua” (¿Lepido?) aittatzen dabenian... ¡Jesus, Maria eta Jose! Beste sexu gauzen gaiñian baiño igeskorragua agertzen dok, eta gai hori Buwer-Lyttonendako “yuyu” zala ezagun da. ¡Ai victorianuak...! Nahi-ta-ezin... gero bizitza pribatuan “txarrenak”.

Kristauen gauziakin be pelma xamarra dok idazlia. Sasoi hartan (I. mendia) sekta oso minoritarixua izango zuan errelijiño hau Erroman. Baiña idazliak kaltzadoriakin sartu gura jezkuk gaixa, eta halan Ionen neba Apecidesek, Isis jainkosian abadia dana, kristau talde ilegal batekin kontaktatu eta konbertidu egitten dok, eta hori dok Bulwer-Lyttonek erabiltzen daben atxekixia “paganismuan” zentzurik eza eta kristautasunan aintzak kantatzeko, ezelako disimulo barik. Behiñ eta barriro.

Txirula eta txilibituen artian (between whistles & flutes), hala pasatzen dok liburu erdixa eta egixa esan, benetan astuna egin jatak (beste liburu bi amaittu jittuadaz, honekin hasi nintzanetik). Baiña deskribapen astunen ostian... akziñua hasten dok. Liburuan erdittik aurrera, majo bizittu dok gauzia; kulebroian errekurtsuak erabiltzen dittuk idazliak, gaur egunetik begira konbentzional xamarrak, baiña balekuak: kontua dok, abixaria hartu dotela eta azkenian engantxatu egin naizela, eta gustora ibilli naizela irakortzen. Horixe dok printzipala. Desenlazia, tira, nahikua melodramatikua eta “happy end” gazi-gozo txirriante batekin da, baiña XIX mendeko nobela batian ezin dok besterik eskatu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024