Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Umemokoak

Umemokoak

Oier Gorosabel 2018/03/19 23:16
Oraintsu arte, nolabait amorrarazten ninduten ez-haur-ez-heldu diren pertsona horiek, haien gorputz kankailu dorpeekin, ahots modulagaitzekin, catinga usainarekin, kezka metafisikoekin...
Umemokoak

Untzagan pipak jaten egon zeikiazen gaztetxo bi.

Badira pertsona batzuk, zer gustuko duten baino, zer gorroto dutenarekin definitzen direnak. Horrelako haterretako bat naiz ni -ez naute alferrik eibarnauta lagunek Ogrosabel deitzen-, eta erretxinamendu horren adibidetzat har daiteke duela urte batzuk nire blog-orakulutik botatako idazkia, zeinak “Nerabeak gorroto” izena zuen.

Eta bai: oraintsu arte, nolabait amorrarazten ninduten ez-haur-ez-heldu diren pertsona horiek, haien gorputz kankailu dorpeekin, ahots modulagaitzekin, catinga usainarekin, kezka metafisikoekin... beno, ez naiz haien nolakotasun eskas guztiak zerrendatzen hasiko. Izan ere, gaurko idazki honetan hura emendatzera bainator; arrazoi praktikoak daude, alde batetik –neure haurrak nerabezarorako bidean daude- baina hori baino sakonagoak ere bai.

Duela urte batzuk Espainiako Gerra Zibilaren arrastoak ikertzen hasi nintzen, Markina-Xemein inguruan. Artean memoria historikoaren asuntoa ez zegoen orain bezain garatua, eta gauza askorekin jabetu nintzen; besteak beste, estatu kolpearen porrotaren ondorioz gerra luzatu zenean, gero eta jende gazteagoa mobilizatu beharra izan zela. Horretara, gure mendietan elkar hiltzen ibili ziren batailoietako kideak 18, 17, batzuetan 16 urteko gazteak izan zirela. Zuri eta beltzezko argazkietan denak zaharragoak ematen dute, are gehiago granadak gerrikoan eta aurpegia lokatzez eta bolbora-hautsez zikina dutenean: baina haien begiradei ondo erreparatu ezkero, oraindik galdu gabeko inozentzia ikus daiteke. Horrek benetan hunkitu ninduen. Plazako eserlekuetan pipak jaten egoteko adina zuten, baina nagusien munduko esperientzia gogorrenak bizitzera bultzatuak izan ziren. Haietako askoren hezurrak dira mendietan ateratzen ari direnak, trintxeretan edo bonba-zuloetan lurperatuta.

Azkenaldian, ostera, lubakiak nik baino hobeto diharduen jendearen eskuetan utzi ditut; eta euskal espeleologiaren historiarekin nabil buru-belarri. Hor oraindik gazteagoak aurkitu ditut, benetako nerabeak. Harritua ikusi dut EH-ko speleo esplorazio garrantzitsuenak –leize sakonenak, arriskutsuenak- askotan 17, 15, batzuetan 13 urtetako umemokoek egin izan zituztela. Baliabide teknikoen eta diruaren falta, ilusioarekin eta adorearekin ordezkatu zuten; eta gaur egunean lurpeko ondarea ezagutarazten gabiltzanok –helduak, gehienetan- haiek hasitakoaren jarraitzaileak gara. Honekin, definitiboki isildu dira nire hater kritikak, eta agur eta ohore egitea baino ez zait geratzen.

Esan behar dut, gainera, ikastetxe munduan berriro sartu naizenetik –gure umeen kontura, hau ere-, sorpresa ona hartu dudala. Azalpen pedagogiko astunetan sartu barik, adibide grafiko bat jar dezadan: iaz, nire aurrean, 12 bat urteko neska bati karpeta, plumierra eta gauza guztiak lurrera erori zitzaizkion. Ni haurra nintzenean, horrek bere lagunen txantxa eta irri gaiztoak ekarriko zituzkeen automatikoki; hemen, ostera, laster baten 3 edo 4 lagun hurreratu zitzaizkion laguntzera, eta 2 minuturen buruan dena jasoa zuten, eta ikastetxera elkarrekin sartu ziren. Bai: definitiboki adiskidetu naiz nerabeekin.

Talaiatik saiorako (Info7 Irratixa), 2018ko epaillan 19xa.

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2018/03/21 08:58
Antzerakua pasau jatak neri be. Hainbat urtez nahiko ikuspegi ezkorra euki ostian ("gaur egungo hónek gaztiok..."), berradiskidetu egin nok azkenaldixan. Seguru asko, neriak be honezkero nerabe diralako, eta horrek ikuspegi errealagua emon destalako. Nerabezaruak daukazen ezaugarri eta "arazo" guztien albuan, esango neuke, oso har eta salbuespenak salbuespen, pertsonalidade haundiko belaunaldi bat dirala, autonomixa izugarrikuak, antolatzen dakixenak eta euren helburuengaittik burrukan eitteko prest dagozenak, 12-14 urtekin feminismua, bardintasuna eta ekologismua nahiko landuta dakezenak eta bullyinga arazo moduan hartzen dabenak (eta ez kirol nazional, gure sasoian moduan), lotsa gitxikuak, jende aurrian berba eitteko gaittasuna garatu dabenak, arazo gehixeneri aurre eitteko gu baiño prestatuaguak, eta ez bereziki alper eta ganorabakuak (gurasuak askotan pentsatzen dogun moduan).

Ez dirala gure belaunaldixa modokuak? Jakina, premiñarik bez. Erantzun txarrak emoten deskuezela? Ba, bai; goixan aittatutako beste ezaugarrixen ondorixuak (autonomixa gaittasun haundixago horren albo-kaltiak). Baina otsan-otsanak nahi dittugu?

Egixa da kasu askotan oso "azaleko" dirana, Instagramera eta ispilura begira bizi diranak; eta, esango neuke, frustraziñorako ez dagozela prestatuta (eta hau bai izan leike handikap bat), baina neu, behintzat, berradiskidetu naiz belaunaldi barrixakin ;)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024