Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Nerabeak gorroto

Nerabeak gorroto

orakulua 2004/08/14 15:35

Nerabeak gorroto jittuadaz. Bai, ba jakixat ni be umia izan nintzuala, eta iñork jasan behar izan ninduana, ta... baina horrek ez jaukak zer ikusirik, nik be eragingo najuan nagusiren batengan gorrotua eta.

Umiak ez jittuadaz hainbeste gorroto. Zati bat bai: kasketak, kapritxuak, txantajiak, kontrakua egitteko zaletasuna... baina egixa esan, ba jaukek momentu onak be. Baina nerabetzaruan usteze aittatutako alderdi txarrak nagusitzen jakela umiei, eta ez hori bakarrik, baitta barrixak gehittu be: galderei ez erantzuteko zaletasuna, diskusio txikixetatik melodramak egittia, mundu guztia norbere kontra konfabulatu dala uste izatia... Hau izakera kontua noski; honi gehittu biharko detzagu aldaketa fisikuen ondorixuak: boza lodittu eta indar fisikua haundittu egitten jakek, baina ondiok ez dakixenez kontrolatzen, orru gogaikarrixak eta torpetasunez betetako mobimenduak egitten jittuez bakarrik. Goize batez izperringia lasai-lasai irakortzen egon eta nerabe kuadrilla bat onduan zalapartaka izatia baino gauza desatseginik... Eta ez deixezela egon neskak eta mutillak alkarrekin, orduan bikoiztu egingo dittuk eta arrantzak, eta beste elementu bat gehittuko jakok nerabiaren izaera afusilagarrixari: mutiko txundardunen txakil gaztiak hormonen diagarra jaso eta euren bidia topatu nahixan, neskei ulietatik tiraka, irainka eta hasarre eraginka arittuko dittuk... ¡ligatzeko modu xelebria, erregular!

Bai, ba jakixat pedagoguei ez jakela gustatuko jarrera hau. Hain zuzen be, euren partetik errez etorri lajeikek betiko erantzuna: "¡Hi be holakua izan hintzan barren! Izan konprentsiboa". Ez, ez, hau sentimentu baten adierazpidia dok eta ez najabik esaten nerabe guztiak akabatu egin bihar diranik, horixe ezetz. Ez jittuadaz hilko ¡¿baina antipatixia libre dok ezta?!

EGUNERAKETA 2018-III-19: iritziz aldatu dot.

etiketak: umeologia
Patxi
Patxi dio:
2004/09/25 17:13

Nere ustez heldu izateko nahia boteprontoan iristen da. Ez da poliki poliki garatzen juten dan zerbait, baizik eta drastikoki eman nahi dan aldaketa. Oso aldaketa konplikatua. Eta helduak imitatzea oso gauza aldrebesa da, oso korapilatsuak geralako, oso zerebralak-zelebreak, maniatikoak... Ez gera parte oneko jendea (orokorrean). Bai, azkenean gure nolabaiteko oreka lortzen degu, baina oinarrizko gauzetan hutsunez betetako entitateak gera (haurrei benetako inbidia diegunak gure sakonean). Nerabeak antipatiko? Nola ez ba! Nerabe batekin bizitzea oso esperientzi gogorra da, baina gorroto... Nik erruki erabiliko nuke gehiago, asko sufritzen dalako bolada horretan. Nerabe bat jarridazu aurrean, eta laguntzen saiatuko naiz, bizkarra ematen baino. Eta izparringia irakurtzen baino... begira egoten, tarteka oso oso parregarriak direlako.

(parregarria, mezu eta komentario hauek irakurtzean nerabeek ipiniko duten aurpegia...)

J0oxemari Sarrionandia
J0oxemari Sarrionandia dio:
2004/08/14 18:49

Zertaz sartu zara orain? Sasisikologiaz? Edo buskarrak botaten? Nerabeen gorroto hori (hoba litz zorakeri esatea) inork aurkituko elukeen lekuan gorde. Nerabeek ulerkortasuna behar dute, ez gorrotorik ezta txantxarik ez purrustadarik. Datorren belaunaldia eurengain datza eta etzaio iñori komeni alperrik galtzea. Euskalerriaren geroa bermatzeko gaurko nerabetza zaindu egin beharko da, Felixen pikuarekin sartu ziñenetik apur bat lizungarri derizaitut. Halere agur adiskidetsu bat.-

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024