Trepidarium!
Lehendik katastrofe historiko honi buruzko beste nobela bat irakorritta banekan be, bistan da 200 urtian ikerketak asko aurreratu dirazela, eta gaur egunian arkeologiatik eta artxibuetatik etorrittako datu gehixago ezagutzen dirazela. Gehittu horri nobelian teknikian kontrola, eta ekoizpen bikaina urtetzen jatsu; horren lekuko, Harrisen liburu honi Pompeyari buruzko artikuluetan-eta emoten jakon leku nabarmena.
Izan be, rekreaziño historiko berez interesgarrixari, idazliak elementu hain ezagunak -eta hain efektibuak- txertatzen detsaz: aquarius baten eguneroko biharran azalpenak, ustelkerixa kasu bat, eta ezinbesteko toke erromantikua. Horrekin, gertakarixen sekuentzia osuan zihar gidatzen gaittuen tentsiño narratibo bat dago (Exomnioren kasua), irakortzen jarraitzeko goguari eusten; gustora irunsten dan amua, orraittiok!
Gizarte erromatarran gorabehera interesgarri ugarixen artian, aparteko pertsonai batzuk nabarmentzen dira, guztien artian bi: batetik Ampliato kontratistia, esklabo izatetik tratulari moduan aberastutakua, bere antxiñako ugazabak hankapian hartzeraiñok, mesedien trafikua manejauaz; bestetik Plinio zaharra, armadan karreria egin eta bere gorenian, gerra-itsasontzi base baten arduradun erdi-erretiraua, liburuen arteko zahartzaruan.
Hónek motibo guztiengaittik, liburutegixan ondo gordetzeko moduko liburua; lehelengo amak, gero nik, eta ostian sigur familixako beste makinatxo batek gustora irakorriko dabelako.