Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Eter larregi

Eter larregi

Oier Gorosabel 2014/10/18 08:40
IRIGOIEN, Joan Mari. 1993. Consummatum est. Elkar, Donostia.
Eter larregi

Argazkixa: Mikel Fraile.

Idazle konsagrau honi irakortzen detsaten lehelengo liburua dok, oker ez banago: eta esan deixadan etxatala oso erosua egin. Arazo bat hizkeriakin izan juat: loratsuegixa, nere usadixorako; biharbada gaixak be ez destek asko lagundu –gitxi interesatzen jatazenak, berez: metafisika, kristauen pajeuak sufrimendu eta barkamenakin...-.Txilibito eta txirulen artian, liburu erdixa ondo pasau bihar izan juat irakortzen jarraitzeko kilikilixori igarri arte.

Gustau jatan gauzia zera izan dok, historixia Espainiako lurralde indefinido horretan kokatu izana. Bernardo Atxagak “Villamediana” herrixan kokatutako historixa haren modura: euskal “zeretik” ezin apartiagora juatiak, bai geografikoki bai soziopolitikoki, historixan alde humanuan hobeto sartzeko aukeria emoten dabela begittantzen jatak, ez dakitt zelan esan.

Liburuan bertan gordeta topautako izperringiko iruzkin baten zera irakorri juat: liburu honetan, idazlia zein dan jakin ezian, Irigoien ezagutzen daben batek laster asmauko leukiala berak idatzittakua dala. Horretxegaittik, hain zuzen be, etxata bere beste libururik hartzeko gogo haundirik geratu.

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2014/10/20 20:19
Bai, barroko kiribila. Beti holakua? Gehixenetan ;-), baina ez beti (esate baterako, "Odolean neraman"); baina barrokuak hobiak, aukeran. "Poliedroaren hostoak" iruzkindu najuan (http://eibar.org/[…]/poliedroaren-hostoak-juan-mari-irigoien-erein-1983); zati batzuk hiretako modukuak, nik uste (karlistaldixak, eta abar). Ez dok liburu borobila, iñundik iñora, baina bere zera jakak. "Babilonia" bai, asko-asko gustau jataan. Baina oin dala 20-25 urte irakurri najuan... (http://kritikak.armiarma.com/?p=3295). Berriz irakurri nahi, baina bildur pixkat emoten jestak ;-)
Orbetarren serie hori, ostera, ez nok ausartu hasten....
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/10/20 21:24
Etxakixat oso ondo ulertu doten hire mezua. Pixkat "Bertokon" nodura idazten hasi haiz. Zapatukuan eragiñez? :-P
asier
asier dio:
2014/10/21 10:03
XD

ia ba, berriz, umientzat moduan, hobeto egituratuta:

- Beti ez dabela holan idazten, baina gehixenetan bai.
- "Poliedroaren hostoak" iruzkindu nebala (http://eibar.org/[…]/poliedroaren-hostoak-juan-mari-irigoien-erein-1983). Ez dok liburu zoragarrixa, baina zati batzuk onak dittuk. Bere "zera" jaukak.
- Gehixen gustau jatana "Babilonia" dala (http://kritikak.armiarma.com/?p=3295). Asko gustau jatan, baina aspaldi-aspaldi irakurri najuan, eta auskalo oin. Bere libururik ezagun eta famatuena, seguru asko.

Holan hobeto? ;)
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2014/10/22 18:13
Oin bai! Eskerrikasko :-P (dana dala, ederra nago ni iñori argittasuna eskatzeko: neure “arrantza literarixo” gehixenak baiño gauza illunagorik...).

Andria Orbetarren "totxo" bat irakortzen dago oiñ; normalian berak amaittu ahala "ohostu" egitten detsadaz baiña, jakindakuak jakinda, uste juat hori atzera liburutegira bueltauko dala ikutu be egin barik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024