Parakaidistia Oiartzunen
Iturrin mezu baten harira, hamen jarriko dittudaz juan dan hillietan Oiartzunen harrapautako irudi batzu. Bertako giruan dzapart eginda, Ane Lardi ikerlarixan morroi ibilli naiz batzutan, Oiartzuarren Baitan proiektuan laguntzen (Ahotsak.com-ekin kolaboraziñuan). Basarririk basarri, atez ate... dozenaka atso-agure maittagarrikin egoteko aukeria izan dot, bigarrengo plano bateko lekuko ixilla. Ezin naiz gogoratu izenekin (zuen komentarixuekin lagunduko baninduzue...), bai ostera arpegixekin.
Domingo Elizondo, Ardotz basarrikua, "Krus" txakurrakin.
Diurtxio Aranburu, Altzi basarrikua.
Juanito eta Faustino Galdos, Gurutzeko Galdoseneko tabernakuak. ¡Denda-tabernia martxan jagok, Iturri, dotore askua! Asteburu honetan juan sin falta.
Anttoni Andalurria, Tolareko neskamia.
Faustino Galdos, Diurtxio Aranburu, Ane Lardi.
Xabier Harregi, Enrique Lekuona, Joxeluix Lardi, Diurtxio Aranburu.
XX, Gregori Almandoz, XX, Luixa Berrondo, Maitxo Sagardia.
Ah! Bosgarren argazkian neska musukatzeko pronto agertzen den txapelduna ere Tiburtzio da, baita seigarren argazkian eskuinetik ateratzen den lehengo gizonezkoa.