Ostrukiana egitten
Boto asmuen inkesta gehixenetan ez da kontuan hartzen abstentziñua. Egunotan aurkeztu dan honetan, adibidez.
Jakiña, irizpidia inkestia ordaintzen daben erakundiak markatzen dau. Eta uste eze etxakola interesatzen “demokrazia” hau azpittik jaten dagon harra bistaratzia. Ez ikustiakin arazua ezabatzen dalakuan edo.
Nik ostera, abstentziñuan kopurua eta arrazoia kontuan hartu biharko litzakezela uste dot. Faszismuan kontrako txerto legez bada be.