Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Luhar filosofikoa

Luhar filosofikoa

Oier Gorosabel 2015/08/22 20:52
Ez da ez, Galiziako carballeirako soilunian ilbetian sortzen dan gaugiro majikua, ez bada eze, jakobitak “konposta” izentatzeko erabiltzen daben berbia (metonimia eztabaidatua, halan be*).
Luhar filosofikoa

Hauxe da gure edukiontzixa

Gaztetan basarrixan bizitziakin ames egitten baneban be, oin badakitt basarrittar txarra izango nintzakela, eta ez nintzakela pozik biziko: kaletarra naiz, goittik behera. Halan be, lurrakin lotutako aktibidadiak gustoko dittudaz: oso lasaigarrixak dira, eta hausnarketarako aukera zabala emoten dabe: hazixak ernetzen diranetik, usteldu eta hauts bihurtzen diran arte, bizitzian etenbako zikluak zer pentsatu emoten dau; horregaittik izango dira, kontizu, basarrittar asko filosofo onak.

Urtebete da Lekeittioko Udalak konpost gune esperimentala martxan ipiñi zebanetik. Letraukua inguruko jentiari deikadia egin jakun, nahi zebanak partehartu zeixan. Apuntautako jente guztia (32 bat familia) Kultur Etxian bildu, ikastarotxo bat jaso, eta lau taldetan banatu giñan. Ni neu gustora aurkeztu nintzan 2º edukiontzixan arduria eruateko, eta harrezkero hor ibiltzen naiz astero-edo, 8 etxetik ekartzen doguzen hondakin organikuak ondo nahastatzen (martxan dagon edukiontzixan, eta heltzen dagon bestian), estrukturantia gastatzen danian Udalari abisua pasatzen... Gustura jarduten dot, eta askotan umiak nerekin datoz zerriporrona botzera: prozesuan fase desbardiñetan sortzen dan lurruna, intsektu eta txitxarak, aste batetik bestera begibistako degradaziñua... lurrari lotutako ikasgai ederrak dira, kaletar batek beste iñun be ikasi ezin leikiazenak. Nik atentziño haundixakin jarraitzen dittudaz prozesuok, eta bertatik bertara ikustia oso entretenigarrixa egitten jata. Gaiñera prozesuan superbisiñua daroian Spora enpresiak geruago eta nota hobia ipintzen desku, gauzak ikasten goiazen seiñale!

Letraukuako ontzixen emaitza onak ikusitta (dagoeneko pare bat bidar hustu doguz, konposta ortularixei emonda), Udalak beste gune batzu zabaldu zittuan udal hauteskundien aurreratxuagotik. Errezelua nekan, ia EAJ eta HB-kuen arteko ezinikusixak hondakiñen gaixau kutsatuko ete zeban; baiña hauteskundien ostian be, badirudi agintari barrixak segitzia erabagi dabela. Pozten naiz: udal asunto gehixenen modura, hau be alderdikerixen gaiñetik mantendu bihar da, 4 urte ez dalako ezer epe luzerako emaitzak lortzia nahi badoguz.

* Luharra edo konposta? Ez dakat oso argi (edo, hobeto esanda... gero eta argixago dakat) ;-)

etiketak: oioioi-lur, lekeitio
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024