Barazki filosofikuak
Armueta Zaharreko neo-basarrittarrekin berbetan, nekazaritzaren summum'az jabetu nauk. Ez dok bakarrik pestizidak erabiltzia ez; edo abonorako gauza naturalak baino ez erabilli.... Ba da laboratzeko beste era bat, iratargixari kasu egittiaz gain, lurrarekin homeopatixia eta bestelako mimuak erabiltzen dittuana... Atzo entzundako azalpenetan usainduta, mundu zabal bat ei jagok, nekazal munduan analfabeto garanondako misteriotsu eta miragarrixa.
Hau ez litzakek nekazaritza biologikua bakarrik: gradu bat gorago jasota, nekazaritza filosofikua esango netzakek. A zelako maittasun harremana, txitxara eta satorren bizilekuarekin: Armueta Zaharrian, ortuarixekin narrutan egittia falta jakek bakarrik, zaintziaren zaintziaz. ¡Hango porru eta tomatiak! Ondo pagatuta jagozak, kalekuak baino 10 bidar gehixagotan izanda be.
hori dok hori propaganda egiteko abilidadia!
non eros litezke Armueta Zaharreko porru eta tomatiak?