Lazunetan
Kontu interesgarrixen "detektoria" ixotuta, liburu intragablia alde batera laga eta aipuan jatorrira jo najuan: baitta errez topau be, Labairuk jasotako 1758ko kontu bat, ordurako (1903) jentian memorixatik galduta, baiña Bilboko aktaren baten jasotakua -ez jatork erreferentzia zehatzagorik-.
Eta bai! Lehorreko herri askotan herriko mugarririk mugarri egindako ibilbidiekin egitten dan estiluan, pentsatzekua dok kosta zati bat dakenetan be halako ritualak egingo zirala, herri baten lurrak nunbaittera allegatzen zirala markatzeko. Nik sekulan ez juat halakorik entzun baiña. Horretara, lehelengo interneten billau najuan, "zero" emaitzekin. Hori ikusitta, Bilbo inguruko historixak nik baiño hobeto ezagutzen dittuezen lagun biri galdetu najeutsen: Josu Granja eta Alberto Santana. Baiña ez batak, ez bestiak, ez jeuken kontu xelebre honen barririk.
Egon egongo dittuk, seguro, akta zaharretan erreferentzia gehixago; baiña momentuz eskuragarri ez dagozenez, hamen ipiñiko juat Labairun liburu horren testua, "nabegante flubial lazunzalien" pista modura.

