Lapikuak pitzadia dakan jakitzeko... sua
Tarteka-tarteka ezin tentaldixari eutsi, baiña, eta eztena pasiora etaratzen juat, txiste hartako txakilleko tronpa-transplantia lez. Jeneralian interneten bittartez izan dok, aurrez aurre ez egittiak emoten daben babesakin baiña beti nere izen-abizenez (eibartarrak zerrendako araua extrapolauta). Lehen posta elektronikozko foruetan, oiñ sare sozialetan... Gehixenetan eztabaida zibilizauak izan dittuk, insulto eta mehatxu barik; etxata troll papela gustatzen.
Halan be, hortan nabillen 17 bat urtian eten barik agertu jatak sututako jentia. Ez nok horren billa ibiltzen, baiña aitortzen dot plazer morboso itturri dala neretako. Klabe bardiñian ez gabizelako, idatzizko ironixia transmititzen gatxa dalako, norbere buruari barre egittia be erreza ez... dana dalako arrazoiengaittik, erantzun bortitzak etorri izan jataaz sarri. Horretara eginda najagok.
Eta, gauza kuriosua: erantzun gogorrenak –zazkarrenak, insultodunak, mehatxuekin- EAJ inguruko jentiangandik etorri izan jataz.
Hau harrigarrixa dok neretako. Izan be, nere aurreiritziz, reakziño fuertienak ezker abertzale aldetik espero neikiazen, bertako tradiziño estalinista-matoiangaittik. Baiña ez: handik hasarriak, erantzunak, eztabaidak bai, baiña... hori baiño ez. Sekulan mehatxu zuzenik, ez anonimorik. Kultura politikoko kontua?
Erantzun biszeral eta salbajienak, duda barik, EAJ inguruko dogmei tiro egin izan detsatenian jaso jittuadaz (Sabino Arana-eta). Esandako moduan, hortaz konturatziak asko harrittu nok, “los violentos” aldetik baiño, orbita eliztar eta ustez paketsu batetik datorrelako. Baiña, pentsatzen jarritta, logikua be ba dok: integrismua, fanatismua, intolerantzia... kurrikulum luzia dake alde kontserbadore eta katolikuan.
Horra hoien epistola,
ebanjelio ta estola:
esku batian Santo Kristo ta
beste eskuan pistola;
relijiyua ezta horla.