Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Zerrenda

Zerrenda

Eibartarrak posta-zerrenda

Eibartarrak posta-zerrenda eztabaidagune ireki bat da, nahiko jardun bizikoa (ikusi azken mezuak artxiboan). Ez da zerrenda moderatua, baina bi arau daude: jarduna euskaraz da, eta ez dago partaidetza anonimorik, zure burua aurkeztu behar duzu parte hartu nahi baduzu.

Parte hartzeko, izena eman zutabean dagoen formularioa erabilita.

Mezu bi jasoko dituzu ondoren; lehena, zure eskaera berretsi dezazun. Berretsi ondoren, bigarren mezua, zure burua aurkez dezazun.

Eibartarrak zerrenda zer den

Eibarko Internet erabiltzaile batzuek sortu genuen 1998ko apirilean, Interneten dagoen Eibarren gaineko eztabaida eta berriketarako lehenengo foroa. "Mailing list" edo posta elektronikoz funtzionatzen duen posta-zerrenda bat da. Mezuak libreki elkar-trukatzeko sortu da, eta euskaraz funtzionatzen du.

Gure web artxiboak kontsultatzeko Gmane zerbitzua edo Postariaren webgunea erabili dezakezu. Zerrenda RSS bidez ere jarraitu daiteke.

Harpidetza eten edo konfiguratu

Harpidetza uzteko, edo konfiguratzeko, zutabean daukagun formularioa erabili dezakezu.

Arauak

Zerrenda ez da moderatua. Hau da, mezuak ez dira galbahe batetik pasatu behar, eta partaideek libreki bidaltzen dute nahi dutena. Hori bai, eztabaida euskaraz dela kontuan hartu eta onartzen da, baina horrek ez du esan nahi beste hizkuntzetako material batzuk ezin daitezkeenik bidali (adibidez, partaideek irakurri edo jaso dituzten erreferentziak).

Listan modu publikoan parte hartzen da. Ez da partaide anonimo edo ezkuturik izango. Publikotasunak esan nahi du, gainera, artxiboak irekiak direla, eta, adibidez, Eibartarrak zerrendara bidaltzen duzuna lasai asko ager daitekeela biharamunean egunkari batean.

Helburu informalak

  • Jardun eta jardun, euskaraz, edozerren gainean.
  • Interneteko euskal foro aspergarrietan nekatu direnentzako txoko beroago bat eskaini.
  • Jendearen arteko informazio trukea: web majo bat topatu duzula, programa trukea, Eibarko suzediduak komentatu...
  • Eibarrespazio guztiko eibarnautak elkartu.
Harpidetza egin
Bete formulario hau Eibartarrak posta-zerrendara harpidetzeko

E-posta:

Izena (hautazkoa):

Harpidetza eten edo editatzeko

Posta-zerrendarako zure harpidetza konfiguratzeko, harpidetza aldi batez eteteko (oporretarako), helbidea aldatzeko, edo beste edozein aldaketa egiteko, sartu hemen behean zure e-posta: