Iragana gure komenixetara makurtzen
Ea, ezin uka otzara eder bat egitteko zumitzak badagozela: autoria, ogibidez, urtietan ibilli ei da liburu eta artxibo zaharren artian, eta horrek begibistako eragiña daka. Lehelengo karlistadia eta bere gorabeherak datu eta testuinguru zihetzekin osatzia gauza ederra da, eta makiñatxo bat gauza ikasi dittudaz irakurtaldi honetan zihar. Baiña... oiñ "baiñak" datoz. Garrantzitsuena, eta gogaikarrixena, hain aspaldiko gatazkia gaur eguneko parametruetan zelan edo halan "kaltzau" nahixa da: liburuan zihar oso argi geratzen da idazlia bere burua nun kokatzen daben politikoki, eta tira, ez da ondo gelditzen -panfleto bat emoten dabelako-, baiña errespetagarrixa da; baiña hortik, XIX mende hasierako joko-taulia espainol eta euskal abertzalien artian banatzeraiñok... alde makala dago. Ez da historiaz asko jakin bihar, sasoi hartan Euskalherrixa, zazpiak bat kontzeptua, euskaltasuna... ez zeguala lehiakidien agendan, ez gaurko erara behintzat; eta liburu honetan, Urroztarrak -fuerza y garra- eta bere alde dagozen guztiak, analfabetuak barne, Nabarraldeko hitzaldi sorta batetik urtendakuak emoten dabe!! Ez da sinisgarrixa, iñundik iñora be, foruen aldarrikapenetik horraiñoko salto mortala; eta oso arrarua egitten jata halako nibela dakan idazle batek halako aukeria hartu izana. Tira, ez da bakarra (Amatiñok Iparragirreri buruz kontatzen zittuan gauzetako asko honetarako be balekuak dirazela esango neuke). Hori muiñari dagokixonez; eta, formiari segiduta, astun xamarra egin jata gutunen estilo loretsua -hau bai, oso dezimononikua- eta ez da siñistekua, ezta be, ez protagonistiak egindako hautua (gutun ezin pertsonalaguak eta datu sentsiblez betetakuak setiatutako hiri batetik korreoz bialdu nahi izana), ezta setiuak irauten daben denporan egitten daben deriba politiko-sentimental suediarra (Estokolmoko sindrome biderkatua), bere odoleko euskal senan tirakadiari ezin eutsitta, Altzuzako patxaran omnipresentea katalizadore dala. Diasporako euskaldunen ajiak?