Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Alfa

Alfa

Oier Gorosabel 2017/05/04 07:14
ZUMALDE, Xabier. 2004. Mi lucha clandestina en ETA. Status Ediciones, Arrigorriaga.

Liburu honekingo nere interes nagusixa espeleologikua zan, eta zentzu horretan dokumentaziño hutserako irakortzeko hartu neban. Halan be, EH-ko historia kontuengaittik be oso interesgarrixa topau dot. Nik kriston “entsaladia” dakat buruan 60 eta 70 hamarkadako politika kontu eta siglekin; berez, “Los Cabras”en barri banekan be, ez nekan oso argi ETA-kuak ziran edo ez; ze papel jokatu zeben; ezta hori noiz izan be. Sorpresa haundixak hartu dittudaz horren guztian kontura.

Sorpresan harrapatu nau, esate baterako, Zumaldek kontatzen dabena 1965 inguruko herri giruari buruz. Geroko “esnatzia” gertatu aurretik, herrixetan bildurra zan nagusi. Apatia. Lotsia. Hain zuzen be, “Kabren” hasierako asmo nagusixa jentia suspertzia zan: xalotasun haundiz, uste zeben herrixetan agertu eta ixa bibaka hartuko zittuezela. Justu kontrakua gertatu jaken: jentiak iges egitten zetsen; eta horren kontura etsitta agertzen da Zumalde.

Zeozer entzunda banekan be, burruka armauan hasieriana ondo azaltzen dau: 1958xan sortu zanian ETA erakunde politikua zan; 1965 arte ez zan burruka armauakin hasteko erabagirik hartu. Eta hortxe lotzen da nere intereseko gaixakin: hain zuzen be, lehelengo “protokomando” hori lau espeleologoren inguruan bildu zalako: Xabier Zumalde burua, Benito anaia, Lucio Solaguren eta Javier Ibañez. Laurak zornotzarrak, GEAC taldeko kidiak; duda barik, mendixan eta kobazuluetan zeken esperientzixia oso erabilgarrixa izango jaken superbibentzia eta gordeleku kontuetarako; taldian ezizenak berak be (poliziakuak ipiñi ei zetsen) argi erakusten dau hori.

Deigarrixa egin jata, baitta, hasiera ezin prekarixuagua. Bistan da 1936ko esperientzia militarra zihero galduta zeguala ordurako: “Como suele ocurrir siempre en estos casos, al empezar con el Frente Militar de ETA fuimos cometiendo una serie de errores que luego habrían de costarnos bien caros. Ello fue así porque realmente no podía ser de otra forma. A mí me nombraron jefe militar, pero de una fuerza que no existía... Me dijeron: “Crea el Frente Militar”, aunque sin detallarme la forma de hacerlo... Conseguí armas, municiones y explosivos, pero no me dijeron ni cómo ni dónde debía utilizarlos. En esa época, la infraestructura de ETA estaba en pañales. Lo peor de todo, era que sus dirigentes no tenían ni idea de cómo funcionaba una organización militar. No sabían el modo de crear y formar los comandos, la manera en que se debían coordinar éstos, ni cómo teníamos que hacer los cursillos. Carecían totalmente de información sobre zulos, depósitos, buzones, comunicaciones, códigos y logística. Creo que el Comité Ejecutivo de ETA ni había oído hablar de todo esto; ante este sombrío panorama, tuvimos que empezar de cero”. Gauzak halan hasitta, atentziñua deitzeko modukua da 2-3 urtian lortu zeben sofistikaziñua, azpiegitturia... Kontuan hartu bihar da, gaiñera, Cabra guztiak “legalak” zirala; hau da, danok zeken bere biharra, eta ETA-ko zeregiñak denpora librian eta asteburuetan egitten zittuezen (¡!).

Zumaldek kontatzen dau hasieran ez zekala politikaz idea haundirik, ezta interesik be; armazalia zala, soldautzara boluntario juan zala armekin ibiltziarren; eta horrexegaittik enkargau zetsela ETA-ko ardura militarra. 1965-1968 artian, ETA-ko komanduen aktibidadiak batez be instrukziñokua (entrenamentuak), propagandia eta sabotajia izan zirala. Oker ez banago, hórrek urtietan ez zeben iñor hil, eta poliziakuekin enfrentamendu zuzenik be ez zeben izan, alkarrengandik iges ibiltzen ziralako. Izan be, hasieran danak zeguazen berde: Zumaldek berak umorez aitortzen dabenez, eurak boy scout tipoko batzuk ziran; baiña guardiazibillak eta BPS-kuak be ez zeken eurei kanpuan aurre egitteko ahalmenik eta entrenamendurik (barruan diferentia zan, torturak-eta). 36xa oso urrin zeguan, eta orduan burrukatutako jentia zaharra zan. Gaztiak ez zekixen ez insurjentziarik, ez kontrainsurjentziarik.

Zentzu horretan, gaur eguneko egoeraraiñok salto eginda (alfatik omegara), bildur pixka bat emoten desta Bakearen Artisauak sakatutako resortietako bat. Orokorrian ekimen txalogarrixa begittantzen jata, baiña burrukatzeko tekniken transmisiñua etetian asunto hori... ez dot argi ikusten. Momentuz Hegoaldekuak Espainian bizi gara, Carreron txistiak kondenatzen diran lekuan, Cara al Sol kantatzia gero eta libriagua dan lekuan, 36ko golpisten ondorenguak gero eta harruago dagozen leku honetan... Ni neu bakezalia naiz, gaur eta hamen; baiña egoeria bestelakua balitz, ni ez nintzake beste matralla ipintzeko zalia izango. Gandhiren bidiak sekulan ez nau guztiz konbentzidu.

Sinpatikua egin jata Zumalde, liburu osuan zihar. Estilo argixa daka, zintzua, floriturarik bakua. Umoretsua. Joseba Elosegiña gogoratzen zestan, eta haren modura honek be, errealidadian pultsuak fikziño onena gainditzen dabela ondo erakusten dau. Bere autobiografian hurrengo atalak irakortzeko gogoz...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024