Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Gizon baltzen aurretiko siniskeren aztarnak

Gizon baltzen aurretiko siniskeren aztarnak

Oier Gorosabel 2019/09/17 23:51
PEILLEN, Txomin. 1985. "Animismua Zuberoan". Antropologiaren Euskal Bilduma 2. Haranburu Editorea S.A., Donostia.
Gizon baltzen aurretiko siniskeren aztarnak

Groupe Spéléologique de Sainte Engrâce, 1965

Jente zaharrakin berba egitteko astixa hartu, eta esandakua transkribatzen eta antolatzen daben idazlanak pitxi ederrak diraz, lehen eta oiñ. Liburu honetan 1910 inguruan jaixotako jentian lekukotasunak dake pixu gehixena, nahiz eta gaztiagorik be badagozen. "Ehiza eta zepoka" argitalpenian be aipuak egitten jakozen liburuxka honi, eta poztu naiz basurara bidian zoiazen liburuen kaja bixetatik erreskatatziaz. Ondo gordeko dot etxeko liburutegixan, kontsultatzeko moduan eukitzeko.

Bertan, bistan da, Dominika Prebende espeleologo gogoangarrixan barri gehixago jaso dot -bera eta gurasuak izan ziran Peillenen lekuko nagusixetako batzuk- hartzez, ohitturez, siñiskerez eta beste. Baiña ez hori bakarrik; sorpresan -ez neban halakorik topatzia espero- nere kiroptero maittagarrixen gaiñeko beste lekukotasun batzuk be. Hitzez hitz:

Bitxi da zeren Frantzian adur gaixtoko zoritxarreko piztia bezala ikusia da saguxarra eta Zuberoan berriz aurreko sineste horrez kanpo, gau-ainhara, maitasun mezua da. Halaxen XVII. mendeko gutienez den kantu zaharrak dio Zuberoan: "Gai ainhera, habilua etxerat / ütz nezak lotarat / gaiaren igaraitera! / Hire plazer handia / lükek iratzaraztia / lo daguen ihizia. Ba saguxarra leihopetarat datorrenean maitasun irrikiak pizten ditu, euskaldunen usteetan, bederen." (50-51 or.)

Erramüko aiziari, pe horietan bezala, kasü egiten düzieia?

Ez bena, Porte, orai ezagutzen düzü Madame Lascoume, haren aita, hura ordian etzüzün elizan behin baizik ibilten, Erramü egunareki eta egün hartan, mezako Santus-ak hasten zirelarik, - badakizü badela elizan bortha txipi bat, gizonak horti, elkhitzen zütützün ilherrialata; orduan gizon hura Ilherri Txipietarak (sic) elkhitzen züzün, zer aide baratzen zen sogitera. Harek hura zizün, bere büriaren zera eta erraiten zizün harek urtheko aidia baratzen zela hartarik. Oihanzañ züzün eta harek hura zizün ideia, eta urthorotan ber aidia baratzen zela (Santa Graziko Maddi Hardoi-ren lekukotasuna, 60 or.)

(Oharra: Lascoumes izeneko espeleologo bat dakat Santa Grazin 1965an GSSE-ren fundatzaillien artian; Madeleine Cabidochek esan zestan herriko maisua zala; halan be, bere speleo taldekide bi izan ziran Lapiere eta Cazenave, hónek bai, basozainak. Nahaste bat izango ete da, eta tenporak asmatzen ibiltzen zan Lascoume hau bera izango ete da?).

Andere xahar hunek Basajauna ikusi omen zuen Atarratzen, "oro bilho züzün", alegia "dena illetsu zen". Eta galdetu nionean Basajaunik bazenez, esan zidan bi bazirela Zuberoan eta bata Santa Grazin ezkondu zela (Maddi Hardoiek ez du holakorik entzun). Beraz Santa Grazin ezkondua zenak behin erran zuen bere koñateri, koñaduei emaztea hil zitzaiola, eta hilik bezala ohean hatzeman zuten. Tonban sartu zuten, baina kanposantura, Ilherrietarat zoatziala hil kutxa barrenetik jotzen entzun zuten. Zerraldoa lurrean ipiñi eta ireki zutenean, emaztea bizirik aurkitu; orduan Basajaun senhar hura hil zuten eta haren anaia, Españara ihesi joan zen. Margarita Harri Xuriren ipuiña ez da hortan bukatzen, eta ber garaian zion, San Marti harriko leizean bizi zela; nik orduan ihardoki nion leize ikertzaileek ikusi behar zutela eta andere harek neri, hala gertatu zela, Marcel Loubens leize hartan eroriz hil baitzen. Eta galdetu niolarik zergatik hil zen, berealaxe esan zidan, Basajaunari ez baitzion legezko eskaintza egin. Beraz lurpeko jainko bihurtu Basajaunari, lurpean sartzean, esne, ogi edo talo, eta gazta eskaini behar zaio bestelan hiltzen zaitu. (Ligiko Margarita Harrixuri-ren lekukotasuna, 90-91 or.)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024