Evaristo II
Ez baneu jakingo gizon hau mundu maillako erreferentzia filosofikua dala, esango najeukek liburu hau zoro-handiuste-egozentriko-megalomano batek idatzittakua dala*, ixa-ixa humore klabian, eta ez netsake aparteko kasorik egingo. Baiña oso deigarrixa egitten jatak Nietzsche famatuan nere lehelengo irakurketa honi adarjotzaille baten zoroaldixan traza guztia hartzia (ez dakitt zer espero neban, baiña hau behintzat ez). Alde batetik Evariston liburua gogoratu jestak; eta bestetik Ernesto lagunan izaeria.
Liburuan gauza asko sobreentendidutzat emoten dittuk; idazlia bere unibertso partikularrian murgilduta jabik (ordurako bere obra nagusiñak idatzitta jittuan, famosúa zuan eta zaletu eta detraktore asko zittuan) eta ezagun dok bere jarraitzailliei emondako klabe asko emoten dittuala, erreferentziako obrak irakorri barik ulertu ezin leikiazenak –pentsau nahi dot-. Friedrichek bere bizitziari halako errepaso bat egitten jetsak, ordurarte idatzittako liburu nagusiñak banan-banan azalduta (edo). Eta graziak horri: ikusittakuak ikusitta etxuat uste-eta hórretako bakar bat be nere borondatez sekula irakorriko dotenik; baiña euren laburpentxo hori kulturilla jeneralerako ondo etortzeok.
Izan be... gauza batzu liburu hau katxondeuan hartzera gonbidatzen habe. Atalen izenburuak, esate baterako: “Por qué soy tan sabio”, “Por qué soy tan inteligente”, “Por qué escribo libros tan buenos”... tira, Friedrichen autobiografia moroko honetan ez dok agertzen amandria bizi jakon edo ez, baiña irakorrittakuak irakorritta, erantzuna argi jagok.
Bestela, irakurtaldixonek lehendik nekan aurreiritzixa indartu baiño ez destak egiñ: filosofixia... zenbat eta urriñago, hobe. Neretako mundu honetako gauzengandik goregi jabizak Markos eta bere lagunak. Eta etxuat esaten hori txarra danik, ez; igual premiñazkua be izango dok, etxakixat. Baiña neretako behintzat, ez dok.
* Eta tira; Wikipedian bere biografixia irakorri eta gero, hala dok.
Baina haren liburuak bikainak dira. Honela mintzatu zen Zaratustra inoizko autolaguntza libururik onenetakoa, gainditu ez den lirika barregarri batez apaindua. Hori bai bihar dan moroko masajia arimarentzat. Hemen daukazu: http://www.ehu.es/ehg/klasikoak/