Eskorbuto aditzen - 1983
Hurrengo grabaketia 1983kua dok, 3 kantutako singlea: "Mucha policía poca diversión"; B aldian, "Enterrado vivo" eta "Mi degeneración" (Spansuls). Atxiloketa famosua gertatu zanekua. Singlea bere horretan ez juat topau, baiña bertako kantuak leku baten baiño gehixagotan berrargitaratu dittuk, bestiak beste "Es un error" bilduman (Spansuls - Discos Lollipop, 2019). Grabaketa interesgarrixa: aurreko 3 kantuez gain, beste 8 grabaketa be bajagozak; geruago argitaratuko zittuan kantuen bertsiño primitibuak.
MierdaDeBizkaia barriro aittatuta, gure Kike Turmixen "B Aldia" hobeto ezagutu ahal izan juat. :-) Ohiko moduan, hil da gero salda bero ("icono imprescindible de la movida madrileña"... modura agertzen dok nagusiki), baiña liburu horretan Bilbo bueltako punk eszenan pertsona ezaguna zuala ikusten dok... ez onerako. Halan be, jentia hobeto maittatzeko, osorik ezagutzia komeni! Eskorbuton gauzak arakatzen, hobeto ulertu juat 83ko atxiloaldixan testuingurua, Turmixen bittartekari papela, Gestoren erantzun epela... Hurrengo urtiak hainbeste baldintzatuko jittuan tirabiria. Hori nekez ulertu lajeikek, orduko testuingurua kontuan hartu barik. Zentzu horretan MierdaDeBizkaia liburua oso argigarrixa egin jatak:
- Euskal abertzaliak (kuadrodun alkondarak, bizarrak, lanazko jartsixak sorbaldetan) kantautorien zaliak-eta zittuan. Bilboko punkixak los aprutus esaten ei jeutsen, "Lemoiz apurtu" kanpañiangaittik.
- Hasi barri ziran punkixak, danen aldetik ezinikusixa jeuken: abertzalien aldetik ("drogadiktuak!"), jente respetablien aldetik (atxilotzen zittuezenian poliziakueri txalo) eta, bistan da, pasma aldetik (egunian 3-4 bidar atxilotzia normala zuan, besuak hormara, katxeuak eta blastiuak). Elkarrizketa honetan entzun lajeikek (Pititako 1987-2, 8' tik aurrera).
- Rockzale batzuk, ezinikusi hori konpondu nahixan, "RRV" etiketia sortu juen. Horrek eta ezker abertzalian "Martxa eta Borroka" kanpañiak punka herri txikixetara hurreratu zeban. Halan egin juen bat, ordura arte alkar ikusi ezin zeben kolektibuok -nahiz eta batzuk kanpuan geldittu, Eskorbuto legez-. Hain dok eze, urte gitxiren buruan, ezker abertzalia eta euskal rock radikala ixa guztiz bateratuko zittuan, aurreko giro hori guztiz ahaztutzeraiñok.
- Gorabehera hau eurak ondo kontatzen juek hainbat elkarrizketatan: Erandio 1984 (hasieran eta 29' inguruan), Santurtziko parkia 1986 (4' inguruan); Pititako 1987-1 (10' inguruan).
Ni, ostera, neure munduan najenbixan noski: 11 urte, EGB 5ºguan, Itzion, Gentzane Aldekoa maistra zorrotz baiña adeitsuakin. Eta Ardantzako tallarren ruinetan harrika, ume salduen arteko batalla kanpaletan. Hauxe urtetzen zuan sukaldeko radixotik, 1983an: "Ene fale txuntxun, haiei tumatxa...", "Y cómo es el, en qué lugar se enamoró de tí...", "Let's dance...", "Fame, I want to live forever...", "Me estoy volviendo loco", "Carried away, by the moonlight shadow...", "Every breath you take...", "She works hard for the money...", "Cada loooco con su teeemaaaa....", "Mamma ma, mamma Maria...", "We're walking like in a Dolce Vita...", "La fiesta nacional acaba de empezar, el toro ya salió...", "Caballo que te acercas mi yegua, ¿Por qué vienes pateando? ¿Por qué llamas su atención?...", "Karma, karma, karma, karma, karma chameleon...",