Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Punk etnografia

Punk etnografia

Oier Gorosabel 2025/07/02 22:56
Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989, Andoni Fernández Azkarai. 422 orrialde. Spanish hizkuntza. 2018(e)an Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-947350-2-8 OCLC zenbakia: 1096271622

Antropologueri behiñ eta barriro aittu izan jetset, gizakixan portaeria jasotzia ez dala bakarrik antxiñako kontuetarako egin bihar. Aro Garaikidia be ikergai interesgarrixa izaten dok, liburu honetan ondo ikusten dan modura. Balixo gehigarrixa dok protagonistetako asko bizirik egotia: hain zuzen be, liburu hau hain irakorterrez eta fresko egitten dabena, baitta kontatzen dirazen gertakarixak zuzenian bizi izan ez dogun jentiandako be. Beste balixo erantsi bat: autoriak bere elkarrizketetan-eta bildutako audio artxibuak interneten entzungai egotia. JM Barandiaran eta halako autorien pare bildur barik ipintzeko moduko liburua.

Liburuan irakorketia gozamen hutsa izan dok, eta oso ebokadoria. Hona Paperjale.eus-en lagatako iruzkiñak (atzetik aurrera), bertan ikusi lajeikek hori:

  • Eta ezker abertzaliakingo mobidak, noski. Hara nun, kontakizunik argigarrixena Ermuko "Anarkitarrak" taldekuak egitten daben: "Gorka: Por ejemplo nosotros teníamos mogollón de fuerza en el movimiento de la insumisión y HB realmente no estaba a favor de la insumisión. Me acuerdo que ellos decían "servicio militar en ETA militar". O sea, sí a la mili pero vasca. (...) Miguel: Éramos Anarkitarrak en todos los sentidos. La de "Cabeza cuadrada" la hice de mosqueo cuando nos empezaron a llamar drogadictos y no sé qué, cuando ellos estaban todo borrachos bebiendo ginkas. Drogadictos sí, pero cuando hay que estar tirando piedras a la Guardia Civil estoy yo, y tú en el bar diciendo tonterías. (...) G: Era el día de boicot a los productos franceses y nosotros en la txosna pidiendo pacharán Zoco, Cronenburg.... M: Éramos muy tocahuevos y no nos partieron la cara porque nos conocían del pueblo (risas). (Galdera): Ya veo ya. "Tu estrellita roja a mí me la trae floja". ¿En Ermua no teníais movidas o qué? M: Lo de la estrellita roja era de Fontxo, porque dentro de la asamblea de jóvenes de Ermua también estaba el rollito más rojo que eran los de EMK y los de Jarrai, que entre ellos había movida, claro. Que si los chinos, que no sé qué... Nosotros nos reíamos de todo. Yo me puse la estrella negra para ir en contra y luego ninguna".
  • Liburu honetan, punk urtiak intentsidade haundiz bizi izandako jentia agertzen dok (eta batzuk ondiok hortan jabizak). Askok errepikatzen daben gauzia dok, egilliari esker oneko berbak: izan be, bilketa lan hau egin ezian, lekukotasun hori ez zuan iñun be jasoko, eta memorixan diskuak grabautako taldiak baiño ez zittuan geratuko (talde guztien %10, edo gitxiago).
  • "Llegó un momento en el punk en que la gente se cansó de escuchar siempre lo mismo. Todas las bandas reivindicaban lo mismo en diferentes barrios, ciudades y pueblos." (p. 243, Descendencia Dudosa). Hau halaxen dok, eta hain zuzen be horixe zuan motibua liburu hau irakortzeko gogorik ez izateko. "Zetako? Bajakixat zer esango daben barren!!". Baiña... baiña baiña baiña. Hori be oso deigarrixa egin jatak: talde guztiak antzeko gauzak kontatzen jittuez (leku guztietako gaztien bizimodua antzekua eta oso aspergarrixa zuan), baiña leku bakotxak errealidade hau bere erara bizi juan, eskualde bakotxan ezaugarrixen arabera. Eta hor ba jagok aldia, hori ba dok interesgarrixa.

  • 1988 ingurutik aurrera punk askok hardcorerutz egin juen. Eta hori... neretako ya ez. 😉 Letrak txarrak izan arren, esaten dabena ulertzia gustatzen jatak. BAPen vinilo bat be ba jaukat, egoera oso onian (gitxittan ipiñi dotelako), eta Sarraski entzunda, nere ez-gustuan berresten naiz, eta nahi dabenari kaña pare baten preziuan saldukotsat.
  • Liburu hau irakortzeko gomendixua: (audio artxibuak entzungarri dagozenian) lehelengo entzun audixua; gero irakorri artikulua. Liburua bere horretan irakorritta gozagarrixa bada, horretara ondiok gehixago. Ez horregatik! #IgoBolumena (oraintxe bertan Primitivos turbadoriak entzun/irakortzen 😜)
  • Eta bueno, talde onak soiñu txarrakin dagozen modura... ba kontrakua bebai. 😈 "Si no hay mata, no hay patata" eta soinu injeniari edo ekoizliak ezin jok kreatibidade/abillezixa faltia konpondu. Oin entzutzen nabillenan modura (etxuat esango zeiññññññ 😜).
  • Tijuana in Bluen "Clarete y speed" youtu.be/66RNM_8FbU4?si=XiuOG0ngoW-0qlCr eta Pleonakis Plektosen "Sex & Biurrun" be, lotuta dagozela bistan dok. mierdadebizkaia.bandcamp.com/track/sex-biurrun-exploited Eta bixak, "Sex & Violence"kin youtu.be/ZW3ybnwtySE?si=bNz8KDGZOlsXAv5H . #BertsioenJolasa Exploited taldia instiko boligrafozko graffitixetatik baiño etxuat ezagutzen 😁 baiña halako baten entzun biharko juagu...
  • Esandako legez, gorotz akustiko xarmagarri asko. Baiña... zer jakark honek? Ba, ONDO jotzen daben musikuak agertzen dirazenian, asko nabarmentzen dala. Esate baterako, Medanos de Singapur. mierdadebizkaia.bandcamp.com/album/medanos-de-singapur-maketa-y-rarezas?t=1 Kalidadia, batez be base erritmiko aberatsangaittik! Egin kontu, diskua be grabau juen, baiña masterra 1983ko ufaletan galdu zuan.
  • Eta noski, #BertsioenJolasa ondo elikatu lajeikek liburu honetan. Adibidez "Como coño está el Athletic", nik Distorsionen abotsian entzunda najeukan youtu.be/mhwYT6E8bTI?si=Y5GnL6CKWSYLoLjw baiña berez Pleonakis Plektos taldiana dala ikasi juat. mierdadebizkaia.bandcamp.com/album/pleonakis-plektos-directo-en-zaballa-1987?t=6 Dana Barakaldotik urten barik! 😁
  • Bandcampeko maketak entzutzia, denporan bidaiatzia dok. mierdadebizkaia.bandcamp.com/ Gaztetxuegia nintzala esan juat, bai. Baiña zenbatetan entzun najuan soiñu hau edozein herrittako gaztetxe edo eszenatoki prekarixuetan? Gehixenetan, musika taldian izena jakin be egin barik. Jasotako audixo honen balixua ez dok materiala (soiñu kalidadia #ComoElCulo level, kantuak eurak be halamoduzkuak...) baizik eta garai baten lekukotasuna. Elgoibarko gaztetxe zaharra, Plaentxiakua, Lekittokua (hostalian!), Flora kaleko kasal popularra, Valentzian... gitxi, baiña hor ibillittakua nauk ni, eta barriro, kontzientzia laiñotuakin, "ardo txar honek eragiten dit noraezeko balantza"...
  • Eta N-634kuekin, begi bistan dok 1982 aldian argi eta garbi jeguala "benetako" eta "plastikozko" punkixen arteko aldia. Edo, hobeto esanda, 77tik aurrera jebizenak, 80ttik aurrera modara arrimautakueri jeutsen begizkua.
  • Joder, honek liburuak kriston balixo etnografikua jaukak. Desagertu dan Bizkaia gris eta ugartutakuan lekukotasun gitxi jaukaguz, "alkondaras"ek eta beste "viejobuvi"ak bultzatutako arpegi-garbiketa-zinematografikuan sasoi honetan. Fernandezek egindako bilduma hau dok bat. Liburuak audio adar bat be bajaukak, hamentxe mierdadebizkaia.bandcamp.com/ eta maketen audio kalidade eskasak ez jetsak bape balixorik kentzen, kontrakua esango najeukek: soiñu hori ahaztu nahi dirazen errixo zikin eta bere baztarreko zaramazko mendixekin bat jatork, eta HiFiak baiño askoz hobeto islatzen jok bertan bizi izan zirazen gaztien amorrua. Alan Lomax edo Ahotsak.com bildumetan audio kalidadiari be asko begiratzen ez detsagun modura, liburu honek zabaltzen daben leiho harrigarri honetan ZER kontatzen dan dok inportantia, eta hori oso-oso eta gordin-gordiñik jaukagu hamen. Esandako moduan, primerako biharra begittantzen jatak, etnografia edo arkeologia bihar onenen parekua bai.
  • Barakaldo, bere barri nere lehelengo nobixiangaittik izan najuan (Zaballa, "la margen más dura de la ría"...). Geroztik, Kruzesko ospittala izan zuan erreferentzixia, bihar kontuengaittik, eta iñoiz osasunangaittik. Hurrengo, zentro komertzial gigantiak; halan izan dok juan dan urte askuan... gaur arte. Liburu honek Barakaldoko mikrogeografia kontuengaittik interesa ixotu jestak. Zuazo (punkie destroyerrenen leku), Sanvi, bunkerra, Gorostiza... hortik pasiatzeko gogua sartu jatak, 80 hamarkada grisetik hona zenbat aldatu dan ikusteko, eta ea orduko aztarnaren bat usaindu leikian... Hori egin aurretik, lehelengo pausua mapak begiratzia izan dok eta... hara nun sorpresia! Zorixoneko Megaparka Zuazon ondo-onduan eregitta jagok. :-)
  • Irakorketan, bistan dok, behiñ baiño gehixagotan itzultzen najabilk 15 urte nittuanerako hartara. Hamen kontatzen dan guztia gertatzen zan bittartian, zertan najenbixan ni? Lytham-St-Annesen, Lekitton kuadrillia topau nahixan, Txurrumuski txarangan, gurasuekin mendixan... eta Josune punki guapa eta atsegiñakin klasian. Ordurako, lehelengo belaunaldiko punk gehixenak desagertuta jeguazen (nik euren barri izan barik) eta 85 inguruan bor-bor sortzen hasittakuak jebizen handik-hamendik. Halan be, nik ez najittuan asko ikusi. Iniziatiba propixua (Sarrionandiak bere prologuak kontatzen daben sasoia) 3-4 urte geruago hartuko najuan-eta, aitta falta zala.
  • "Pues claro. ¡¿qué pasa?! Hay que dar por el culo a todo el personal, a todo el que pillabas. Entre nosotros nos currábamos y es que era así. En todos los conciertos había hostias, te ponías de aquí, tirabas lapos, botellas, ¡arrrg, pim-pam! Venía uno y a hostias. Siempre había hostias en los conciertos de Miserables y de toda la peña a palos. Al final no sabías ni quién te había pegado ni hostias. (...) Nosotros íbamos a la bodeguilla, nos pillábamos la botella de mistela y nos cogíamos unos morones de la hostia. Y los Cariñena, vino blanco con martini, luego absenta y eso era la muerte. Así que veíamos enanitos en la nevera y demás. La cosa es que antes ibas a la farmacia y sacabas de todo. Nosotros probábamos de todo, sobre todo las pastillas sartania que eran para los locos. Mi colega Parra se las comió y empezó a ver enanitos cantando "¡ay-jo! ¡ay-jo!". La peña se mofaba de él, pero luego el otro veía una mosca enorme con el reflejo de la lámpara y a hostias con la lámpara y con todo. Los artanes creo que eran, la dexidrina, la espadillanes... Todo eso para adentro. ¡Es igual! Para estar a tope con todo. Yo salí corriendo con un colega por las calles porque pensábamos que los edificios se caían. La gente flipaba pero a tí te daba igual. Luego los tripis esos que salieron... ¡bufa! Aquello era mucho. Un colega nuestro dijo que se había muerto y la verdad es que acabó tumbado en un banco y toda la peña pegándole puñetazos a ver si despertaba y nada. Al de un rato volvió como si nada, dejó su cuerpo y volvió. Me acuerdo con el speed y la anfetamina, que acabamos en la playa, unos encima de un árbol con una bufanda en la cabeza y yo en la orilla y flipaba porque el mar me cantaba eso de "eguneeeero dena okerrago" de Hertzainak. Me cago en dios, ¡que me canta el mar, tío! (...) De la noche a la mañana entró el caballo y eso no se conocía. La farlopa sí pero eso no. Luego con el speed, que valía un talego el gramo y el caballo valía menos. Entonces, todo el mundo a caballo, al caballo... y a tomar por culo. (...) Venga, ¿acabamos ya o qué? Que tengo que pasear a mi perra. ¡Venga, me cago en dios!" (Fran, Miserables taldekua).
  • Oso ondo pasatzen najabilk, super interesgarrixa dok. "Los punkis de Zuazo", hori entzun eta Ezkerraldean jentia dardaretan hasten ei zuan, eta hamen ondo ikusten dok arrazoia. 😁 Ze ondo idatziz jaso dala. Zati haundi baten, nik punkixekin harremanik izan EZ izatian arrazoia irudi arriskutsu hori dok. Lehendik bildurra emoten bajuen, "la ruta del jaco-veo" hasi zebenian (Joseba paziente gogoangarrixak dixit)... kendu paretik.

  • "El reconocimiento me da un poco igual. Si yo estoy satisfecho con lo que he hecho... Si es que el reconocimiento lo estoy viendo ahora, que es cuando yo me lo imaginaba, me entiendes? Me imaginaba que a los Isidoro se les iba a reconocer en un futuro, me imaginaba que el primer disco de los Julio se iba a reconocer 10 años después... Sabía que esto no lo iban a entender cuando lo hacíamos. Creo que los niveles hay que ir esperándolos y no desesperarse, ser honesto contigo mismo y hacer lo que tú crees que es. Sobre todo hacer punk, o tener una actitud punk." (Alperda, "Isidoro y su Colección de Puertas Plegables").
  • Deserción (Arrigorriaga). Liburu honekin ez najeukan interes haundirik: punk eztandia gertatu zanian 12 bat urte najittuan, gaztiegi saltsan ibiltzeko, eta gero be neure lagunartia ez zuan horren zalia.

    Halan be, Fiti Zuloko ugezabak hainbesteko ilusiñoz laga jestan liburua eze, esan najuan: saiatuko nok.

    Eta, lehelengo elkarrizketiau irakorritta, asko gustau jatak.

    Historiografian be, ezaguna dok "haundira" doian Historian, herrittaren bizimodua fokotik kanpo gelditzen dala. Askotan, haundikixen historixia bezain interesgarrixa (edo gehixago) dana.

    Punk mobimenduan historixan be, icebergan puntia baiño ez dok gogoratzen: RIP, Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu... eta diskua grabatzeko aukeria izan juen 4 katu. Baiña assssssko be jente gehixago egon zuan. Horixe dok liburu honen ekarpena. Eta idazliak esandakua dok: hori Bizkaixan bakarrik. Beste horrenbeste edo gehixago egin lajeikek EHko beste lurraldietan.

    Elkarrizketak a priori etxatazen asko interesatzen: punka, doityourselfa, mailla intelektual gitxiko, eta mailla musikal gitxiagoko jentiak egindakua izan zuan. Ze ekarpen egin lajeikiek? 4 gaittan zentrautako letrak (poli, mili, amorrua, kaosa, drogak, nofuture), behiñ eta barriro gai bardiñei bueltia emotia.

    Baiña ez.

    Gai komunon inguruko bizipenak, tokixan tokixan, desbardiñak dittuk. Eta ikerketa etnografikuan be, askotan, mailla intelektual gitxiko jentiak ekarpen interesgarrixenak egitten dittuan modura (eskola askorik bako jente intelijente asko jagok, eta alderantziz)... ba hamen be bizittasun hori igarri lajeikek. Kaleko pultsua.

etiketak: irabiaketa, musikeruak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025