Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Eskorbuto aditzen - 1980/83

Eskorbuto aditzen - 1980/83

Oier Gorosabel 2025/07/13 17:07
Gaztetxua nintzanetik ezagutzen najuan euren musikia -nere belaunaldiko guztiak legez, lau ittu "Cuidado", "Mucha policía, poca diversión"...- baiña sekulan ez najittuan zuzenian ikusi, ezta gitxiago euren musikian nundik norakuak sakonian ezagutzera sartu. Diskorik, osorik ez najuan sekulan entzun harik eta Egin egunkarixak bere bilduma ha etara zeban arte. Eta ondo; baiña talde honek izandako garrantzixaz jabetu barik. Entzutzia eta aditzia ez dok-eta gauza bera.

"Eskorbutologo" asko jardun juek euren ibilbidia aztertzen, talde gitxiren gaiñian egongo dok hainbeste literatura. Nik neuk beraz, etxuat ezer barririk idatziko. Bai ostera, egunotan egitten nabillen deskubrimentuan gaiñeko inpresiño batzuk.

Irakorri barri doten "Mierda de Bizkaia" liburua asko gustau jatak. Liburuan beran interesaz gain, elkarrizketatu askok eta askok aittatzen jittuez Eskorbuto, eta hori dala eta, behiñ libururako bildutako maketa guztiak entzun eta gero, euren txandia etorri dok.

Oingo entzunaldixa kronologikua izan dok. Youtuben egin juat, dana bertan jagok-eta: ironikua dok, internetik be ezagutu ez zeben Josu eta Jualma munduko korporaziño haundiñetako baten entzutzia, bere garaian diskografikak taldetxuekin egindako mamoneuak x 1000 biderkatuz, eta soy-antonio-lobato-compramostucoche-punto-es tipoko iragarkixak behiñ eta berriro etenda. Burura etortzen dan lehelengo gauzia zera dok: reprodukziño bakotxakin sortzen dirazen xemeikuok, zeiñen poltsikua betetzen jiharduek? Allegauko ete dok ezer familixakuengana?

Lehelengo entzun dotena, 1982ko entsaiuak. Oso deigarrixa egin jatak Jualman nerabe-abotsa, "galluak", eta falsete erreza. Hurrengo urterako amaittuko zuan hori, boza nabarmen aldatuta: "Jodiéndolo todo" maketia ya boz kraskatu ezaugarrixakin etorriko zuen-eta. Entsaiuon grabaketak, jakiña, "ComoElCulo" soiñu estandarrakin jatozak -MierdaDeBizkaiako grabaketen pare beraz, eta eurekin bat eginda-. Halan be, kantuotan "punk estandar" SotaCaballoReytik aldentzen dan estilo bat bai igartzen dok: batzuen egitturia konplejua dok ("Oh no"), ezohiko armoniak, eta instrumentuen zein abotsan kontrol haundixagua jagok. Josu eta Pakon kasuan ulertzekua dok, aurretiko esperientzixia zekela kontuan hartuta (Escombros, Zarama...) baiña Jualmana deigarrixa dok, ezelako formaziño musikalik hasi zalako Eskorbuton. Berezko sena kontizu.

Bistan da, artian hau guzti hau -punk panoramia, orokorrian- neure Mekolako mundutik oso urrin jeguan. 10 urte nittuala, nere testuinguru akustikua sukaldeko radixuak markatzen juan. Urte horretan halako gauzak botatzen jittuan: "Prepárate, va a estallar el obús...", "Latino, tengo el calor de una copa de vino...", "Souvenir" (OMD), "Como una ola, tu amor llegó a mi vidaaaa...", "Bésame, bésame tontaaaa.... tukutuku-tukutuku-tukutuk", "Buenas noches bienvenidos, hijos del rocanrol...", "Adio Kattalina" (Oskorri) ("Gu gaituzu Oskorri, zuri berde eta gorri....", "Haurrak, haurrak, haurrak ederrak, haurrak nongoak zerade, Espainiako Don Feliperen seme-alabak gerade...", "Euskal Herrian Euskaraz, nahi dugu hitz eta jolas...", "Ni bizi naiz baserrian, animalien erdian..."), "Una mujer en el armario, qué dolor, qué dolor...", "Que tire la toalla..." (hau Karraspioko txiringituetan gogoratzen juat), "Felicidad, es un viaje lejano, mano con mano la felicidad...", Mecanon lehelengo diskua ("Hoy no me puedo levantar", "Perdido en mi habitación", "Sombra aquí, y sombra allá, maquíllate, maquíllate...", "Allí me planté, y en tu fiesta me quedé, Coca Cola para todos y algo de comer....", "Boda en Londres") eta ordurako plastikozko punkixak nagusitzen ("Bailando, me paso el día bailando...")

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025