Errua eta maitasuna
Azken lau egunetan ohian gaixorik egon nok ordu
askuan, eta liburu hau izan dok nere lagun printzipala, sukarran eraso eta dardaren lurrikarak irakortzen lagatzen zestenian.
Liburuei buruzko iruzkiñen liburu bat dok, medixo askotan argitarautakuak. Mendigreenen hitzaurria jakak, halako zeozer esaten: “Bai xelebria, nik oin iruzkiñen liburu bati iruzkiña egin biharra”. Eskerrak neria ez dala iruzkiña...
Markosekin gauza kuriosua gertatzen jatak: oso tipo majua dok, bere idazteko eria asko gustatzen jatak, baiña tratatzen dittuan gaixak ikaragarri astunak egitten jatazak. Hori dala eta, erakarri/uxatu jokuan hainbeste bidar harpidetu/desharpidetu nok bere blogera. Oin baiña, gitxi gora behera irakorle fidela bihurtu nok; igartzen dok maisua dana eta maisu ona gaiñera –¡ai, Uxio euki biharrian bere moduko bat euki izan baneu institutuan!-. Liburu honetan, idazlan entretenigarrixen iruzkiñak filosofia liburuenekin txandakatzen jittuk; gaiñera, filosofiazkuen iruzkiñak motzaguak dittuk bestienak baiño; eta amaitzeko lokartzeko arriskua dagonian beti aittatzen deuk zakilla, edo esnatuaraziko hauen gai eskatologikoren bat. ¡Hi bai didaktikua, Markos!
Pasarte aukeratuak:
- Buru gaixotasun bat da filosofia, hizkuntzaren funtzionamendu zuzena ongi ez ulertzearen ondorio. Gramatikaren xarmak mendean hartzen gaitu, eta bost liburuki mardul idazten ditugu “izatearen esentziaz”. Orduan Wittgensteinek diosku: “begira, zu gaixorik zaude, ergeldurik, eta nik osa zaitzaket. Irakur ezazu Tractatus-a, ulertu ongi eta sendatuko zara. Eta, behin sendaturik, isilduko zara”.
- Putzu-k badu giharra, maitasuna, herrimina, heriotza, bizi-bizia da, makina bat pasarte zirraragarrik hornitzen du. Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten.
Halaxen ba. Eta liburu honetan irakorrittakuari
esker, bajakixat zein izango dan mesillan bere lekua hartuko daben liburua:
“Borrokaren gorrian”, Bikilana. Nahiz eta berari aurretik irakorrittakuak oso
inpresiño ona eragin, lodieriak eta tituluak berak atzeraka eragitten zestan;
ez najekan bape gogorik 60ko hamarkadako Hegoaldeko sigla-zopa eta
mikrosektarismuei buruzko ladrillo bat irunsteko. Baiña zera irakorritta,
iritzixa aldatu juat:
- Edozein gisaz, Bikilaren trebeziak, komikotasuna edonon aurkitzeko eta sentiarazteko, ez du parekorik munduan. Alde komiko honek, politika ika-miketan sarriegi nagusitzen den pedantekeria desegiten du. Hara adibidez, ondoko pasartea: seigarren biltzar nagusia du ETA-k. “Bigarren egunean, mahaiburu izateko aukeratu naute. Orduak joan orduak etorri, nekeak menderatu nau eta seko lo geratu naiz. Kaputxaren barrukoa ikusten ez denez, inor ez da ohartu bostgarren zeruan nagoela, bat-batean esnatu naizen arte. Beharbada amets-ondoko iratzar-unean izaten den buru nahaste horrengaitik, “diakroniko” eta “sinkroniko” hitzak oihukatuz zutik jarri naiz, Biltzar guztia harri eta zur utziz”.
Eta tira. Markosek maltzurki egindako
dedikatorixiangaittik bada be (Jabier Muguruza “Laura kanpoan da” liburuan),
saiatuko naiz gizon honen libururen bat irakortzen. Iruzkiñak behintzat ez daka
itxura txarrik, eta ia bere musikia besain soporiferua ez dan.
Aupa Narkos. Hau irakorritta, Muguruza horrek nere eskalafoian mailla batzu jaitsi jittuk atzera. Zelako petardua, morroia! Deskontsiderau halakua. G puntuan gaiñian etxakixat gauza haundirik (biharrik bez), eta susmua dakat entelekia bat dala, edo bestela "beti-billa-aritzeko" atxeki bat (zentzu honetan ona, beraz). Dana dala, ez estutu: etxuat uste irrati/telebista baten eztabaidatuko ezerk sexu munduan oiñarrixak astinduko dittuanik.