Koblerriko sortak
Oihaneko pagoa abailtzen da
aideratu bat bezala.
Ostadarraren basoan dira
hirurak ene aingura (Bis)
Larrosak dira urratsa
edo bestela latsa
Aranak dira ederragoak
neskatila da ez bedatsa(Bis)
Maldan behera gorriak
maite bidean xuriak
Hodei antzera gaua hartzen du
udazkenaren irriak (Bis)
Gizasemeak bihotzean
huts bat badut ostantzean
Zatoz fruitua gure etxera
dostatzera arratsean (Bis)
Eder harian haritza
haran maitean garitza.
Betiko iluna ontzen da hemen
usapalaren bizitza (Bis)
Sagar gorriak uluka
damea dago zaunkaka
ahal den laztanez belzteko eta
elkartzeko koblaka (Bis)
Isiltasuna abailtzen blai
luma galdu hiru elai
begiak uso mingaina hagitza
zure bihotza pausatu nahi (Bis)
Hurrun gau hontzak dilindan
zakur deslaiak ganbaran
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan ohantzean (Bis)