Diego Rivera Lekeition
Aurreko baten “Gitarria ta biolintxuan” koplen kontura egindako legez, gaurkuan Kurik aldizkarixan beste artikulo bat komentatzera nator edo, hobeto esanda, artikulu horren kontura egindako jolasan emaitzia argitaratzera.
Diego Rivera pinttoria famosua da, badakizue, Frida Kahlon gizona izandakua. Kontua da morroiak, gaztetan, Europatik zihar ikas-bidaia egin zebala beka batek lagunduta; eta 1907 inguruan Lekeittion egon zala zebala. Egotaldi horretan pinttautako kuadruak ez dira bere aro famosuenetakua (pinttura muralak-eta), ez bada eze, bere formakuntza sasoian nagusi zeban estilo akademikokuak; halan be, adituak esaten dabenez, etorkizuneko joera batzuk igartzen jakozen ordurako. Nik ez dakitt; kuadruak ikusi, eta zuek esan.
Kuadruotako batzuk ezagunak ziran, baiña beste batzuk ez; batez be bilduma pribauetan dagozelako. Kontu honi buruzko informaziño askoz be gehixago dakazue aldizkarixan bertan, hau da artikuluan referentzixia: Onaindia Garate, Mikel. 2018. Diego Rivera Lekeition. Kurik aldizkaria 3:74-84. Lekeitio.
Hau Bixkokalia da (Beaskokalea berez, nahiz eta desidia linguistikuangaittik oiñ mapetan-eta Beheko Kalea moduan agertzen dan). Nere kontsultatik ikusten doten etxia. Hunkigarrixa da ixa igual-igual ikustia, leihoren bat gorabehera!
Eta hau be Bixkokalia, baiña Dendari kaliakin bat egitten daben lekuan. Etxe politta, eskumako garajetzar horren lekuan zeguana!
Hau ostera, aurreko kuadruan leku bera da baiña alderantziz begiratuta; Eduardo Chicharrok pinttau zeban (Riveran maisu eta bidelaguna); ikasle eta maisuak batera egindako ariketia ete?
Hau lokalizatzia gehixago kostau jatan; lagun lekittarrei esker jakin neban nun zan, baitta senada horren toponimo politta be: Estrobupia.
Honekin fantaseatzen egon nintzan: hor agertzen dan landara loratsua gaur egunian bertan dagon magnoliotzarra izango zan, 110 urte gehixagokin?? Botanikaz dakixan batek argittu zestan ezetz. Gerrikabeitia kalian hasieria da, eliza ostian.
Nere gustokuena, hauxe: Kabaua eta bere gaiñian frontoia, ondiokan estali barik zeguanian. Ebokadoria guztiz.
Leku honen argazkixa etaratzera juan nintzanian, konturatu nintzan Rivera etxeko 1º pisoko balkoian egongo zala pinttatzen; perspektibiak horri diño behintzat. Bestalde, gaur egunian portuak ez dau halako kurba konkaborik egitten; buelta osuan zihar, itsasuari zati haundixak kendu jakoz nasia zabaltze aldera.
Estilo desbardiña kuadruak, ezta? Tinglau gaiñetik eginda dago, Abadien Moillara begira.
Eta azken honetan paisajia ixa ez da igartzen, baiña detalle batzuengaittik ezagun da Abadien Moilla hasieran dagozela Pedro eta bere begi zorrotzeko emaztia.
Zelako ondo pasau doten, baiña, egunak juan egunak etorri irudi zaharrak eguneratzen!