Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Begiradia jaitsi barik

Begiradia jaitsi barik

Oier Gorosabel 2021/11/08 18:06
BARANDIARAN AMILLANO, Alberto. 2021. Gurea falangista zen. Susa

Zirrada berezi batekin hartu juat liburua, gure familiako iragana dala eta Barandiaranekin zeozelan identifikatzen naizelako. Horrengaittik bakarrik banekan irakorketiari heltzeko gogua: ixa landu barik dagon eremua dok, lotsaz, erruduntasunez eta tabuz betetakua. Ondorenguok ez garalako gure arbasuak egindakuen erantzule; eta era berian (lintxamenduen zale dirazenei mezua), loibiari ezin jakolako printzipioz aittittak egindakuangaittik kargua hartu. Haren krimenen apologiak egitten ez badittuk behintzat.

 

Gai interesgarrixa jatak guztiz. Faszista euskaldunak egon zittuan, horixe baietz. Baitta, historia osuan legez, beti poderian arrimuan ibillittako jentia be (errepublikan errepublikazale, frankismuan frankista, demokrazian demokrata... txaketeruak edo bizirauleak, ikuspegixan arabera). Badok gaixari heldutasunez eta patxadaz oratzeko sasoia. Halan be, konpleju asko dago ondiok. Herri guztietan gertatuko dok seguraski, baiña nik Lekitton kasua ezagutzen juat: gai hau ikertzen dabillen jentia “ixiltasunan legiakin” topo egitten jok: jentiak ez jok bere familixan edo alderdikidien alfonbra azpixan dagona haizatu nahi.

 

Baiña hori baiño gehixago topau juat hamen. Kontua dok, liburuan lehenengo protagonistiak (Luis Fernandez Arregi, EAJtik Falangera pasautakua) 1936-37ko negu-udabarrixa Amallo-Mutriku-Ondarru arteko frentian pasau zebala; eta gero, 37ko udabarriko ofentsiban, Lemoatxeko burruketan parte hartu zebala, bertan herixotzia topau arte. Bere garaian gerra-mobimenduak estudixau nittuanian lehelengo “teatrua” nahikua ondo ezagutzera allegau nintzuan (oin nik baiño gehixago dakixen lagunak jabizak, Markina-Xemeinen zein Mutrikun). Bigarrena, ostera (Lemoatxa) ez juat ondiok bisittau baiña ondo goguan jaukat, bertan gertatutako burruka epikuengaittik: estrategikoki garrantzi haundiko lekua zalako, burrukia oso gogorra izan zalako eta eibartar askok parte hartu zebelako. Baiña oiñ arte Lemoatxeko burruken kontakizun telegrafikua baiño ez najeukan: eta liburu honetan bat ez, lau kronika txirikordatzen dittuk, astebete hartako erretratu zirraragarrixa egiñaz. Batetik Fernandezena, primizian; bestetik Jose Artetxe kazetarixana (hau be bandoz aldatutakua); gero Sebastian Salaberria oiartzuarrana (soldautzan zeguana, frankisten aldian), eta azkenik gerrako partiak. Danen artian, idazliak menditxo hartan gertatu zanan irudikapen osotu bat emon jestak, zorixoneko hatx hori behingotz ezagutzeko gogua biderkatuta.

 

Ohar pare bat: esango najeukek Barandiaranek eskuz idatzittako kuadernuak transkibatzian (edo Fernandezek oharrak hartzian) pare bat errore egin dittuezela: 27. orrialdian, 2. paragrafuan, 3. lerruan, “Yeaiteberri” baserri hori “Ycaiteberri” izango dala pentsatzen juat, hau da, gaurko Ikaitabarri; eta bestalde, 29. orrialdian, 3. paragrafuan, 2. lerruan, “Nureo” mendi hori “Hurco” izango dala, hau da, Urko. Testuinguruangaittik hala izango dala iruditzen jatak; bigarren ediziñorako errebisau nahi badabe...

 

Liburuan lehelengo zatixa trepidantia dok, beraz, gerra hilgarrixan “bizittasunak” eraginda (hau paradojia). Bigarren zatixa, ostera, zientifikuagua dok. Etnografia elkarrizketak erabillitta, eta artxibuen informaziñuaz osatuta, erretaguardiako gerra ez hain ezagun, baiña frentekua bezain latz, eta luziaguan barneratzen gaittuk; hortxe agertzen dok Pablo Amillano, idazlian aittitta, gaur egunian ondiokan ondo ulertzen ez dan testuinguru lanbrotsu batian. Berak emoten daben azalpen honek ulertzeko bidian jartzen gaittuk:

 

Gerra eta gerra ondoko diktadurarekin eroso bizi izan zen jendea urte luzeetan diktadura baten konplizitateaz etekinak atera zituen jendea izan zen, diktadura baten babesa eta aterpea izan zuena, beraien herrikoen aurka egin zen errepresioan izan zuten erantzukizuna estali, deuseztatu eta ezabatu zuena. Ez zen jende eskuzabala izan beraien herrikoekiko, ez zirelako ahalegindu, ahal izan zutenetan, zauriak ixten. Gauzak gerta zitezen utzi zuten, eta bakoitzak isilean miazkatu behar izan zituen bere orbanak. Ez zen keinu kolektiborik egon, ez zen adiskidetasuna bilatu. Eta ardurak ez dira maila berekoak: zerbait egin ahal izan zutenek ez zuten egin. Garaileek ondo profitatu zuten beraien garaipena, isiltasun orokor bat ezartzeko egindakoaz eta gertatutakoaz. Eta, larriena beharbada, transmisioa erabat eten egin zuten.

 

Laino itxiak bideak ezabatzen dituen bezala, urte haiek erabat desagertu ziren elkarrizketetatik. Ixo. Gero esplikatu zen herriaren elkarbizitza bera babesteko egin zela, gogorregia izango zelako, eta arriskutsua, dena argira ateratzea. Baina gezurra esan zuten. Isiltasun gogorra ezarri zuten bazekitelako parekoek beldurra galtzen zuten egunean jasanezina izango zela lekukotasunak entzun eta begiradari eustea”.

 

Badok ba sasoia, lekukotasunak entzutzeko eta begiradiari eusteko, ezta?

 

Halako asko etorri daittezela.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024