Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Begirada anakronikuak

Begirada anakronikuak

Oier Gorosabel 2021/10/12 14:15
Antxiñako gauzak gaur egungo begixekin begiratziak arriskuak dakazela jakiñeko gauzia da; halan be, behiñ eta barriro jausten gara zulo berian. Gizakixak gara eta.

Bistan danez, hórrek “erorketak” ez dira inozentziaz egindakuak: historixia gaur egungo interesetara makurtzia da kontua (bakotxak bere interesetara), eta halan, gertakari edo pertsonaje historiko bera, interes kontrajarrixen alde ipintzeko saiakerak oso ugarixak dira: Iparragirre oso adibide ona da, Amatiñok hamen ondo erakutsi zebanez (Vox alderdixak asteburu honetan bertan aldarrikatu dau!); edo oin dala aste batzuk EAEko lehendakarixak egindako foruen aldarrixa.

 

Kasu honetan, Espainiar Inperixuan kanpaina militar/komertzial haundixen inguruan (Ameriketako “deskubrimendua”, munduari bueltia...) urte asko dira nazioarteko hainbat herrialde alkar hartuta dabizela ospakizun eta gorazarre kate zikliko baten. Zertarako? Garai baten indarrez egindako konkistia adiskidetasunez eta kulturaz jazteko eta, azken fiñian, herrialdiotako ekonomia bultzatzeko. Horren barruan, kanpaina “happyxak” dira nagusi, Elkano Fundazioak oin martxan dakana adibidez.

 

Esandako moduan, gauzak ez dira askotan ikusi nahi doguzen bezain sinpliak. Nere buruan gaiñera txixa eginda, esan deixadan 1992an Ameriketako “deskubrimentuan” kontura egindako kanpañetan (“el V sanguinario”, etc) sinplifikaziñotik asko zeguala. Nik neuk be ekittaldi baten baiño gehixagotan parte hartu neban, eta nere ikuspegixa argixa zan: dana txarra.

 

Denporiakin, ona/txarra ikuspegixana baiño, erantzukizun kontzeptuan zale bihurtu naiz. Eibartarra naizenez, entrenamendu ona dakat: bakezalia izanda, arbaso gehixenak arma fabrikatzailliak dittudaz, eta zati haundi baten naizen hau eurei zor detset. Zelan iruntsi hori? Ezin jako pertsona bati bere arbasuei uko egittia eskatu. Baiña nere ustez, abestruzana egittia be ez da egokixena: iraganakingo itsu eta gor izango ete gara, antimilitarista paciflores, gure aurrekuak jokatutako papela ikusi nahi barik? Ez horixe. Horren ordez, dana mahai gaiñian ipintzeko zaliagua naiz ni: egindakuak eginda dagoz, eta ezagutu egin bihar diraz -gustuko edo ez, norbere gaurko pentsakeriakin bat etorri edo ez-, etorkizunera puntu horretatik abixatzeko. Ikuspegi hau berau dakat euskal kakatzako gauzekingo be: “onak” eta “txarrak”, “gutarrak” eta “bestiak”, “gure” biktima eta errepresaliauak bakarrik omentzia, etabar; baiña hori beste gai bat da.

 

Euskaldun inperiozalien kontuari barriro helduta, gaur “Elkanori Bira” ekimenan barri izan dot, eta hónek danok etorri jataz gogora. Printzipioz interesgarrixa begittantzen jata, kanpaina ofizialian aittatzen ez dirazen gauza illunak agertzen dirazelako. Baiña nik bixak batera nahiko neukez: ezin da ukatu kanpaina militar/komertzialok motor ekonomiko izugarrixa izan zirala, gaur egungo zibilizaziñuan oiñarrixa; ezta euretan euskaldun asko, asko baina askok parte hartu zebela (euren borondatez eta poz-pozik, iñok derrigortu barik); baiña baitta be zapalkuntza eta bortizkerixa itzala ekarri zetsala hainbeste herriri. Dana da egixa, dana da gure iragana, eta danakin izan bihar gara konsziente. Kanpaiña bakarra biharko geunke baiña, ez “zuri/instituzionala” eta “baltza/alternatibua” dirazen kanpaiña kontrajarrixak.

etiketak: irabiaketa
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024