Bidai aluzinante xamarra
Irudixa: modernherstory
Liburu arraro eta ederra. Ez dakitt ezer idazliari buruz –ointxe beiratukot- baiña asko harrittu nau bere idazkeriak, eta pistia jarraitzeko modukua dala eresten detsat. Monologo luze bat da, dialoguak be modu aboziñau xamarrian emoten dittu, eta hori eta hizkera yorugua entrañabliak pizkat ulertzeko gatxa egin zesten hasieran; baiña behiñ rioplatako erdalkixara eginda, gustora baiño gustorago irakorri juat dana. Liburu gogorra da, eta askotan interesau naben gaixa jorratzen dau: zelan pasau leikian nere moduko pertsona bat eskeko izatera, modu gradual eta ixa igarri bakuan. Banekixan posible zala (adibidiak ezin konta ahalakuak diraz) baiña zelan gertatu zeikian idearik ez nekan, oiñ ba dakitt bide bat. Hortaz aparte, etorkiñan integrau (nahi) eziñan bizipena oso interesgarrixa begittandu jata; baitta balnearixoko liburu hartan ikusi neban legez, burua hutsik edo obnubilaziñuan bizi dan pertsona baten egoerian kontakizuna.